ETA desarmatuaren aroan zahartu diren 6 abesti

ETA desarmatuaren aroan zahartu diren 6 abesti –

ETA desarmatuaren aroan zahartu diren 6 abesti

Euskal Herriko abestigintzako kanta asko lotu dira ETAren borroka armatuarekin. Astokeria zentzugabea! Denok dakigu ez dagoela benetan kantarik lerroartean ETAren indarkeriari sostengu ematen dionik. Auzitegi Nazionalaren eta AVTko beleen asmakizunak izan direla horiek denak, eta boikotak erabat bidegabeak eta musikaren interpretazio okerren gainean egindakoak direla. Baina, demagun espainiar inkisidore hauen abiapuntua ez dela hain desbideratua:

Ez da oso bizkorra izan behar lelo unibertsal bat Euskal Herriko errealitatean txertatu eta “borrokaz” ETAren ekintzen gorenean hitz egitea lehergailu eta tiroekin lotzeko. “Gogor etsaiari” lehia baketsu eta demokratikoari lotzea inuzentekeria dela, eta itsu-gor behar dela egon horren atzean komunitate zabal batek odola bor-bor sentitu eta ulertzen duenari uko egiteko.

ETAk indarkeria ez ezik, armak eman egin behar dituen honetan, ez da aldrebesa aro berrian itxuraz zahar gelditu diren abestien zerrenda bat egitea.

Su ta Gar, Jo ta Ke.

Borrokarako deiaren ereserki bihurtu zen 1991ko beraien lehen diskoan –Jaiotza Basatia– agertzen zen abestia. “Borrokan gelditu barik jo ta ke. Gogor etsaiari”.

Barricada, No Hay Tregua.

“Pero alguien debe tirar del gatillo”, eta publikotik: “ETA, ETA, ETA, ETA, ETA”. Gaur egun isiltasun deserosoa agertu ohi da zati horretan, alkohol mailaren arabera. Abestia Grapori buruz dela esan izan da, baina El Drogas berak dio “Euskal Herriko egoerari” egiten diola erreferentzia. 1986an grabatu zuten.

Etsaiak, Bakearen Guda.

“Bakean utzi arte ez duzue bakerik izango. Bakearen gudara behartuak”. Indarkeriari zilegitasuna ematen dion esaldi argi honekin sortu zuten abestia eta bideoklipa lekittarrek; ETB1en arrakasta.

Hesian, Maite Dugu.

Talde nafarraren aldaketa kopernikanoa suertatu aurretik horrelako letra gordinak zituen: “Behartzen gaituzue indarra erabiltzera (…) Maite dugu zuen jipoiak torturak, irainak, gezurrak… eguneroko egurrak elikatzen du gure bihotzeko sua!”.

Hertzainak, Si vis pacem parabellum. 

“Bakea nahi baduzu, prestatu gudarako” ETAren arma erabiliena izan da Parabellum 9mm. Horri erreferentzia egin zioten gasteiztarrek, “txakurrei” dedikatuta.

Lehenbiziko bala, Negu Gorriak.

Belaunaldiz belaunaldi zapalkuntza jasan duten euskaldunen patua: “Karabinan sartzen det lehenbiziko bala”. Fermin Muguruza buru zuen taldearen ekarpena oparoa izan da borrokaren aldeko letragintzan.

Banda Bassotti, Un Altro Giorno D’amore.

Salbuespena egin eta goazen Italiara. Ska taldeak Negu Gorriak-ekin harreman estua izan zuen, eta Euskal Herrian ere askotan eskaini zituen kontzertuak, hortik “Un Altro Giorno D’amore” bezalakoak. “Benvenuto si dice ongi etorri Pais Vasco si dice Euskadi libertà si dice Askatasuna Euskadi Ta Askatasuna”.

ETA desarmatuaren aroan zahartu diren 6 abesti

abestiak, ETA

6 pentsamendu “ETA desarmatuaren aroan zahartu diren 6 abesti”-ri buruz

  • Juanma Sarasola

    Etxamendi eta Larralderen ‘Yup la, la!’ kantuaren letrari egion/k kuku bat, hire zerrenda honetarako egokia baita, gainera beteranoena. (Hamarkada batzuk geroago Banda Bassottik bertsionatua, euskal musikari batzuen parte-hartzearekin). Yup!!!

  • “No hay tregua” abestia ez da inoiz GRAPOri buruzkoa izan. Oraindik gogoratzen dut Radio 3 Irratian (RNE) Barricada taldeari egindako elkarrizketa zuzenean…eta argi eta garbi utzi zuten zeren ingurukoa zen. EHren egoerari buruzkoa.
    Beste gauza bat da “Mil colegas quedan…” “Ellos dicen mierda” abestia. Hori bai izan zan GRAPOko presoek egindako gose grebaren inguruan. Uste dut…

  • Amonamantangorri 2017-04-10 12:18

    El Drogasek esana da beraiek “lepoko zapi beltza” ibiltzen zuten horietakoak zirela, alegia, autonomoen gertukoak.

    Faltan ikusi dut Albert Plaren “Mi novia es una terrorista” genial, anker eta gordina.

    Eta zaharkitu gelditzeatena… Neronek ikusiak ditut Katalunian gazte cupero batzuk, mozkor, No hay treguari “Terra, Terra, Terra, Terra Lluire” koroak egiten, iaz.

  • Neguren abestia ez dauka zerikusirik gaiarekin, berriz entzun!!

  • Niri ere “Lehenbiziko bala” zerrenda honetan ikustea oso “behartua” iruditzen zait, askoz aproposagoa uste dut dela Neguren “Azkena (aitorpena)”: Damu dut eta zin dagit aldi berean ez nauela berriro errebolberraren disdirak itsutuko, ez dudala aurrerantzean hutsik egingo, ez naizela sekulan banan bana gehiago arituko, aukeratuko dudan arma zehatza, azkena, erabatekoa izanen dela!”.

  • Beste eneko bat 2017-04-17 02:06

    Barricadak abesti gehiago dauzka (pasaiako badiarenan pentsatzen nago) autonomoekin lotuta modu argian. BTW, hertzainaken “pakean utzi arte”rekin ere antzeko zerbait pasa da (hau da, errealitate bati buruz idatzia izan zela baina errealitate hau desagertzean jatorrizkoa ez zen zentzua eman zaiola). Zentzu aldaketenak beste post baterako eman dezake! ^^

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude