Korrikalari bat hil da lepoan adarkada bat jasota

Daniel Jimeno Romero 27 urteko espainiarra da hildakoa, Alcala de Henareskoa (Madril).

Adarrez beste zazpi zauritu izan dira -albiste hau idatzi unean jasotako informazioen arabera-  gaurko entzierroan eta gutxienez 14 pertsona eraman dituzte Iruñeko ospitaleetara. Zauritu arinak ere gutxitan izan dira hainbeste. 80 lagun.   Zezenatako bat atzean gelditu da eta arrisku une ugari sortu ditu. Gainontzeko zezenak azkar iritsi dira Plazara baina azken honek lau minutu t´erdi behar izan ditu. 1995. urtean bizia galdu zuen gazte estatubatuar bat izan zen adarkada baten ondorioz  hil zen azken korrikalaria, baina 2003. urtean iruindar zendu zen  zezen bat gainetik pasatzean jasotako kolpeengatik.

Informazio gehiago:

El Mundo

Rtve

Eitb

Berria


entzierroa zezenak, San Fermin, Sanferminak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Korrikalari bat hil da lepoan adarkada bat jasota”-ri buruz

  • Barkatu zehaztapena, baina azken berrien arabera, hildakoa Telefonikako kurban harrapatu du.

  • Daniel Jimeno Romero 27 urteko espainiarra da hildakoa, Alcala de Henares herrikoa. Telefonican jaso du adarkada eta 8:50ean hil da.

  • Eskerrik asko zehaztapenagatik, Gari, albistea 9.30tan atera dugu eta pasatzen dira halakoak. Eguneratu dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude