Arnaldo Otegi: “Oraindik ez gara heldu Estatua behar izatearen ondoriora”

Arnaldo Otegi: “Oraindik ez gara heldu Estatua behar dugunaren ondoriora”

“XXI. mendeko abertzaletasunaz” jardunaldiek berezi hitzaldi batekin eman diote gaur bukaera EHUren udako ikastarioari. Apartekoa oso kontzeptualki landu den gaia “nola gorpuztu” adierazteko akademiatik kanpora salto egin eta eta politikari bat gonbidatu zuelako mahai gainera -eta sortu zuen ikusminagatik-, Sortuko buru eta egun EH Bilduko lehendakarigai Arnaldo Otegi.

Elgoibartarraren berbaldian, “Aberria nola gorpuztu” -jarraian kasik oso-osorik dakarguna-, aurreko egunetako saioetan entzun ditugun kontzeptu asko agertu dira berriro; ez da alferrik filosofoa ikasketaz. Streaming bidez jarraitu ote du ikastaroa?

Arnaldo Otegi

Arnaldo Otegi politikariak iraganari begiratua emanda hasi gura izan zuen berbaldia, besteak beste egoeraren analisi orokor bat egin eta baita ardurak hartuta autokritika egiteko asmoarekin ere. Aurretik baina, eta sarrera bezala, ikastaroaren zuzendari Hasier Etxeberria agurtu eta aipamen bat egin zuen. “Batzuetan herri honek baditu zailtasunak egin duen ibilbide luzea ikusteko. Hasier eta biok elkarrekin ikasiak gara ikastola klandestino batean orain dela asko, eta urteen poderioz begira orain, Miramar Jauregian, unibertsitatean euskaraz mintzatzen…”.

Gaian sartuta, kartzelatik irten eta aurkitu zuen panorama deskribatzen saiatu zen. “Sei urte eta erdiren ondoren zaila da herriaren egoeraz jabetu eta jendearen sentipenak ezagutzea. Entzuketa fase batean hasi nintzen, ezinezkoa baita kartzelatik atera eta errezetak planteatzea inori”. Eta bi inpresio nagusi izan zituen lehen hilabetetan. “Lehena, herri kontzientziak atzerakada nabermena egin duela; nortasun nazionalari dagokionez, Lizarra Garazitik hona. Sentipena dut `kolonizatuak´ gaudela, ideologikoki, ekonomikoki, politikoki, kulturalki eta informatiboki”.

Bigarrena,herri hau frustrazio nazional batean bizi dela, urteak eta urteak daramatzalako erdiesten ez duen askatasun baten bila. Eta frustrazio existentzial batera abian ere bagara, asko kezkatzen nauena, horrek sortzen dituelako hainbat ondorio. Betiko mamuak azaleratu zaizkigu: txikitasunari buruz mintzo gara, gure zailtasunei buruz, gauzak zer gaizki egiten ditugun…”.

Etsai politikoen partetik, gainera, mundua aldatu den bitartean gure zilborrari begira bizi garela eta atzerakoiak garela entzun behar ei dugu, “oso urrutitik datozen kontuak, guk elikatuak edo etsaiek ahalbidetuak; hartaraino zein momentu batean abertzaletasuna bidaiatzen sendatzen zen gaixotasuna zela entzun dugun askotan. Eta orain bidaiatzen baduzu aldaketa nabarmen bat dago, lehen baino Estatu gehiago dago, eta sendatu baino sendotu egiten du independentziaren aldeko nahia bidaiatzeak”.

.

Nork bere ardurak onartu

“Badira ardurak egungo egoerari erreparatuta, eta politikagintzan hauek besteei egozteko tentaldia izan ohi den arren -gure herria historikoki banderizoak garen heinean-, gure ardurez egin nahi dut berba, independentista garenok baititugu lehenik eta behin, potoloak. Azpimarratu beharra dago, hala ere, bi Estatu oso potente eta indartsuak ditugula parean -arlo ekonomiko, militar, politiko, komunikatibo…- eta hauen aurka ari garela”.

arnaldo otegi hiruPolitikari elgoibartarrak -Ezker Abertzalearen izenean egin du berba- bere harridura agertu du ardura propioez hitz egiterakoan. “Orain dela sei urte eta erdi estrategia aldatu genuen. Borroka armatua herri honen ekuazio politikotik atera genuen. Apustu honek bazituen xede etikoak ere, baina gatazka politikoa areagotu nahi zuen Estatuarekin. Eta kontrakoa gertatu da, desagertu egin da”.

“Zerbait oso gaizki egin dugu Ezker Abertzalean, bestela ezin da ulertu nola orain 40 urte diseinatutako Trantsizio politikoa porrotean zegoenean, herri honetan gatazka politikoa desagertu den. Ez ginen izan kapazak aprobetxatzeko Estatua krisi sakonean zegoela, krisian monarkia, alderdien bipartidismoa, bertebrazio territorialarena, autodeterminazio nahi indartsuagoak, krisi ekonomiko larria… ”

“Diagnostikoa zuzena zen, ez zegoela askatasunik Trantsiziotik. Baina gurutzatzen direnean estrategia bat gatazka politikoa areagotu nahi duena eta baldintza objetiboak gero eta hobeak direnean… ez dugu asmatu. Kataluniak bezala, frustrazio horri alternatiba bat emateko, adibidez”.

.

Abertzaletasuna indartu

Abertzaletasuna indartu beharraz berba egiten bada, “atzean daraman independentismoa ahul ikusten dugula”, dio Sortuko buruak.

“Gainera, momentu honetan modan jarri da politika zaharraz eta berriaz hitz egitea. Eta abertzaletasunak betidanik jaso duen kritika bat da XIX. mendeko kontu zahar bat izatea”; eta gaur egun zaharrak ez du balorerik, alboratu egin behar ei da.  “Kontsumoaren gizarte honetan, eta politika ere sare horretan sartu da, abertzaletasuna ezkutatu egin behar, ez baitu egunerokotasunik. Eta sozialismoari buruz ere gauza bera esaten da. Alta, inork ez du zalantzan jartzen kapitalismoa!”.

Zer da zaharra eta zer da berria? galdetzen du Otegik. “Dena berritu egin behar dela diote -neoliberalismoaren lorpena, zahartze programatua jarri dio politikari ere, dio-. dena azkar aldatu behar da, mundua 140 karakteretan azaldu… gizarte likido bat eraiki politika likido bat eginda; merchandising politiko-elektorala. Guk ez dugu konpartitzen”.

Ezker abertzalearen aburuz, “hausnarketa sakonak behar dira, egonkorrak. Horretarako, azken hausnarketa bat egin beharra ikusten du Otegik. “Gauzak aldatu egin behar dira, noski, baina pausaz, serenitatez… aldaketak -eta proposamenak- ezin dira kosmetikoak izan, sakonak izan behar dira”.

Politika egiteko modu berri hauekin lotzen du kosmopolitismoaren izenean egiten den bigarren irakurketa bat ere, globalizazioarekin estatuek egun ez dutela zentzurik. “Inongo estaturik ez da burujabea %100ean. Beraz, ametsa ahaztu eta egoerara moldatu beharra dagoela diote, bizi dugun estatuan hobetu, ahal bada, edo daukaguna kudeatu”.

“Gezurra, gure ustez. Estatuak ez daude desagertzen, gero eta gehiago dira munduan Estatuak eta burujabetza nahiak. Argi dago estatu bat izanda agian ez garela izango burujabeak %100ean, baina estatu gabe menpekoak garela %100ean”. Otegiren ustez, okerrena da ezkerrak estatuaren aldeko apustua abandonatu duenean, munduan egoteko era eta botere ekonomikoen aurrean beste modu batean jokatzeko tresna gisa, “eliteen kontrako altxamendua eskuma atzerakoiaren eskutik datorrela; kezkagarria da”.

“Estatu bat tresna bat da, herri honetan bizi eta lan egiten duten guztien bizitza kalitatea hobetzeko. Eta kalitateaz hitz egitean ez gabiltza kontsumitzeko gaitasunaz, jendartearen interes eta behar basikoak bermatzeko baino -etxebizitza, hezkuntza, hizkuntza, lan duina…-. Pepe Mujicak dioen bezala mundura zoriontsu izatera jaio baikara”.

Beraz, ezker abertzalearen aburuz, egun estatu baten egitasmoak, abertzaletasunak, bere burua birpentsatzeko beharra du. Independentismoak birformulazio bat behar du herri honetan.

“Horren aldekoak gara, eta gainera, ezker abertzalearentzat birmoldatzea ohikoa izan da; batzuetan jaiotze datatik egindako apustuagatik, edo beste batzuetan, jakina denez, Estatuaren errepresioak behartu gaituelako etengabe”

Arnaldo Otegi: "Oraindik ez gara heldu Estatua behar izatearen ondoriora"“Ezker abertzaleak, jaiotzatik bere baitan aldaketa ideologiko bat ekartzen dio abertzaletasunari. Ordura arte EAJren eskutik bazuen askapen prozesu baterako eskema bat, gure ustez itxia eta interes konkretu batzuen arabera egina, eta oso Bizkaitik eratua”. 

“Guk Euskal Herria ezkerreko ikuspuntu batetik planteatu genuen. Elite ekonomikoentzat baino hemen bizi eta lan egiten zuen langilegoarentzat. Eta aportazio ideologiko garrantzitsuena izan zen behin betikoan pentsamolde hori modernizatzea, egon zitezkeen tentaldi xenofoboak alde batera utzita, eta xede estrategikoa oso argi planteatuta: arazo nazional eta soziala txanpon bereko bi aurpegi bailiran agertuz eta ahalegin bat eginez euskara folkloriko izatetik EHaren proiektu nazionalerako ardatz bilakatzera. Aberri aberrianitz baten aldeko apustua egin genuen, ezkerretik eta aurrerakoia, ezberdina”.

.

Herria ispilu aurrean jarri

Oraindik atzera begira, “zer aberri planteatu zuen ezker abertzaleak?”, galdetzen dio bere buruari elgoibartarrak. “Hiltzen ari zen herri bateko aberri proiektua, genozidio kultural baten aurrean zegoena, angustiaz beteriko testuinguru soziopolitiko batean; aberri planteamendu erresistente bat egin zen”. Deskribatutako testuinguruan ulertu beharreko proiektua, Otegik eskatzen duenez. “Sekulako ahalegin demokratizatzailea eta integratzailea egin zuen ezker abertzaleak, ulertzen zuelako hemen lan eta bizi diren guztiak zirela euskaldunak”.

Proiektu erresistente hori “agortuta dago, ez du gehiagorako balio, oso nekatuta heldu da garaiotara. Beraz, egungo egoeran herri honetan oraindik askatasuna erdiesteko aukerak izatea ahalbideratu badu ere, bukatuta dagoen aberrigintza da: onartu behar dugu”.

Orduan, nola indartu proiektu independentista eta abertzale bat, ezkerrekoa, herri honetan? Otegik badu proposamen pare bat. “Lehenik eta behin, herri honek askotan ez dio bere buruari aukera ematen, egunerokotasunaren zurrunbiloan, gauzak denboraz pentsatzeko. Eta herria ispilu baten aurrean jartzeko unea heldu da; alor guztietatik, herri hau maite eta estatu bilakatu nahi dugunok. Balantze eta diagnostiko bat egin behar dugu, ikuspegi plural bat osatu, gordina, zorrotza eta aldi berean amablea”.

Ezker Abertzaleak uste du ondorio batzuetara garaia heldu zaiola herriari, “espainiar Estatua -frantsesaz ere hitz egin genezake luze-, ez dela demokratizatuko. Eta ez dela posible izango Estatu horrekin akordio batera iristea edo inoiz, erabakitzeko eskubidearekin onartuko gaituela pentsatzea”.

Kanpora begira, Katalunia ere hartu zuen ahotan EH Bilduko lehendakarigaiak. “Herri mugimenduak hartu dute agenda eta ez alderdiek -egiten da hausnarketa, dio Otegik-, afera ekonomikoak sekulako pisua du eta hemen oso ondo bizi gara, hemen Kontzertua dugu… baina funtsean hango prozesua beste kontu funtsezko batek ere azaltzen du. Katalunian nazionalismo historikoa beti izan da paktista, itunaren aldekoa. Estatua demokratizatzearen apustua egin du beti, horrela nazio eskubideak bermatuak izango zituztelakoan. Eta zilegi da. Baina orain herriaren zati handi batek, eta ez bakarrik ezkerrekoek -ez gaitezen tronpatu-, sentipena dute ezin dela ezer espero espainiar Estatutik, errespetatuko dituenik. Eta beraz, herri katalanak bere bizitza ekonomiko sozial kultural eta politikoa antolatzeko eta bere interesak defendatzeko estatu bat behar badu, ez dela espainiarra. Estatu Katalana behar dutela ondorioztatu dute. Hor dago gakoa”.

“Herri honetan oraindik ez gara heldu Estatua behar dugunaren ondoriora”, dio Otegik.

“Ezker abertzaleak badu ardura handia horretan, betidanik planteatu dugulako historikoki Estatuarekin egindako itunetik etorriko zela eszenatoki demokratikoa; bada abertzaletasunaren beste aldea, EAJrena, mantendu izan duena bere izaera historikoa, katerik moztu gabe herri honentzat onurak etorriko zirela eta agian egunen batean helduko zela hori ongi kudeatzeko aukera… Baina afera da heldu zaigula momentua diagnostiko hori egitekoa”.

“Eztabaida serioski egin behar du bere osotasunean herriak, alor guztiek parte hartuz, ez da izan behar estruktura politikoetatik etorritakoa, horrek ez du balio. Hau horrela izanda, independentismoa birpentsatu eta birformulatu egin behar da, amankomunean jarriko den proiektu parte hartzaile gisa, denon artean egina”.

Arnaldo Otegi: "Oraindik ez gara heldu Estatua behar izatearen ondoriora"

.

Independentismorako zutabeak

Abertzaletasunari xede bat jartzeko Ezker Abertzalearen zutabeak, “Estatu duin bat lortzeko”.

“Betidanik defendatu izan dugu arazo nazional eta soziala txanpon bereko bi aurpegiak zirela -dio tradizio politiko ezberdinetako familiak biltzen dituen EH Bilduko lehendakarigaiak-, eta beti esan dugu Estatu bat izateak herritar xumeei, langileei ekarriko diela onura gehien. Beraz, uste dugu birfundatze horrek argi izan behar du ez dagoela estatu proiektu bat eskaintzerik jendarteari justizia soziala eskaini gabe”.

“Beste eredu bat behar dugu, gizarte berri bat. Ez automatikoa, ez baitago egitasmo politikoen esku, herriak erabakiko du, denen beharra baitaukagu -herriak erabakiko du ezkerretara edo eskumara jo-. Gure egitasmoa ezkerrera eramatea da, baina horretarako jendea konbentzitu beharko dugu”. 

Justizia soziala aipatuta, bi ñabardura egin nahi izan ditu Otegik. “Herri honetan pendulazoak emateko tentaldia ere izaten dugu, eta orain ematen du dena alor sozialera eramaten dela, baina abertzaletasuna izan badugu, agian erresistentziara lotua, faktore identitarioei lotua egon delako izan da, ezin dugu ahaztu -momentu batean, hauteskunde kanpainan oso ikurrina gutxi erabili dituela aipatu du, eta hori jeltzaleek ondo zaintzen dutela esan-. Eta herri honetan independentismoa emozionalki igo du bere presentzia, ezin da ahaztu. Garbi dugu alor sozialarekin batera ezin direla ardatz emozionalak ahaztu; euskara, adibidez. Serenitatez eta oreka mantenduz jokatu behar dugu”, lehenik.

Bigarrenik,aberri  hori, estatua, jendearen atxikimendu libretik etorri behar da, borondatezkoa izango da, ezin da inposatu. Garrantzitsua da jendea konbentzitu eta seduzitzea bere babesa eman dezan. Bokazio demokratiko eta transformatzailea duen estatu eraikuntza batez hitz egiten ari gara”.

Eta lurraldetasunaren korapiloari erantzun bat eman behar dio. “Momentu honetan Estatuek -espainiarrak eta frantsesak- bi hipoteka jarri dizkigu, gutxienez ezkerreko independentismoari. Bata historikoa da, lurralde zatiketa. Oztopo handia suposatzen du programa amankomun baterako. Eta guri jarri diguten bigarren zama da preso eta errefuxiatuena, nolabait ekiditzeko beste motatako prozesuak martxan jartzea”.

“Agian pentsatu behar dugu, lurraldetasunari begira, Estatu batez baino estatuez hitz egin behar dela, edo Estatu konfederal batez. Garbi izan behar dugu, zazpi lurraldez osaturiko Estatua nahi baldin badugu, bokazio demokratikoren eta herritarren bateratzearen bidez gauzatuko dela. Erabaki potoloa da, Nafarroan, Ipar EHan eta EAEn horretarako konpromisoa dugun guztion artean hartu beharrekoa. Zazpi lurraldeak batuko dituen Euskal Herria hiru borondate demokratiko konbergenteren fruitu izango da, edo ez da izango.”. Horrela ikusten du Ezker Abertzaleak, ez erabaki finko bat bezala, baina bai gutxienez hausnarketa intelektual bezala, “beti ere eraginkortasuna bilatzeko asmoz”.

Estatua ez da bihar egingo, egundik osatu beharrekotzat du Otegik. “Erresistentziatik estatugintzara pasatu behar gara, eta horretarako tresna prozesu eratzailea da. Ez dugu pentsatzen egun batean erreferendum batez sortuko denik”.

Izan ere, arestian aipatutako `kolonizazio´ horren bidez marko espainiarra inposatzen ari denaren beldur da Otegi, “eta horrek ondorio asko ditu. Batzuk espainiar oasia bezala definitzen dute Euskal Herria, arazorik ez dagoen herrialdea”.

“Errepresioak lortu ez zuena lortzen ari dira; gatazka politikoa desagertu egin da”.

Ez gara kapazak izan markoa EHn jarri eta herri honi esateko baduela indar nahikoa, intelektuala, kulturala, politikoa eta ekonomikoa askatasunera eta burujabetzara eramango gaituen prozesu bat martxan jartzeko”. Eta Ezker Abertzaleak, erresistentziatik estatugintzarako pausua eman beharra ikusten du, “momentu honetatik jada”.

“Herri honek, lehen aipatutako diagnostikoa egiten badu eta horretan ados jartzen bagara; ikusita Madril edo Parisekin ez dagoela ez itunik ez aurrera egiterik, prozesu herritar eratzaile bat antolatu beharko dugu, burujabetza osoa helburu osoa izango duena, eraldaketa sozialerako proposamen batekin. Herri inplikazio bat behar dugu, Katalunian bezala, ez du ezertarako balio guk diagnostiko hori egiteak gero ez badu herriak eztabaidatzen -agian oker gaude- eta konpartitzen”. 

“Nire intuizioa da -dio Otegik- herri honetan horrelako prozesuak aurrera eramateko inbertsioak askoz eraginkorragoak izan daitezkeela herri mugimenduetatik eta kulturatik egiten badira estruktura politikoetatik baino”.

“Herri honi estatu baten premia eta onurak ondo azaldu behar dizkiogu, eta prozesu eratzaile herritarra sortu behar da, EH luze zabalean bakoitzak bere eduki eta erritmoarekin antolatu beharko duena. Hauxe da abertzaletasuna indartzeko modu bakarra. Abertzaletasunean sekulako iraultza egin eta pentsatzea, zergatik ez, Katalunian bezala egongo direla abertzale izan barik ulertuko dutenak askoz bizimodu hobea izango dutela estatu berriko partaide bezala”.

“Saiatuko gara egiten datozen urte ez luzeetan, espero dugulako estatu bat izatea ahalbait lasterren”.

2016/7/01 – “XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHUren udako ikastaroa Arnaldo Otegik itxi zuen, EHBilduko lehendakarigaiak,Aberria nola gorpuztu hitzaldiarekin. Hitzaldi osoa jarraian:

Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi Arnaldo Otegi

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

19 pentsamendu “Arnaldo Otegi: “Oraindik ez gara heldu Estatua behar izatearen ondoriora””-ri buruz

  • lingua navarrorum 2016-07-02 06:12

    Eta euskara zer!?

    • ENIGMA:
      Asma ezazu zein hizkuntzatan garatuko diren A. Otegik lehendakaritzarako bidean izango dituen aholkularien arteko bilerak:
      “El periodista y exdiputado de la CUP David Fernández, el abogado Iñigo Iruin, la profesora y exdiputada de Hacienda de Gipuzkoa Helena Franco, la periodista y militante feminista Oihana Etxebarrieta, la ingeniera informática Iratxe Esnaola, la integrante de la asociación Bionekazaritza Nerea Idigoras, el doctor en Economía Ambiental Unai Pascual, la exdiputada, exconsejera y licenciada en Derecho Esther Larrañaga, el ingeniero industrial José María Usatorre y la escritora y profesora Eider Rodríguez son las diez personas que asesorarán a Arnaldo Otegi a la hora de elaborar una propuesta que presentarán en setiembre, a partir de una reflexión «de país, transversal e integral».

  • “Garbi dugu alor sozialarekin batera ezin direla ardatz emozionalak ahaztu; euskara, adibidez.” Alegia, nagusiki erdaraz bizi direnentzat, euskara alor sinbolikora eta emozionalera mugatutako gaia dela.
    Abertzale askorentzat, eta behar bada Otegirentzat ere bai, euskara, ikurrina, txakolina, taloa eta txistorra, gure “imaginario sinbolikoaren” ezinbesteko osagaiak dira. Ondo esan zuen Lujanbiok: euskara, trabatik estorbura, erritual politiko-erlijiosoetarako ez bada.
    Euskaldunak, abertzale klase horrek salbatuko zaituzten zain bazaudete, zaudete lasai…

  • Hiltzen Hil 2016-07-02 12:54

    Otegi jauna, sozial-demokrazia sektore internazionalisten tresna bat izan da betidanik, alegia, judutar, frankmasoi eta marxistena. Marxismoarekin batera, ideologia horrek elite finantziero internazionalen helburu berak izan ditu historikoki: mundua globalki egituratu globalki gobernatzeko, suntsituz herrien ezaugarri nazional, etniko, kultural eta erlijiosoak, hau da, ezberdintasun naturalak. Guzti hau ez dakienak ez daki ezer.

    Alemaniako alderdi sozial-demokrata judutarren plataforma politiko bat izan da betidanik, euren asmo globalistetan aurrera egiteko. Fernindan Lassallek sortu zuenetik, Rosa Luxemburgo garaitik igaroz Helmut Schmidt arte, marxistekin batera, hasieran proletalgoaren diktadura internazionalaren alde eginez, gerora Europar Batasun kapitalista eraikiz. Urrutira joan gabe, Helmut Schmidt judutarra izan zen Felipe Gonzalez boterean jarri zuena Friedrich Ebert fundazioaren bitartez, gerora Espainia (eta Euskal Herria) OTAN erakunde terroristan eta lukurreroen Europar Batasunean sartzeko. Guzti hau ez dakienak ez daki ezer.

    Zuk diozun “eskuindar atzerakoi” horrek analisi egokia egin zuen XX. mendean. Ez zen “kapitalismoa” izeneko kontzeptu abstraktua kritikatzera mugatu, kapitalismoari izen-abizenak jarri zizkion. Ongi baino hobeto adierazi zuten Kapitalismo finantzieroa eta Boltxebismoa herensuge beraren bi buruak zirela, eta hori argi eta garbi geratu zen Bigarren Gerra Mundialean bi arerio teorikoak lagun egin zirenean judutarrak salbatzeko.

    Jakin ezazu zuen ideologia progresista horrek kalte izugarria egiten diola euskal ethnosari, euskarari eta gure herriaren etorkizunari. Plan globalistei amen eginez euskal gizartea zatitzen laguntzen duzue sexuen arteko borroka artifiziala indartuz eta ongi ikusiaz nola Euskal Herriko txoko guztiak mairuz eta kanpotarrez betetzen diren, zuek eta gainontzeko alderdiek igorririko diru-laguntza instituzionalekin.

    Halaber, zuen ideologia materialista-ateoaren eraginpean nihilismora eta hedonismora jotzen dute euskal-gazteek, zuen jaietan eta gaztetxeetan antolaturiko festetan eta juergetan itoaz, galduaz. Klaro, hori zuei primeran datorkizue, izan ere, euskal gazteak alkoholizatuz diru-iturri majoa lortzen duzue txoznetan. Horren da pozointsua zuen ideologia, non geroz eta herri ahulagoa, zikiñagoa eta dekadenteagoa bihurtzen ari zareten euskal gazteria eta, orohar, gizartea espiritualki, intelektualki eta moralki goruntz gidatu beharrean.

    Nola izango gara gai, horrela, dugun hoberena emateko gure herriagatik? gure herriagatik sakrifikatzeko? Etorkizuna konkistatzeko? Nola lortuko du ba duintasuna herri honek zuen adoktrinazio pozointsuarenpean? Ezinezkoa da.

    Herri hau biziko bada eraldaketa ideologiko erradikal baten eskutik izango da, alegia, “eskuin atzerakoi” baten eskutik: etnozentrismo tradizionalista anti-kapitalista eta anti-marxista baten bidez.

  • Ezker abertzalearen proposamen tipoaren betiko matraka, berak erabakitzen du noiz gauzak hasi behar diren eta zertaz eztabaidatu behar den eta zer egin behar den eta guztiok dugu erabaki den horretan parte hartzeko eskubidea eta obligazioa… Besteak demokratizatu behar dira baina ikusten badugu Abian ponentziak izan duen ibilbidea argi dago zer demokrazia klasea praktikan jartzen duen ezker abertzaleak bere kolkorako, plangintza egituratu eta zurrun bat eskaintzen digu eta gero flekoetaz guztiok hitzegin behar dugu eta iradokizunak bidali zeintzuk eta ezker abertzaleko burmuin grisek kontsideratuko dituzten.

    Gure nortasun nazionalari eskaintzen zaio “emozionala” izatearen balioa, beste guztia ezker globalista internazionalista baten taju bakarrekoa da, independentzia soziala, beste eredu bat egiteko, eta abar, eta abar. Hori bai, orain ezker abertzalea oso amablea izango da.

    Gero benetan harritzekoa da Kataluniari eskaintzen zaion eredutasuna. Katalunian jadanik independentistak gutxiengo bat besterik ez dira, alderdi espainol batek Podemosen sukurtsalak hartu du lehentasuna. Gehiengorik gabeko prozesu bat planteatu behar ahal dugu, hemen gure artean Podemosek ezker abertzaleari barrenmin sozioelektorala xurgatzen ari zaionean? Ez ahal da guzti hau haundiustekeri ezin kenduzko baten seinale degeneratiboa?

    Gero, gauzak “kontra” egitearen epika behin eta berriz astindu, hau da, guk mugitu behar dugu, denok batera, estatuak ez du ezer emango, ez dago estatuarekin ezer aurreratzerik… Begiratu dezaiogun errealitateari eta ikusita ezker abertzaleak zer lortu duen bide horretatik, zero patatero, besterik ez. Hor dugu presoen egoera eta dakidanez ezker abertzalearen hamaika manifek gehi aldarrikapen loriotsuek ez dute egoera txintik ere aldatu.

    Aurpegi azal marmolezkoa erakusten du berriz ere Arnaldok eta gure gizarteari eta beste alderdiei bere mandatuak igortzen dizkie nonbaitetik botoetatik kanpora zeozerk inbestitu izango balu autoritate ia sakratu batez. Hori bai, hauteskundeetan bere alderdiak kriston jipoia jaso eta gero ez du potrorik eduki militantziari ganorazko esplikazio bat emateko. Hau da ezker abertzalearen kandidato paregabea!

  • Ezker abertzalea duela 20 urteko ardatzean dabil, soinekoak aldatuta soilik. Enegarren “erabateko” eraberritze antzezpenarekin ere, nor engainatu nahi dute ba?
    Argazkirako ximurrik gabeko aurpegiak jarri, eta zer? Etxeberriatarrak, Petri, Goirizelaia, Permach, Barrena, eta goardia zahar guztia oinezkoen artera bidali dituztela sinestu behar dugu? Mesedez…
    Mezua disdirarik eta berritasunik gabea, betikoei aldarri eginez eta etxe-etxekoez kanpokoengana heltzeko gaitasunik barik.
    Sortuk lortu du Aralar eta EA desegitea, baina haien bozkaemaleak bereganatu gabe, soilik aparatoen etorkizun profesionala bermatuz. Txikira irabaziz, baina musean galduz, beti bezala.
    Eta hondoratzea geldiarazteko, arraunlariak eta marinelak-eta erakarri ordez, herri honi izena eta izana ematen diona, euskara, kareletik jaurtitzea erabaki dute, kosmopaletismoaren izenean, Estatu erdaldun eta amorfo bat eraikitzeko lagungarri izango zaielakoan.
    Eskerrak joaldunak geratzen zaizkigun!

  • OTEGI: Eta abertzaletasunak betidanik jaso duen kritika bat da XIX. mendeko kontu zahar bat izatea”; eta gaur egun zaharrak ez du balorerik, alboratu egin behar ei da.

    Estatuak ez daude desagertzen, gero eta gehiago dira munduan Estatuak eta burujabetza nahiak.

    Lehen esaldikoa pentsatzen duna babua da guztiz edo babutzat du esaten dionari, ze estatun hil da abertzaletasuna? Inun ez. Beraz…..

    Nik:Alboratu behar dugu geuk ez besteak, ta horrelako memlkeria sinisten duenak zer da ba?

    Indepedentismoa ez dago ahul ta ez da egon, beste gauza da Espainia ta Frantziak indar askoz haundiagoa dutela, baina hemen kanpotarrak kenduz, gehiengo batek abertzalea da, ta kanpotarrak barne, %50aren bueltan egongo da, Katalunian bezala.

    Gauza da Katalunian denak batera egiten dutela ta hemen bananduak gaudela.

    • “gehiengo batek abertzalea da, ta kanpotarrak barne, %50aren bueltan egongo da” Barkatuko didazu baina zoritxarrez EAEko jendartearen ordezkari gisa ezin duzu Azpeitia hartu. Bilbo, Ezkerraldea(Barakaldo, Sestao,Portugalete…),Gasteiz,Donostia,Irun, Lasarte,Durango… Honek osatzen du EAE-ko jendartearen populazioaren gehiengoa eta uste baduzu abertzaletasuna %50-era iristen dela ez dakit ze unibertsotan bizi zaren. Harritu nintzateke %30era iritsiko balitz

      • Zertan oinarritzen naizen? Ba ateratako inkesta mordoetan, non nahiz ta galderak banandu, argi ikusten da independentziaren aldekoak %50rren bueltan egongo dirala, gogoratzen dut bat nun galderak ziran.
        Pixkat indepententista zara? Edo Independentista? Edo ez zara independentista.
        Independentistak %33a ziren, Independentistak baina ez hainbeste %27a.
        Biak zenbatuta azkenean bi multzo direlako independentistak, %57a independentziaren alde dagoela zion.
        Inkesta ematerakoan aldiz, %33a jotzen zitun independentista modun.
        Ta Duela gutxi Ipar hego Fundazioak ikerketa bat egin zun non EAE hartuta gehiengoa independentista zan %50a baino gehiago, ta EH osoa hartuz %40a., baina kontrakoak gutxiago.
        https://www.google.es/search?q=estado+basco+estudio+mayoria+a+favor&ie=utf-8&oe=utf-8&client=firefox-b-ab&gfe_rd=cr&ei=It18V4yFEMKp8wf226ZQ

        Ta bai noski ez da berdina Espainia edo Frantziatik etorritakoak gehiengoa diren lekuetan, edo hemen jaioak diren lekuetan.

        Gero ta Espainiar ta Frantziar gehiago, independentista gutxiago.

  • Gauza da ni ez naizela kanpotarrak eta hemengoak bereizten dituen majoa izango eta gauzak horrela gaur egun ez dago independentziaren aldeko korronte nagusirik ez hemen eta ez Katalunian.

    Beste aldetik, independentzia hitz bat da eta mami desberdinak eduki ditzake. Independentzia izan daiteke ezker abertzaleak betidanik sozialismoarekin batu duen haustura puntu bat, Europaren ereduarekin, eredu demokratikoarekin… euskal abertzaleak bere banderaren azpian edukitzeko engainu bat besterik ez. Eta modu berean independentzia hitza bere idearioaren bahitua izateko era bat da.

    Katalunian denak batu dira eta Podemos azaldu da indar erreferentzi nagusi bezala. Zure gizartea modu hain erabatekoan zatitzen duzunean leku guztietako oportunistek hortik irabazia atera dezakete, gertatu den bezala.

    Arnaldok ikusita bere alderdiak ezin duela beste asmakizun bat saldu, nahiko luke independentziaren aldeko mugimendu bat bultzatu, denok batera, baina orkestraren maisua beti ezker abertzalea… Betikoa, denok zaku berean baina batzuk zakuaren kudeatzaileak izan behar dira, Arnaldo eta bere koadrilla.

    Ezker abertzaleak inposatu duen gizarte eredu zatiketa abertzaletasunaren kontrakoa da. Orain, independentzia zale eta abertzale mordoa bere lerroetan dituela bestelakoak nahiko lituztek, ezkertiar majoak, bolibariano zoragarriak, iraultzaile petoak, nahiz eta beraiek espainoltzat eduki beren burua.

    Gauzak bi anketan eramateak horretara eramaten du, ezker eredua eta abertzale eredua azkenean beren erreferentzi arruntak, bata Podemos eta bestea EAJ, bilatuko dituela, eta ezker abertzaleak saiatu duen ezkontza morganatikoak -abertzaletasuna beti azpian, euskaldunak beraientzat xalo konplexuz beteak baikara beti txintxarri soinutxo baten atzetik joateko prest baldin eta “independentzia!” hitza aldarrikatzen bada- porrot eta kaketan praust egin behar zuen goiz ala berant.

  • “Konstrukzio-Deskonstrukzio” esaera ainitzetan aipatzen zuen Baztan aldeko lagun min batek, Baionako karriketan errefuxiatu moduan zebilela azken arnasa eman aitzin….Sinple eta eraginkor….Gure herriaz, herriaren iraganaz, egoeraz eraikuntzaz errealitateaz, etorkizunaz goi honetako azalpen eta kontra azalpen luze eta ainitzak irakurtzen hastean bere hitz horiek etorri zaizkit burura…
    Alegia , azalpen gogoeta eta eztabaida amaigabeetan denbora luzeeeeeeeeea pasa ordez , gaia biluzten hasten bagina?
    Alegia, burua pausatu eta bihotza ireki. Ni Euskal Herritar bat naiz, hizkuntza bat daukat, eta modu baketsuan bizitzea gustatuko litzaidake , lagunez, senideez eta munduko beste herritar berin ezberdinez inguraturik…Hori bezain sinple eta zilegi.
    Eta zendako ez?

    Hori da funtsean dagoen munduko txokotik, gizaki bakoitzak (gutxi gora behera) bere arima entzunez geroz eta kanpoko eragin sakon eta aintzen kutsadura gainetik kendurik, mundutar bakoitzak sendi dezakeena…
    Zer sinplea den iruzkin idazle hau… pentsatuko duzue …baina, Baionatik, Istanbulera, Floridara, edo Parisera edo …… gaurko nazioarteko testuinguru eroa ikusirik , zenbat gauza jasanezin asumiarazi nahi dizkiguten ikusirik , zenbat gorroto, beldur, kezka, eraso, ikusirik, gero eta errazago asumitzen ari naiz auzoko sorgin eroaren papera , gauza sinpleak erraiten dituena … Zeren, munduko zein euskal herriko tetsuingurua hainbeste konplikatzeko, jende intelektual , aditu , poltiko ekonomialari eta goiko jende jantzi guzti horiek interes argiak dituzte buru atzean…. Mundua 4 katu potoloenen artean agintzea eta kontrolpean edukitzea guri deus ez dugula ulertzen ahal sinistaraziz…. Eta uste dut gauza guztien aurrean horiek nahitara sortu korapilo guztiak desegitzen (alferrik ) ari garen bitartean horien jokoa egiten ari garela … eta horiek parez lehertzen eta beraien bide sinplea segitzen ….
    Domestikazio guttiago eta kontzientzia altuago! Hemen eta Han!

  • Ene Jasone, iruditzen zait sorgin txintxo horren paperarekin indar gehiegitxo ematen diezula hain gogoko zaizkizun ustez mundua kudeatzen duten lau katu potolo horien kontura. Nire ustez kontzientzi global gehiegiak lurrarekin eta inguruarekin dugun berezko harremana puskatu egiten duela eta horregatik ezker abertzaleak hain paper pauperrimoa jokatzen ari da. Farregarri litzateke euskaldun mordo batek haien txilibitoaren aginduetara lerratuko ez balitz.
    Ezker abertzaleak jende piloa domestikatu du ezinobe eta orain ez daki zer egin, aitaponte armadunak oporretan direlako. Gure herriak erronka globalei aurre egin die lehen eta berdin egingo du aurrerantzean eta orainean. Horretarako noski beharrezkoa da kontzientzi globalez puztu eta euskal nortasunari mespretxu dioten horiek baztertzea.

  • Bentazar,
    Nik ez dut uste abertzale izatea eta ikuspundu globala edukitzea bateragarriak ez direnik …Alderantziz..gureaz kezkatzeak eta besteen egoeraz jabetezeak ohartarazten dit gauza komun ainitz ditugula aldarrikapen zein salaketen aldetik…
    Ni abertzale naiz , duela zenbait urte hemen sortu naizelako eta sinesten dudalako nere hizkuntzak, nere herriaren historiak eta hemen garatu ditugun egin eta pentsamoldeak Mundua osatzen eta aberasten laguntzen dutelako …. Aldi berean abertzale izateak ez du eragozten zoriontsu eta naturaren zein beste mundutarren errespetuan bizitzeko gogoa izateak…
    Gainera uste dut mundu honetan pertsona askok ditugula anbizio berdinak alegia … Diozu abertzale asko domestikatuk direla erabat … bai egia da ..euskal aberrizaleak , espainiakoak , frantziakoak, munduaren beste puntakoak ….anarkistak ere bai, ezkertiarrak eskuindiarrak, denok gaude domestikatuak , denok pairatzen ditugu kanpo eraginak…Bainan sorgin erratza dudanetik (eta erratza gainean dabilen hasi berriaren apaltasun osoz idazten ari naiz , ikasgairik eman nahi izan gabe) iduritzen zait nere kontzientzia perspektiba berri bat hartzen ari dela. Alegia, kanpoko eragin hauen mempe % 100 egon ordez, eta nere gogoetak horren inguruan bueltaka ibili beharrean, ikasten ari naiz gogoa eta beraz gogoeta guttiago ibiliaratzen eta sentimenduak eta arimari kasu gehiago egiten … eta horrek dena aldatzen du… nere kasuan behintzat dena aldatu du .. Ez ezazula pentsa horrek nere abertzaletasuna moteldu duenik …ez alderantziz seguru nago euskaldunak tokia badugula mundu honen garapenean bestek edozien herritar bezain bat gainera …. eta horretara noa… zilegintasun osoz naiz euskaldun eta munduko herritar… beste edozien mundutar bezaian bat … eta zergatik batzuek ukatzen dute hori? ba sinpleki lehen komentatu 4 katu agintari horiek diseinatu munduan ikuspundu horrek ez du etekinik ematen …komeni ez zaien zatiketa globala baizik …Zatiketa baino, Munduko herritarrak batzen gaituen bereizte bat; Munduaren tokiko berrantolaketa globala ….UFFFFF
    Uste dut politika hutsaren/arruntaren garaia atzean utzi behar dugula.. Mundua kudeatzeko tresna berriak eginmolde berriak amsatu behar ditugu hemen , han … denok ikasi behar dugu kanpo eraginak baloratzen…ez dut erran nahi denak kaltegarriak direnik , batzuek osatzen gaituzte , baina beste batzuek ordea pozoitzen.. eta hori guztia argitzeko barnera, emozioetara, arimara begira jarri behar dugu … bai guk herritar soilak bai eta ere, munduan gu baino podere gehiago ala diru gehiago dutenak ere … izan ere barnear begira jarriz geroz ohartuko gara azkenean denok ditugula gauza komun asko eta zatikatzen gaituzten kanpoko ekintzak itsu

  • barkatu!! aurreko mezua bukatu gabe eta nahi gabe bidali dut (akats tekniko baten ondorioz eta zuzendu gabe gainera beraz barka akats ortografiko guztiak… ).
    bukatzeko beraz :
    Gauzak hemen eta han antolatzeko, ikusteko eta egiteko molde berriak behar ditugu , baina Zintzotasunetik, ikusirik … zintzotasun hitzari eman behar diogu garrantzia gehiago eta pragmatismoari guttiago..Testuinguruak ikusirik EHan zein munduaren kaos orokorrean, nik uste ados gaudela bide txarretik goazela ondorieztatzeko … Beraz paretaren kontra jotzen segitzen dugu ? beste paretak altxatzen segi behar dugu horien kontra jotzen segitzeko ? Nik pareta gainetik nola pasa eta horren atzean zein bidexka berri izan daitekeen bazter ederreagoak ikusteko saiatzen ari naiz, sorgin erratza hartuta!
    Zer txapa mondieu!

  • Nik ez dut esan abertzale izatea eta ikuspundu globala edukitzea bateragarriak ez direnik, Jasone, nik esan dut kontzientzi global gehiegia txarra dela, azkenean hemen bertakoaren kalterako delako.
    Eta domestikazioaz ari nintzenean ezker abertzalearen domestikazio zehatzari buruz ari nintzen. Gero zuk munduko alienazio ezin ebitatuzko batetaz ari zara eta hortxe jartzen nuen nik hain xuxen kontzientzi global gehiegiaren atragantamentua. Gure herria txikia da eta ni pertsona bakarra naiz eta benetan ez dut askapeneko Napoleon Bonaparteren boneta jarri nahi, pentsaturik irtenbide bakarra kataklismo global bat eragitea dela ustezko kataklismo global bat ebitatzeko. Lau agintari iluminati horietaz ni ez naiz ezta arduratzen ere jakin baitakit ondoko tipo batek txotxongilo hori astinduko duela ni bere artalderako bihurtzeko asmoz. Oinak lurreak finkatu behar ditugu eta gauzak gure buruaren alturan ikusi eta orduan ohartzen gara zenbat ke saltzaile ditugun inguruan esanez, hemen lau katuk dominatzen dute guztia, eros zazu nire errezeta…
    Mundua txarra baino ona da eta bestela ez ginateke egongo ordenagailu baten atzean, ondo berotutako etxeetan, horrelako mezu politak elkarri igortzen. Nik ere asko baloratzen ditut arimako gauzak, horregatik saiatzen naiz ez monstruo globaletan ametsik egiten.

  • Bentazar,
    pozten nau ikusteak gai batzuek berdintsu baloratzen ditugula:
    -Bonaparteren boneta ez da nere gustokoa ere ez,
    -Neri ere ez zaizkit ke saltzaileak gustatzen (koletadunak, ala gabekoak…)
    -Nik ere ez dut amets gaiztorik munstro globalekin, oraindik…

    Bestalde ulertuko nuke nire utopiaz , tertuliakide batzuen irri karkailak ikustea ….Hemen aipatzen ditudan ideiak ametsak edo …ez bait dira egun batetik bestera ikusiko diren aterabide magikoak , erran bezala sorgin lanetan hasi berria naiz eta ziri magikoa erabiltzen ez duk ikasi oraindik…. epeeeee luzeeeeean, noizbait gerta daitezkeen mugimendu sakonen sarrrera hitza modukoak burutazio sinpleak baizik ez dira…

    Zuk diozu gehiegizko konzientzia globala kaltegarri izan daitekela tokiko interesei begira….Hor ez nator bat zurekin , izan ere Mundua orokorrean kudeatzeko eta garatzeko moduan dago tokiko arazo guztien giltza…Gaur egun , Beldurra dago mundu guztian jaun eta jabe…denok gara zerbaiten , norbaiten beldur …nolaz ez! eta ni lehena ! egunero, gatazkez, gizarteen funtzionamenduaz, teknologiez, ingurumenaz, eskubide urraketez , hemendik zein handik datozen albisteak ikusirik ..nolaz ez beldurtu?
    Eta argi dago beldur guzti horien atzean interesak daudela ….poltikoen , erlijionen, ekonomilarien, eta biharko ke saltzaile koletadunen interesak….
    Beldur guzti eta zilegi horien aurrean eta interes guzti horien parean, denon kontzientziak goratzeko beharraz ari naiz, zintzotasunetik, bakoitzak bere/gure arimari beha egonez, bakoitzaren egoa lasaituz….
    Konzientzia goratzean guttiago ariko dira gure (herritarron) konzientziak bata bestearen kontra borrokan, ..Goratuz gero lotzen gaituzten asmo eta amets komunak gehiago azalaratuko dira eta bide batez, interes pertsonaletan ari diren 4 katu famoso horiek gero eta bakartiago geldituko dira …
    Bi hitzez: ezker eskuin, zentro, demokrazia, eta zentzuz hustu diren politika eta politikarien hitz eta diskurtso horiek atzean utzi eta “Filosotika”z bezalako hitz eta konzeptu berriak asmatzen hasteko garaia hurbiltzen zaigula uset dut nik…
    Bueno gainera ez naiz bakarra nik uste ..Angela Davis bezalako pertsonai batzuek antzeko bihurgunea hartu dutela iduritzen zait nerii eta Inglaterran duela gutti izan zen ere jardunaldi bat duela zenbait aste ….Hurrengo iraultza espiritual izanen dela diote ere beste batzuek …
    Eroak dira? Agian … Baina Trump , Bush Rajoy , Monsanto, Vinci, Repsol, Isis, gotzai ,Hollande Berlusconi , Poutine eta kuadrilla hori baino eroago direnik ez zait iduri neri…
    Bueno utzi behar zaitut, Akelarrera joan behar dut eta!

  • Euskaldunok gure bidea egin dugu Espainian, Frantzian eta Munduan Errepublika eta erregeak gobernatzen ari ziren bitartean. Eta gure bidea egin beharko dugu egoera honetan, dugun indarraz eta askatasun ahalmenaz baliatuz.
    Beldurra, bere funtzio instintiboaz haratago doanean, guk gerorrek bazkatzen dugun sasoi txar bat da, besterik ez. Ez digute beldurra sartzen, guk gerorrek beldur izatea aukeratzen dugu.

    Argi dago Euskal Herriak iraultza espiritual bat behar duela gertatu diren demasiak, batzuk Euskal Herri beraren izenean (nahiz eta Euskal Herriaren kontrakoak izan), garbitu daitezen eta benetako anaitasuna eduki dezagun. Horregatik bizi izan da gure herria, herri txikia izanik, hainbeste mendetan zehar: euskalduna izatea, euskal auzo batean egotea, euskaldunez inguratua egotea, konfiantza, indarra, kemena eta arbasoei beharrezko ondra egitea suposatu egiten zuelako.

    Hori, hein batean, joan zen, eta orain gure nortasun txikia nortasunen merkatuan sartu nahi dute bere arimaren arrastu batere gabe. Horrela nola irabaziko?

    Ondo pasa akelarrean!

  • Adi egon! Seguru irrintzina entzunen duzula , ilargiari begira zaudela!

  • Euskal Herrian, denok gara abertzaleak, bai horixe.
    Batzuen aberria España da, beste batzuena Frantzia , beste batzuena Euskal Herria eta beste batzuena “tokatzen dena” (azken hauek ez dute ezer egingo ezer lortzeko baina oso moldagarriak dira eta gogo gehiago edo gutxiagorekin, egokitu egiten dira tokatzen zaien hartara)
    Euskal Herrian denok gara “munduko herritar” (ciudadano/a del mundo). Batzuk sedea, Madrilen dute, beste batzuek Parixen , beste batzuen Euskal Herrian eta beste batzuek “tokatzen den lekuan”
    Elkarrekin bizitzea dagokigu eta ahal den modurik egokienean moldatu beharko dugu, Oraingoz, Españia eta Frantziako estatuen kide gara, baina baliteke laister edo beranduago Euskal Herriak bere estatua izatea. Orduan, Españia, Frantzia eta “tokatzen dena” aberria dutenak Euskal Herri independiente baten kide izatea.
    Nik, normaltasun osoz ikusiko nuke. Eta hik?