“Kale borroka” Madrilen: 10 polizia zauritu eta 20 gazte atxilotuta

Kale Borroka . Hrym
Kale Borroka . Hrym

Hogei pertsona atxilotuak izan dira, poliziari erasotzea eta kaleko mobiliarioa apurtzea egotzita. Iskanbila guzti honetan 10 polizia zaurituak gertatu dira eta horietatik bi “larri” daude, zenbat gazte zauritu diren idearik ere ez. Donotiako Aste Nagusian izan al da? Ez Pozueloko jaietan gertatu da guztia. Pozuelo 81.365 biztale dituen Madrilgo herri bat da eta Espainiako hiriburuko inguru metropolitanoan aurkitzen da. Gonzalo Aguado Agirre (PP) alkate den herri honetan estatu guztiko per capita errenta altuenetakoa dute.

Poliziaren iturriek adierazi dutenez, haien auto bat guztiz erreta geratu zen eta beste hainbat ibilgailuk kalteak jasan zituzten. Bestalde polizia ugari harri kolpeekin “zaurituak” izan ziren. Gainera gazteek, 2:00ak aldera, “komisaldegira harrika sartzeko” saiakera egin zutela esan dute. Segituan laguntza eskatu eta gomazko pilotekin erantzun omen zuten “gazteak sakabanatzeko intentzioarekin”. Azkenik kontua lasaitu zenean “Madrilgo zentauruak” izenarekin ezaguna den patruila espezialak hainbat pertsona atxilotu zuen.

Euskadin antzeko gauzak gertatzen dira, baina arrazoi desberdinengatik. Pozuelokoa boteiloi baten harira izan zen, Donostian borrokek egiten dituztenak ordea fanatismo abertzale hutsagatik izaten dira. Zein da okerragoa? Pozueloko gazteak ere Audientzia Nazionalera eraman behar al dira? Argi dago madrildarrena barkatzekoa dela, alkoholaren eraginpean egin baitzuten, nik sekulako multa sartuko niekeen arren.

Krisitik ateratzeko beste bide bat Zapatero!