Identitateaz, nazioaz, euskaraz…

Euskara eta nazioa, bat dira.
Euskara eta nazioa, bat dira.

Ondo legoke, indentitateaz gaindi balego euskara, ondo bai. Ondo legoke normaltasunez Espainia defendatzeko erabiliko balitz. Ondo.
Baina hizkuntza guztiz lotuta doa nazioarekin. Euskaldun garen heinean gara nazio. Nazio garen heinean euskaldun. Eta normala da beraz naziotzat ukatzen gaituztenak euskara baztertzea. Euskara hitz egingo balute euskal nazioa onartzera behartuta egongo lirateke, “Ez! Espainiaren izenean!” edo hobe esanda, “No! En nombre de EspaÑa!”

Batek baino gehiagok kareta kendu du jada. Nolabait PP espainian lehen aldiz agintzen jarri zenean (”demokrazian”), zenbait ideiak sortzen zuten aurreiritzia desagertu zen. Eta espainiar askok kareta kendu zuten. Egun jaurlaritzan daudenez ari naiz besteak beste. Inolako konplejorik gabe onartzen da euskara ez ikasteko eskubidea. Intelektual ugarik, garai batean ETAren alde eta guzti egiten zutenek, tesi espainolista, unionista “rantzioenak” egin dituzte bere. Lehen “progre” ziren askok hartu dute jarrera hau, eskuindartu dira.

Nazioa gara euskara dugulako, eta zenbaitek (ideologiagatik, identitateagatik) ez dute sekula onartuko nazio hori. Badago espainiar izanda nazio aniztasuna defendatzea, baina ez dute egingo. Beldurra baitute, horrek independentzia nahia areagotzearen beldurra.

Beraz, amaitzeko, nere ustetan Euskal Herrian ia ezinezkoa da euskara apolitizatzea, honek euskal nazioaren onarpena ekarriko bailuke. Eta hori ez dute nahi espainia aberritzat dutenek, haientzat nazio bakarra baitago, espainiarra. “La Española.”

euskara, hizkuntza, identitatea, independentzia, iritzia, nazioa, politika
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

4 pentsamendu “Identitateaz, nazioaz, euskaraz…”-ri buruz

  • Herri osoaren euskalduntzea: independentzia eta pakerako giltza. Bilboko Erripa kaleko 6. zebakian lonja batean elkartea dago, luburutegi publikoa dena ere, eta han euskara plangintzak egin eta martxan jarriko ditugu zuk eskatuta

  • EAEko Hezkuntza sistema da adibide on bat. Lau hizkuntz eredu baimendu zizkiguten ugazaba espainiarrek: D euskara hutsezkoa ia; B fifti-fiftikoa edo; A euskara ikasgai duena, eta ia desagertutako X eredua, euskarari zero lekua ematen diona (Nafarroan indartsu dirauena). A eta X ereduak sortu ziren euskararik ez ikasteko eskubidea bermatzeko , baita bermatu ere. Baina herritar gehienek apurka-apurka D ereduaren alde egin dute.Hain alde ezen nagusi espainiarrek, agintzen dutenek, eredu hirueleduna asmatu duten, EAErritar guzti-guztiok menperatzen dugun gaztelania are hobeto menpera dezagun, eta euskararen jabetze prozesua ahalik eta gehien oztopatzeko, jakinik, dakiten bezala, D ereduak ere ez duela bermatzen bertan aritutako ikasle guztiek euskara ndo menperatzea (heren batek ez du maila nahikorik ikasketak burututa).
    Ulertzen dut menperatzaile espainiarren tema. Euren inperio izanaren ardatzean jarri dute betitik hizkuntza.
    Gehiago kostatzen zait ustez espainiar izan nahi ez dutenen jarrera otzana. Inposatutako hizkuntza “bertoko” egin behar hori. Kopetarekin lurra ikutu arte makurtu beharra.

    • Gehiago kostatzen zait ustez espainiar izan nahi ez dutenen jarrera otzana ulertzea, erran nahi bainuen.

  • Oxandabaratz 2013-01-24 15:33

    Aitor Tila, gauza bat: X eredua ez da “Nafarroan indartsu mantentzen dena”. Horri uste dut G eredua deitzen diotela. X eredua EAEko “Frantses Eskola”, “Alemaniar Eskola” eta antzekoen eredua da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude