Bota Kuartela: Iralako Kuartel Militarra berreskuratuko dugu auzorako

Bota Kuartela: Iralako Kuartel Militarra berreskuratuko dugu auzorako –

Gernika bonbardatu zutenaren urtemuga izan dugun aste berean aurkeztu dugu jendaurrean Bota Kuartela asanblea eta kanpaina, Bilboko Gobernu Militarrak gaur egun betetzen duen espazioa berreskuratzeko helburuarekin sortu duguna.

Bota Kuartela: Iralako Kuartel Militarra berreskuratuko dugu auzorako

Gerren prestaketarako erabiltzen den ekipamendu hau, bizikidetzarako eta bakerako espazio batean bihurtu behar da. Gure ustez, instalazio militar hau, gure inguruko beste asko bezala, milaka kilometrora gertatzen diren eta telebistaz ikusten ditugun gerrak prestatzeko makinaria horretako beste pieza bat da.

Gure ustez, gaur egun gerraren kulturari eskainia dagoen espazio hau, Irala auzoan eta Bilbo hiri osoan bizi diren pertsonen beharrizanak asetzeko gunea izan beharko litzateke. Irala eta inguruko auzoek eman nahi dizkioten erabilera alternatiboetarako, kulturarako, osasunerako, zaintzarako edo kirola egiteko, adibidez.

Bota Kuartela gerrak eta horiek posible egiten dituzten azpiegitura eta sare produktiboak amaitzeko kezka partekatzen duten pertsonek osatzen dugun asanblea da. Ekimen honek gerra guztiei aurre egiteko eta salatzeko, gerra horiek ematen diren moduan salatzeko, eta gerra horien kausa guztiak ezabatzeko prest dauden pertsona guztiak elkartzeko asmoa du.

Bota Kuartelan modu horizontalean eta irekian egiten dugu lan. Proposamen honetan borroka antimilitaristen, feministen, ekologisten, auzotarren eta eraldaketa soziala bilatzen duen beste edozein herri-ekimenen ekarpen guztiek aktiboki parte hartzearen aldeko apustua egiten dugu.

Bota Kuartelatik dei egiten diegu Iralako eta Bilboko herritarrei asanbleara etortzera, eta egingo ditugun ekintzetan parte hartzera.

Ondo baderitzozu eta ekipamendu militar hau berreskuratu nahi baduzu, parte hartu Bota Kuartela kanpainan!

Zatoz hurrengo batzarrera, zure zain gaude! Militarrak, ez Iralan ez inon!

#BOTAKUARTELA

Bota Kuartela: Iralako Kuartel Militarra berreskuratuko dugu auzorako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude