Gestoria Bat

Gestoria Bat

Duela bi urteko abuztuan erosi nuen lehen aldiz kotxea, gurasoen biak ondo zukutu ostean egia esan. Ez pentsa gama altuko Audia hartu nuenik, ezta galako Mercedesik. Bigarren eskuko autoa hautatu nuen, beharrizanagatik kapritxoz baino gehiago. Ordurako 13 urte bueltan zituen Citroen Xsara itxurosoa: 200.000 km-tik gora eta kolore grisekoa.

Gestoria Bat

Saltzailearekin iritzi trukaketa oinarrizkoa gauzatzen saiatu nintzen kotxeen inguruan nuen ezjakintasun erridukulutik: motorra nola daukan, correa de distribucion zenbat km-etara aldatu zitzaion eta abar. Galdera horiek bai ala bai egitekoak zirela esanez bihurritu zidan eskumuturra lagunak behin, bere esana kunplituko ez nuenaren zalantza erakutsiz-edo. Anartean, ausartu nintzen trakets eta musu gorrituta bada ere kotxearen prezioa apur bat jeisten. Baina, en fin! Ez nuen lortu saltzaileak hasieran ezarria zuen prezioa murriztea. Onartzen dut, bada, ez dudala balio halako negoziazioetarako.

Hartara, asmoak eta erabakiak adostuta tramiteei ekitea baino ez zitzaigun falta; burokraziaren labirintoan galtzea, alegia. Hari mutur guztiak lotze aldera saltzaileari proposatu nion elkarrekin Bilbora joatea, paperak sinatu eta, bide batez, kotxea erosteagatik zor nion dirua emateko. Alabaina, gizonari ez zitzaion plana gustatu, Bilbora joateak nagia sortzen zion eta nahiago omen zuen herrian gestoría baten bidez salerosketa burutu. Nik, ez nion inolako eragozpenik adierazi, niri ere erosoago begitantzen zitzaidan Bilborako txangoa ekidin eta gestoriara hurreratzea nahiz eta gehiago ordaindu behar izan.

Hori dela eta, paperen araberako dantzan hara eta hona goiz osoa igarotzearen aldean, 15 minutuan tramiteak herrian bertan berdinduta izateak suharrago tentatzen ninduen. 15 minututan uxatuak nituen burokraziaren noraezak. Jakina da burokrazia astuna ez eze, helburua erdiesteko landu beharreko bideak lausoak eta amaigabeak suerta daitezkeela burokraziaren aitzakian. Honenbestez, susmoa dut azkeneko EAEko hauteskundeen emaitzek Bilbora ez joatea bezalako portaera azaleratzen ez ote duten: delegazionismoaren jokabidea areagotzen ari dela, esan nahi da.

th9rugkasi

Izan ere, EAJren bozka kopuru ikusgarriek kudeatzaile onak izatearekin eta herritarrek hori horrela ulertzearekin du zerikusia (espainiatik hala insistitu dute). Hala,  Galiziako eta, oro har, Espainiako PPren garaipenak eta EAEn EAJk eskuratutako balentriak adierazten dutena da hainbeste balioesten den gobernu egonkorren desiraren azpian, jendartearen delegazionsimorako joera areagotzen ari dela. Gestoria batean ez da abenturarako tarterik izaten. Ez, behintzat, Bilbora autoz joatea bezalako abenturentzako; hiru erraileko biribilguneetan egoki irtetea odisea galanta da eta Bilbon. Abenturarik nahi ezean estabilitatearen izenean eta delegazionismoaren aterkipean gestorietara jotzen dugu, herritar gisa ardurarik zein parte hartzerik eskatzen ez dutelako. Gestoria enpresetan onena eta EAEko bozketen datuak bistan alderdi jeltzalea omen da.

Gestoria Bat