Iraileko aldapak 880 euroko kostua du bataz beste

Gela, by sergis blog, Flickr
Gela, by sergis blog, Flickr

Gainera 880 euroak gutxi iruditu behar zaizkigula esan digute, iaz baino %3,4 gutxiago gastatuko dugula gure haurren eskolatzean. Pozik egon beharko gainera… Noski datuak ez dira berdinak eskola publikoa, itundutakoa edota pribatua izan. Haurrak publikora bidaltzen dituztenek, bataz beste, 565 euro gastatuko baitituzte. Pribatukoek, aldiz, 1.200. Aldea handia da.

Matrikula ordaintzeaz gain, liburuak erosteko, eskola materiala biltzeko, erropa estreinatzeko edota oinetako berriak janzteko garaia ere bada iraila. Eta noski, gure kontuko zenbakiek behera eta behera jarraitzen dute.

Ez da erraza gainera arlo hauetan aurreztea. Hala ere, arropa anai zaharrenetatik gazteenetara ibiltzen den bezala ibiltzen dira liburuak ere. Lehen hezkuntzan urtero aldatzen dituzte liburuak, beraz, berrerabiltzea zailagoa suertatzen da. Gainontzeko mailatan, aldiz, lau urtetik behin berritzen dituzte. Hala ikasle zaharragoengandik eskuratu daitezke liburuak.

Iraileko aldapa hasi besterik egin ez bada ere, batzuk, jada, buruan dute eskolatzeko gastuei nola aurre egin asmatzen dutenean gabonak gain gainean izango ditugula. Bitartean geratzen diren udako egun apurrez disfrutatu beharko…

Eskolatzea
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude