Plan original bat nahi astebururako?

NDkwNg==

 

Aspertuta betiko bazkari, afari, parranda eta mendi bueltekin. Korrika Nafarroaren hegoaldean da, eta ez dakizu zer egin asteburuan?

Sarako Gaztetxeak eta Euskal Downhill elkarteak Euskal Herriko A to P Txapelketa antolatu dute larunbat eta igandean San Inazioko lepoan (Sara, Lapurdi). Larunbat arratsaldeko 15:00etatik aurrera zernahi goitibehera, longskate, street-luge, butboard eta roller lasterketa ikusteko aukera izanen da. Goitibeherak larunbatean, eta gaineratikoak igandean. Hori guztia besta giroan. Eguraldiari dagokionez, Euskalmet-ek idorra iragarri du. Informazioa gehiago nahi izanez gero hemen aurkituko duzu. Euskal Downhill

 

Irudia | A to P Txapelketa | Euskal Downhill | Creative Commons By SA

GAUZA AGERIA