2014 urtea irudietan bildu egin du Ekinklik-ek

Ahotsa.info-ren bidez ezagutu dut Ekinklik taldeak egin duen azken argazki bilduma. 2014an Euskal Herrian eta munduan izandako gertaera batzuen argazkiak ikusi ditzakegu bilduma honetan.

Ekinklik taldeko kideek herri mugimenduaren ikuspuntu kritikotik erabiltzen dute argazkilaritza; ezkerrekoa eta desobedientziaren aldekoa.

Hainbat gogoetarako parada ematen dute bideoan (7 minutu) agertzen diren irudiek. Besteak beste, niri bat bururatzen zait: une honetan, eta batez ere eragin mediatikoagatik, hauteskundeetan, instituzioetan eta alderdi politikoetan arreta ia osoa jarrita dagoenean, sakoneko aldaketa politikorako oinarria non egon behar duen erakusten dute: kalean eta mobilizazioan.

nafar gazte