23. jardunaldiko apunteak

  1. Erraz. Lehen zatiaren 15. minutuan bat gutxiagorekin zen Tenerife eta Athletic 1-0 aurretik. Aurpegiz jarri zitzaion partida, etxean ari zen, irletakoak ez dira beste mundukoak eta arazorik gabe irabazi zuten zuri-gorriek. Datuek huts egiten ez badidate etxean, ligan, jarraian irabazten duten laugarren partida da. Mallorca eta Deportivok ez dute liga haserako sendotasunik erakusten eta haiek huts egingo balute, Athleticek Europako postuetan sartzeko aukera du. Lehengo astean penaltyak jaurtitzerakoan zuri-gorriek dituzten zalantzez hitz egiten nuen eta oraingoan Llorentek hartu zuen ardura. Konfidantza behar du postu horrek. Ia emaitzek laguntzen duten horretan. Atzo, lehena, sartu egin zuen.
  2. Buelta eman zion. Osasunari gola sartu ziotenean, bereak egin zuela pentsatu nuen atzo. Osasunak partidak aurka jartzen zaizkionean hauek itzulikatzeko ezintasun handiak izaten ditu. Camuñasek 87.enean buelta eman zion eta gutxienean puntu bat berreskuratu zuen Iruñeako taldeak. Hala ere, etxean puntu asko galdu dituzte gorritxoek. Reyno de Navarrak antzinako zelai zaila behar du izan. Horrela, orain dauden baino postu batzuk gorago egongo litzateke. Partida txarra izan zen atzokoa, joko apartekorik gabea. Hori bai, zutoinera bidali zituzten hiru aukeretako bat barrura joan izan balitz… partidaren beste balorazio bat egingo genuke. Puntuak beti puntuak dira.
  3. Champions eta Europa League. Espainiako ligako taldeek ez zuten emaitza onik lortu pasa den asteko Europako txapelketetako partidetan. Bartzelona Stuttgart baino gehiago da, baina zelaian erakutsi behar du. Sevillak CSKAren aurka jokatu behar du, eta argi beti Errusian. Europa League partidetan, Ligan jokatzen duten taldeak izenez, aurrekontuz eta jokalariz gehiago dira berez, baina jokatu egin behar dute. Eta markagailuak momentuz, ez die irribarrerik egiten. Espainiako ligakoak ez dira hain onak ala besteak ez dira hain txarrak?
  4. Ligako partida. Datozen jardunaldiei erreparatuta, Bartzelonak eta Real Madrilek puntuak galtzeko aukera gutxi dituzte. Ematen duenez, ligaren erdia jokatuko dute bien arteko partidan. Play-offetan bezala, liga osoa partida bakarrera. Irratietan bi taldeen arteko gol-averagea parekatzen hasi dira.
  5. Lillo. Ahoa itxi dit Lillok, eta emaitzekin itxi gainera. Taldea bere ideietara eramaten asmatu du. Coronari garrantzia eman dio. Baloiarekin jokatzen badakitela erakusten ari dira. Aurpegia ezkutatu gabe jokatzen dute. Lilloren meritua da hori. Almeria jaitsierako postuetatik 6 puntutara dago.
  6. Partida klandestinoak. Asko gustatu zait irratian entzun dudan adierazpidea. Ostiraletara eraman dituzten ostiraletako bigarren mailako eta astelehenetara eraman duten lehen mailako partidari, partida klandestinoak izendapena eman diete. Nor kristo joango da partida horiek ikustera?

Osasunak buelta eman zion partidari

Irudia | Osasunak buelta eman zion partidari | Ezezaguna | LGPL