Ikasle pisuak hilean 55 euroren truke
Ikasleentzako alokairuak hilean 55 euroren truke. Ez da eskaintza makala. Graduondoko 55 ikaslek hartzen dute parte Bilboko Udalak, EHUk eta Deustuko Unibertsitateak sustatzen duten ‘Gazte solidarioak’ programan. Alokairu partekatuko pisuak 55 eurotan auzo proiektu komunitarioetan laguntzearen truke.
Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoetako proiektu komunitarioetan parte hartu behar dute ikasleek. Izan ere, bertan daude hogei etxebizitzak. 2015-2016 ikasturtean, EHUko 45 ikaslek eta Deustuko Unibertsitateko 10 ikaslek hartu zuten parte ekimen honetan.
Etxebizitza duin eta merkea lortzea ez da lan erraza, eta oraindik gutxiago ikasleentzat. Sei urte pasa dira jada programa abiarazi zutela. Programan parte hartzen duten ikasleen adinaren bataz bestekoa 26 urtekoa da. %51 gizonezkoa eta %49 emakumezkoa. Horietatik %70ek nazionalitate espainiarra daukate eta gainerako %30 atzerritarra da. Ikasketei dagokienez, % 53k zuzenbideko edo gizarte zientzietako ikasketak dauzkate; % 19ak ingeniaritzetako edo arkitekturako ikasketak; % 14ak enpresa-zientzietako ikasketak; % 12ak zientzietako ikasketak eta gainerako % 2ak, arte ederretako ikasketak.
Bixenta, “ikasle pisuak hilean 55 euroren truke” badaude, zenbatean daude ikasle arinak?