Getariako baleari zein izen jarri (inkesta)

Getariako baleari nola deitu

Balea agertu zen atzo Getariako portuan, eta Lander Garrok eman du inork baino hobeto horrelakoetan gutariko bakoitzaren baitan pizten den zirrararen berri:

“Philip Hoareren ‘Leviathan (o la ballena)’ irakurtzen ari nintzen bart, E-k Facebooken ikusitako abixu baten berri eman zidanean, ba omen zebilela balea bat Getarian. Argazkia eta guzti zetorren posta, eta hura bizirik zegoela ageri zen. Banuen, liburua irakurri aurretik ere, baleekiko halako lilura, Hoarek berak liburuan azaltzen dituen arrazoiengatik (nik hitzez hitz idatziko nukeen liburua da Hoarerena): handitasunaren lilura, eta  xalotasunaren errukia. Jantzi eta ziztuan Getariaruntz abiatu nintzen. Iritsitakoan, nire jakinmin bertsuak bultzatutako dozenaka lagun ikusi nituen Getariako moilan, denak ere baleak arnas hartzeko beta noiz eta non hartuko zain. Handik gutxira atera zuen bizkarra baleak, gugandik ehun bat metrora: kuffffffffff!”

.

(Irakurri kontakizun guztia HEMEN).

Harrez gero jende andana gerturatu da Getariara, balea ikusteko jakinminez, eta bideoz zein argazkiz bete dute sarea. Martin_Kitto-k, bere aldetik eta Twitter bidez, “Ze izen jarri beharko genioke Getariako baleari?” egin du itauna. Proposamen gehiago ere izan diren arren (Lagun, Bixigu, Rodolfo Balentino…), gutxi batzuk hautatu eta zuengana luzatuko dugu galdera…

.

Ze izen jarri beharko genioke Getariako baleari?
* Bideoa Baleike eta argazkia Urola Kostako Hitza.
Getariako baleari nola deitu (inkesta)
Balea, Getaria, izena

8 pentsamendu “Getariako baleari zein izen jarri (inkesta)”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude