Athletic-Tromso, euskaldunak eta samiak

cc-by:meiburgin
cc-by:meiburgin

Beraz, Facebook eta Twitterren izango da saltsa egunotan, euskaldunok eta samiak anaitzeko, futbol partiden atarian. Batzu dagoeneko anaituta gaude lehendik ere, amankomunean ditugun gauzez aritzeko. Euskal Herriaz maitemindutako jendea ezagutzen dugu han, “in the North” beraiek dioten moduan. Seguru gu ere hara joan ezkero maiteminduko garela, batzuk ziurrenik han egonak izango zarete… eta maitemintzeko moduko lekua da, alajaina.

Futbol partidak abagune paregabea izango dira elkar ezagu, herrialdea erakutsi, ostatuak partekatu… eta parrandan aritzeko.

Hashtag batzu proposatzen ditugu Twitterren giroa berotze aldera:

#AthleticTromso #TromsoAthletic

Baliteke Loiu-Tromso hegaldi txarterren batzu sortzea abuztuaren 27.ko partidari begira, bestela hegaldi erregularretan Frankfurt edo Munich.en eskalak egin beharko dira eta hegaldiak garestixeagoak, luzexeagoak, nekagarriagoak suertatzen dira.

Norvegiarrek, eta zer esanik ez samiak, jende jatorra izaki, gustora hartuko gaituzte. Egin dezagun guk ere gauza bera Bilboko kaleetan hilaren 20an.

Athletic, futbola, sami, tromso

3 pentsamendu “Athletic-Tromso, euskaldunak eta samiak”-ri buruz

  • Piskanaka badoa giroa berotzen, onean, behar den bezala.

    Jakin badakigu Tromsø TIL taldeko Isberget (Izeberg) Peña nagusikoak ari direla harrera prestaketak egiten. Bi zalegoen arteko harremanak lotzea ideia bikaina iruditzen zaie.

    Esate baterako, gure kontaktuak sami bandera handien bila ari dira eskal ikurrinekin trukatzeko, baina arazoa da hirian batez ere banderola txikiak saltzen direla, souvenir motakoak. Ea nondik inguratzen dituzten.

    Egunkari lokalak bertako sami joikers herri-kantariei erronka bota die (bertsolarien antzekoak ote?), Klubari aspaldi zor zaion joik, kanta berria sor diezaioten, okasiorako.

    Hobe Tromsø kaleetan txalaparta, triki eta txistu hotsak ere entzungo balira. Ni prest nago danborra eramateko, makila berriak inguratu beharko ditut derrepente. Ea ESAITek zer dioen.

    Sápmi selekzio nazionalak (Tromsøko hainbat jokalari tarteko) VIVA txapelketan parte hartu zuen uztailean estaturik gabeko hainbat herriren selekzioekin batera: Kurdistan, Okzitania, Padania, Gozo (?)…Padaniak irabazi zuen Mundu Kopa hori.

    http://www.vivaworldcup.info/

  • iñaki olano 2009-08-13 02:53

    Hedabide bizkaitarrei bialdutako oharra:

    PRENTSA OHARRA

    Aupa lagunak:

    #AthleticTromsø (abu20) #TromsøAthletic (abu27) kanporaketari begira
    euskal eta sami (laponiar) herrialde bietako lagun batzu zaleak
    animatzera gatoz, bai San Mamesa,
    bai Tromsøra ikurriñak eroateko, hango zaleen Sami (Laponia) banderez
    trukea egiteko. Oroigarri polita.

    Kluben banderei dagokienez, bitxia da baina marra zuri-gorridunak
    dira biak-ala-biak. Garai bateko
    talde-logoa duten bandera zurigorrietan datza alde bakarra, San Mameseko fatxadan
    ikus daiteken bandera lez. Tromsoko TILekoek ere badekiez horrelakoak.

    Beste kontu garrantzitsu bat: Euskal musikatresna bat jotzen dakien
    edonork eraman dagiela bai San Mamesa bai Tromsøra. Kaleetan eta
    estadio barruan kriston jai herrikoia sortzea nahi genuke horrelaxe,
    era espontaneo jatorrean.

    Tromsøko Peña nagusia, Iceberg, jakinaren
    gainean dago eta hunkituta, hartuemon hau gauzatzeko irrikitan.
    Hemengo Peñei ere pasa deutzegu abisua.

    Tromsø: Bai hiri artiko hau (tenperaturaz fresko baina animoz bero),
    baita bertoko futbol taldea ere Sami jendez beteta
    dagoz. Euskal Herriarekiko maitasun berezia dute askok, lotura
    soziokultural ugari bait dekogu. Eurak be badeukie euren hizkuntza txikia,
    euren historia zaharra. Ganera Sami nazioa Norvegia, Suedia, Finlandia
    eta Errusian dago banatuta. Eta batez be oso jatorrak direz.

    Athletic-zaleen fairplay eta jatortasuna zer dan entzun dabe, orain
    ezagutu egingo dabe, probestu daigun aukerea. Twitter eta Facebook-en
    etiketa honeek erabiten gabiz: #AthleticTromsø #TromsøAthletic

    Ea ba, elkar ikusi arte, ondo pasa Aste Nagusia ta gero Europe
    Leagueko kanporaketa guztiz berezi hau be. Duela 15 urte Newcastle.ko
    giroa ahaztezina izan zan. Orain be ez da gitxiago izango.

  • […] hurrengo partida, Tromsoren aurka izango da San Mamesen bertan hilaren 20an, eta joaneko partida hilaren 27an jokatuko da Alfheim […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude