Sarrionandia elkarrizketatu dugu
Sarrionandia elkarrizketatu dugu
Joseba Sarrionandia. Denbora da haren atzetik genbiltzala, beste askoren antzera. Ikusentzunezko elkarrizketa nahi genuen SAUTRELAN emititu eta hemen ere zintzilikatzeko. Eta lortu ere lortu genuen horretarako hitza, baina ezinezkoa izan da, azkenean: beste behin ere, gauzak okertu egin zaizkio baimen baten ukoarekin poeta errariari.
Izanak izan, audio elkarrizketa bat iritsi zaigu, geuk egindako hamazazpi galderari erantzunez. Eta pozik gaude, oso pozik.
Bost ataletan banatuta emango dugu
Sarrionandiaren elkarrizketa
Hotsezkoa bakarrik dena telebistarako nola landu egon gara erabakitzen SAUTRELAren baitan, eta, azkenean, forma ahalik eta soilenean ematea erabaki dugu, poeta errariaren hitzak bere osotasunean irits daitezen ikuslearengana: harekin telefonoz ageri gara hizketan, berariaz hautatuako paraje batean. Horixe da dena.
Bost ataletan banatuta emango dugu Sarriren elkarrizketa, gordina baita 15 minutu segidan hotsa bakarrik entzutea telebistaz. Hauexek dira zatiak hurrenkeran jarrita:
- Idazlea irakurle ere badenean
- Fikzioaren balioaz
- Obrari buruz
- Hizkuntzarenak
- Herria eta beste
Otsailaren 14an hasiko gara, ohi dugun eran, larunbatarekin. Eta hurrengo lau zapatuetan etorriko dira gainerakoak, arratsaldeko hiruretan, SAUTRELAren eskutik.
Baina hemen ere nahi dugu hangoa osatu eta horregatik, SAUTRELA amaitu bezain laster, datozen bost larunbatetako arratsaldeko 15’30etan, Sarrionandia beraren elkarrizketetako 17 galderei dagozkien audioak eta transkripzioak ere jarriko ditugu, patxada handiagoz azter ditzazun. Gustu baduzu.
Aupa irrikitan no!!!!!!
Ezkerrean dagoen pertsona Sarrionandia bera da?
Eta jakin daiteke “poeta errari” hori nondik atera duzuen?
Begiratu hiztegiak erantzun baino lehen, mesedez.
Aitor, arrazoi duzu, berandu konturatu gara Errari horrek Herrari behar duela izan, baina Sarrionandiak berak tronpatu gaitu:
“Hegazti errariak
pausatu dira
leihoan
argia eta itzala
bereizten diren lekuan
argia eta itzala
leihoan
pausatu dira
hegazti errariak”
Lan ona. Inoiz entzun gabe nengoen ahotsa.