Kazetari onenak elebidunak dira, baina erdaldun hutsek gehiago gainditu dute

kazMediku ona nahiago euskalduna baino, diote erdaldun askok, euskara jakiteak ona izatea eragotziko balu bezala. Bada, EITBren oposaketen emaitzek harrituko lituzke hori diotenak.

Azken frogaren faltan, puntuazio handiena lortu duten lehenbiziko 50 kazetarietatik 41ek euskaraz gainditu dute azterketa, zortzik euskara hutsean. Bederatzi dira 50 onenen artean dauden erdaldun elebakarrak. Datu soziolinguistikoei so eginez gero harritzeko moduko datua, nahiz eta aldagai gehiago ere badauden.

Euskal irrati publikoetan 49 lanpostu sortuko dira urte amaieran, eta oposaketen frogak aurrera eramaten ari dira horretarako. Orain arteko emaitzen arabera, euskaldunak izango dira horietatik %82.

Erdara hutsean azterketa egin duten 40 lagun gelditu dira plaza lortzeko aukerarik gabe, bigarren froga eta gero. Halere, 42 elebakarrek dute oraindik plaza mailan egoteko aukera. Bigarren frogan 300 lagunek hartu zuten parte, eta %18ak erdara hutsean egin zuen, eta azken fasera pasa direnen %30 dira. Baldintza bereziak izango dituzte hauek, eta bi urtean euskararen ezagutza demostratu beharko dute lanpostuari eusteko.

Kazetari onenak elebidunak dira, baina erdaldun hutsek gehiago gainditu dute

eitb, kazetariak, oposaketak

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

3 pentsamendu “Kazetari onenak elebidunak dira, baina erdaldun hutsek gehiago gainditu dute”-ri buruz

  • Izorra zaitezte kazetariok. Zentsuratzaile koldarrak izateagatik bizi zaretenok.
    .
    Unibertsitatean nengoenean euskal erdi-elebakarrak gaztelera hutsean matrikulatzen ziren: nota oparitzen zieten eta. Hau dela eta master eta doktoretzan ia ez da euskaldunik topatzen…

  • Froga ez da proba.

  • 1.PROBA!!!!!
    2,bi urtean demostratu beharko dute(demostrar durante dos aƱos),
    bi urteko epea izango dute demostratzeko…
    3. …eta 18k…
    4. Oposizio hobrto oposaketa baino
    5.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude