EAJ eta UPyD: ALDE aitera

logo-aldeArratsaldeko 7etako Radio Euskadiko albiste saio nagusia entzuten nentorren lanetik etxera eta asaldatu nauen “azken orduko” albiste bat entzun dut bertan. Ez ditut hitz zehatzak gogoratzen, beraz ez hartu komatxoak zentzu literalean: “azkenean UPyD eta Ciutadanas EAJ eta CiUren talde berdinean izango dira, erabakitzeko eskubidea onartuz”. HARA! Bai azken ordukoa, benetan ere!

Albistea entzuten jarraitu eta lerroburu ikaragarri horren azpian zer izkutatzen zen (edo zer izkutatu nahi zuten) kontatu digute ondoren: ALDE taldean guztiak batera egongo ziren, eta talde bat sortuko zen erabakitzeko eskubidearen defentsa egiteko. Talde horretan EAJ eta CiUko kideez gain N-VAko kideak (literalki, Flandriako nazionalistak esan dute, beraz N-VA dela suposatzen dut) ere egongo ziren. Izaskun Bilbao, ostean, bere burua zoriontzen, “lehenengo aldia zelako horrelako eskubidea defendatzen zuen talde bat egongo zelako Euorpako Parlamentuan”. Harridura!

Baina ondoren C’s eta UPyDko kideen bertsioa entzun dugu: ez, ez dute erabakitzeko eskubidea onartu. Are eta gehiago, eurei esker ALDEk eskubide hori ukatu du. Are eta gehiago, Ciutadansek CiU salatuko zuen egin duten “gezur kanpaina” judizialki azter zedin. Are eta gehiago, Pagazaurtunduak adeirazi duenez Bilbora EAJk kanpaina egitera ekarri zuen Guy Verhofstadt horrek esan dio “edozein arazo ideologiko baldin badute etorkizunean, ALDEk eurek diotena hartuko du”. Ez da txantxetakoa, 4 europarlamentario ematen dizkio taldeari eta, beraz, ALDEko Espainiar ordezkari nagusia da.

Bi bertsio, baina titular bakarra. Norbaitek gezurra dio, eta norbaitek gezur horri “azken orduko” albiste “pozgarri” itxura eman dio:

  • ALDEk ez du “erabakitzeko eskubidea” onartu. Berez kontrakoa egin du, eta dokumentu ofizial bat dago horren inguruan. Itzulpen librean: “EBk bere estatuen batasun nazionala ziurtatu behar du”. Hau da, ALDEk onartu duena zehazki kontrakoa da: erabakitzeko eskubideari ateak itxi dizkiote.
  • Ortuzarrek bere Facebookean kontrakoa dioen arren, ALDEk ez du erabakitzeko eskubidea bermatu, baizik eta EAJ eta CDCri (ikus azken oharra) baimendu dio N-VArekin batera “lan talde” bat egitea gai horren inguruan hitz egiteko. Ez da ALDEren postura ofiziala, taldeak ez baitu inongo arazorik bere barruan beste talde batzuk egotearekin.
  • Gezurra da “lehen aldia dela horrelako talde bat dagoenik”. EA eta Aralar kide izan diren EFAk eskubide hori onartzen du. Orain Josu Juaristi dagoen GUE/NGL taldean autodeterminazio eskubidea mahai gainean egoteaz gain Juaristi bera “Basque Country” gisa agertzen da, eta ez “Spain” gisa. EAJk bera, CiUrekin batera, antzeko gaiak jorratzen zituzten beste lan talde batzuetan egon dira orain arte.
  • Saiatu dira ere “azalpen arrazional” bat ematen Radio Euskadin. Azken finean EAJren oinarriarentzat (nire ustez) albiste txar bat dena nolabait kamuflatu beharra zegoen. Horretarako esan dute ALDE 3. talderik handiena dela (hau egia da) eta bere baitan “oso talde heterogeneoak” daudela. Bada, ez. Bere barruan dauden taldeek politika liberal bera defendatzen dute, horregatik daude “liberalen taldean”. UPyD eta EAJ elkarrekin egotea arraroa dela uste dutenek kanpotik begiratzea dute. PSOE eta PP elkarrekin egotea oso arraroa da Andaluzian, ez ordea Hego Euskal Herrian. EAJ eta UPyD bereizita egotea oso arrunta da Hego Euskal Herrian, baina guztiz arrunta da Bruselan. Ez dago besterik. Arraroa litzatekena da Ciutadans eta KKE talde berdinean egotea, edo EHBildu eta DUP.
  • Azkenik, ez da egia EAJ eta CiU ALDE taldean daudenik. Ez da detaile txikia, izan ere CiUko C bakarrik dago ALDEn (CDC). UDCk PPko taldearekin bat egiteko intentzioa zuen (ez dakit, azkenean, zertan geratu den).

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

3 pentsamendu “EAJ eta UPyD: ALDE aitera”-ri buruz