“Terrorismoa goratzen” duten pegatinak ere debekatu dituzte

by ukberri, Flickr
by ukberri, Flickr

Bi neskei pegatina horiek eramateagatik terrorismoa goratze delitua egiten ari zirela esan zieten ertzainek. Eurek ez zituzten kamisetetako argazkiak kendu eta ez ziren identifikatu. Hori horrela, terrorismoa goratzea eta identifikatzera ukatu izana egotzita komisaldegira eraman zituzten. Ordu batzuk beranduago, eginbideak egin ostean, aske utzi zituzten berriz ere.

Badirudi, Euskal Herrian galdu dugula beste adierazpide bat. Hemendik aurrera zein pegatina itsatsi dezakegun ere ezingo dugu erabaki edota kamisetetako leloek epaileen oniritzia jaso beharko dute.

Ikusi ditugu ertzainak hainbat eta hainbat herritako jaietan txosna guneetatik edota herriko tabernetatik presoen argazkiak eta kartelak kentzen. Eta eranskinarena ere ez da lehen aldia. Hilabete ere ez da Donostian kamiseta eta zapian presoen argazkiak eramateagatik mutil bat atxilotu zutela.

Memoriak akatsik egiten ez badit, milaka esbastika ikusi ahal izan ditut skinhead-en elastikoetan, eta baita bestelako sinbolo naziak ere. Nik dakidala inor ez dute atxilotzen horregatik…

Susmoa dut hemendik aurrera horrelako ekintzak ohiko bilakatzen joango direla. Orain ikusteko dago zertan geratzen den hau guztia, atxilotuek epaiketa duten edo ez, eta hala balitz epaileak zer erabakitzen duen.

Ertzaintza, Euskal presoen argazkiak, pegatina

Kazetaria

Zer duzu buruan ““Terrorismoa goratzen” duten pegatinak ere debekatu dituzte”-ri buruz

  • Hitlerren erretratoa eta svastika eramango zenituzke Alemanian? Demagun baietz. Behin eramanda, poliziak kentzeko eskatuko balizu ezetz esango zenuke? Ez dut uste. Hala ere, ezetz esango bazenu, harrituko litzaizuke atxilotzea, autoritateari muzin egiteagatik?? Ni ez nintzateke harrituko.Post bat idatziko zenuke hori han gertatu izan balitz?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude