Zer bozkatuko dute Eskoziako izen ospetsuek?

sean connery

Amaiezina zirudien kanpainaren ostean, iritsi da Eskoziako egun handia: estatu propioa nahi duten edo ez erabakitzeko erreferenduma.

Azken hilabeteotan baiezkoaren zein ezezkoaren aldekoek eskura zituzten baliabide guztiak erabili dituzte zalantzatiak limurtzeko, eta nola ez, artista-jende, zientzialari, kirol izar eta abarrei ere publikoki posizionatzeko eskatu diete. Pentsa, famatuon adierazpenak biltzen dituen Twitter kontu bat ere sortu dute.

Dena dela, haietako askok, Sean Connery-k esaterako, ezingo du bozkatu, bere zergak AEBn ordaintzen dituelako.

Zer bozkatuko dute Eskoziako izen ospetsuek?

 

Independentziaren alde

Sean Connery aktorea, Ken Loach zinema zuzendaria, Vivienne Westwood diseinatzailea, Franz Ferdinand indie rock taldeko kidea, Gerard Butler aktorea, Irvine Welsh idazlea, Annie Lennox musikaria, The Pastels taldea…

EZ DAKI/ERANTZUNIK EZ

Andy Murray tenis jokalaria eta Billy Conolly umoregilea, besteak beste.

Independentziaren kontra

J.K. Rowling Harry Potter liburu sailaren idazlea -2 miloi libra eman ditu independentziaren kontrako kanpaina laguntzeko-, Mick Jagger Rolling Stones taldeko ahotsa, Alex Ferguson Manchester United taldeko entrenatzaile ohia, Ewan McGregor aktorea, Rod Stewart musikaria…

Baina tira, amaitu da kanpaina, eta gaur, izen ospetsurik gabeko eskoziarrek ere izango dute bozkatzeko eskubidea. Horretan jarriko dugu arreta bada.

Zer bozkatuko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude