Mapa politiko berri bat?

Zerbait ari da gertatzen euskal politikagintzan.

Zerbait ari da gertatzen euskal alderdi politikoetan.

Ezen, geratzen al da, azken urtetan, barne krisi, haustura-mehatxu edota barne korronte kritikorik izan ez duen alderdirik?

Azken aldiko joera

Azken hamar urtetan, salbuespena da zatiketa edo horretarako arriskurik izan ez duen taldea.

Aralarren kasua da aipagarriena agian. Euskal Herritarroken baitan iritzi korronte gisa sortu zena, alderdi gisa egituratu zen 2002. urteko ekainean, Batasuna prozesuan bere proposamenak bermatzen ez zirela ikusita.

Halere, 2002ko hartatik, ataka berean egon dira beste alderdi ia guztiak.

Azken urtetan, EAJ-PNVren baitan, Imaz eta Egibarren edota Urkullu eta Ibarretxeren arteko sintonia falta agerikoa izan da, barne liskarrak sortzeraino.
PPn, Maria San Gilek alderdia utzi zuenean, popularretan trumoi hotsak ziren.
PSNn ere, 2007ko hauteskundeen ostean,  liskar sonatua izan zen, honen emaitza txarren eta Chivite eta Sanzen arteko akordioa zela kausa.
UPN ere ez da salbu. 2008an, PPk Nafarroako erregionalistekin 1991an sinatutako hautes-akordioa hautsi zuen. Horren ondorioz, Alderdi Popularra Nafarroan alderdi bezala egituratu zen.
Ezker Batuak, 2009ko apirilean, banaketa izan zuen. Oskar Matutek beste 200 militanterekin Alternatiba Eraikitzen fundatu zuen.
Eusko Alkartasunarenak ere oihartzun handia izan du hedabideetan, Iñaki Galdos buru duelarik, eta batez ere Gipuzkoan, Alkarbiden bildu baitira hainbat zinegotzi eta militante.

Hainbat galdera erantzunik gabe

Azken denboretako gertakarien birpasa eginik, galdera batzuk artikulua amaitzeko:

Zenbat alderdi izango dira datorren hauteskundetan?

Ezker Abertzale ilegalizatuak izango al du bertara aurkezteko aukerarik?

Zer gertatuko da oraindik bizirik diren eta erakundeetan ordezkaritza txikia edo ordezkaritzarik ez duten alderdiekin?

Hain ezberdinak izango al dira banandu diren proposamenak? Zerk bereizten ditu benetan?

Alderdien atomizazio honek nori egiten dio mesede? Hautesleari, alderdi ezberdinen artean hautatzeko aukera izango duelako? Ala alderdi handienei, ahalbide eta gaitasun ekonomiko eta pertsonal gutxiago duten alderdiekin borrokatu beharko dutelako?

Baina, batez ere, galdera bat: zer dela eta daude hainbeste alderdi haustura eta korronte kritiko azken garaiotan? Zerk motibatuta gertatzen dira?

Euskal Herria, hauteskundeak, politika

3 pentsamendu “Mapa politiko berri bat?”-ri buruz

  • oso xinplea da arazo guzti hau, begira mutillak zuek oso gazteak zarete 1977 an alderdi pillo bat zeuden orain baino askoz ere gehiago,begira konturatzen bazarete etenak edo hausturak alderdien eskubitik sortu dire batasunatik aralar , psoetik upd eatik alkarbide ezkerbatuatik berdin berdin,zer esan nahi du honek? munduan egoera eskubitarrak ari dira indartzen neo liberalismoa neo fascismo edo nahi duzuten bezala, euskal herria ez da isla bat eta hau dena esponja bat bezala absorbitzen du,espero ulertuko zenutela,

  • Hau bai hau! Aralar neoliberalismoaren edo, are okerrago, neofazismoaren seme dugu. Eta eskumakoa da; baina EA, aldiz, ezkerrekoa da eta Alkarbide eskumakoa. Eta ezkerrekoetan ezkerrekoena EAJ behar da izan, haurreko biak hortik sortu baitziren. Benetan dibertigarria!

  • lastima juaanan tutik ere ulertu ez duzu, ez noa berriz explikatzerik,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude