Bigarren jardunaldiko apunteak

1) Osasunaren kondena. Bederatzi jokalarirekin amaitu zuen partida talde gorritxoak. Camacho kexu zen partida osteko prentsaurrekoan, baina entrenatzaileak ez luke epaileen injustiziekin itsutu behar. Tenerife gehiago izan zen partida osoan. Camachok, epaileei begira egon gabe, egiteko asko du. Iraniarren eta Pandianiren ateraldien zain egon gabe, sendotasun handiagoa erakutsi behar du talde nafarrak, aurten ere estualdirik pasa nahi ez badu.

Baina Osasuna eta epaileen artekoa aspalditik dator.

2) Athleticen sendotasuna. Osasunari falta zaiona erakutsi du ligako bi partidatan Athleticek. Bi partidak irabazi ditu golik jaso gabe, eta horrek ligako onenekin jarri du. Irabazi beharreko partida zuen atzokoa, eta larritasun handirik pasatu gabe egin zuen.

Baloi geldituko jokaldietan arriskurik egin gabe jarraitzen du, eta horretaz gainera, penaltyak huts egiten ditu, baina taldeak sendotasuna irabazi du. Ikusteko dago datorren astean, aurkari indartsuago (Vila-Real) baten aurka, taldeak orain arte erakutsitakoa ez duen galtzen.

Bien bitartan, Europako ligatxoko partida du ostegun honetan Austria Wienen aurka. Ia nola eragiten dioten aste barruko partidek.

3) Biren artekoa. Biren artekoa dirudi Liga honek. Haseratik hutsik egin gabe hasi dira Real Madril eta Bartzelona, eta ez dirudi hutsik egingo dutenik denboraldi osoan. Biek ala biek, euren jokalari onenetako zenbait aulkian utzita irabazi dute gainera, ordezkoen maila ikaragarria agerian utziz.

Valencia, Sevilla, Atletico Madrilek egingo al diote itzalik?

4) Euskal jokalariak: Xerez-Athletic partida ikusten bururatu zitzaiguna. Zenbat euskal jokalari daude Lehen Mailan jokatzen? Osasunan eta Athleticen jokatzen dutenez gainera, honakoak bururatu zitzaizkigun: Xabi Alonso (Real Madril), Del Horno (Valencia), Aduriz (Mallorca), Mikel Alonso (Tenerife), Joseba Llorente (Vila-Real), Luis Prieto (Valladolid), Raul Garcia (Atletico de Madrid)…

5) Gol bat: Coruñako Deportivorentzat Filipe Luisek egin zuena.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.