Brasil ez da Venezuela

Brasil

Brasil ez da VenezuelaNilce de Souza Magalhãesen gorputza pasa den astean agertu zen, ekainaren 21ean. MAB mugimenduko buruetako bat zen, Movimento dos Atingidos por Barragens, ur presak kaltetutako jendeak sortutako elkartekoa. Bere gorpua presa batean agertu da, hain zuzen ere, Porto Velhon, Brasil iparraldean. Urtarrilaz geroztik zegoen desagertuta emakumea; hidroelektrikek giza eskubideen aurka egiten zituzten urraketak salatzen zituen, beste askorekin batera.

Militantea eskuan eta hankak lotuta agertu zen, eta aldi berean gorpua harri bati lotu zioten. Jirau hidroelektrikako langileek aurkitu zuten bere etxetik 400 metrora; arrantzale kanpaleku batean bizi zen.

Energia Sustentable de Brasil (ESBR) partzuergoa da Jirauko plantaren erantzulea, eta Magalhães anderea jo eta su aritu zen haien aurka. Bereak eta bere elkarteak egindako salaketei esker, jadanik bi ikerketa zeuden zabalik: lehena, ez zutelako hitzartuta zegoen arrantza sustatzeko programa garatu; bigarrena, enpresak zentralaren inguruko datuak manipulatzen zituelako.

Magalhãesen heriotza leporatuta preso zegoen lagun bat, baina duela bi hilabete espetxetik ihes egitea lortu zuen.

Landa eremuko biolentzia maila asko igo zen Brasilen pasa den urtean, eta honako honek ez dauka itxura hoberik. Iaz 50 heriotzen inguruko informazioa bildu zen, eta horietatik 20 Magalhães hil duten zonaldean izan ziren, Rondonian. Lurra edota urarekin lotutako gatazken ondorioz jende asko dago heriotza mehatxupean, eta gai hauen inguruko milaka afera daude herrialde erraldoi hartan.

Patronalak Estatua dauka bere eskutan, baina askotan hori nahikoa ez eta terrorismo paramilitarrera jotzen du; Kolonbia da lehenetako bat zerrendan, sindikalistak hiltzeari dagokionez. Baina ez dira Venezuela, hau ez da albistegietan aterako.

Brasil
arrantza, brasil, Hego Amerika, latifundistak, lehen sektorea, patronala, presak, Terrorismoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude