Eskozia eta Kataluniako independentzia amerikarren esku

araEskozian ezetza, Katalunian baietza. Ez da erreferendumetan aterako den emaitzaren aurreikuspena, Blue State Digital sareko komunikazio enpresa amerikarraren paradoxa baizik. Besteak beste Obamaren hauteskunde kanpainan parte hartu zuen taldeak, Ara es l’hora kanpaina jarri du martxan Katalunian ANC eta Omnium-ek kontratatuta; baina aldi berean, Eskozian, Better Together leloa oinarri duen kanpaina unionista ari dira jorratzen.

Zinemaldia eta Eskoziako erreferenduma gainean ditugun honetan, duela bi urte Donostian aurkeztu zuten ‘No’ film txiletarra datorkit gogora. Pinochetek jarraituko zuen edo ez erabakitzeko egin zen erreferendumean ezetzaren aldeko kanpaina nola egin zen erakusten da bertan. Horrez gain, balio du halako galdeketetan mezuarekin eta oro har kanpainarekin asmatzearen garrantzia azpimarratzeko ere.

Hortaz, komunikazioari halako emaitzetan eragiteko gaitasuna aitortuz gero, ez al daude, neurri batean, Eskozia eta Kataluniako independentziak amerikarren kanpainaren esku?

Besterik da, haien helburuak lortuko dituzten. Dena dela, hona kanpainarekin asmatzen ari diren edo ez epaitzeko hiru adibide: Kataluniakoa, Eskoziakoa, eta aipatu filman erakusten den 1988ko Txileko kanpainarena.

KATALUNIA – Ara es l´hora

ESKOZIA – Better Together

TXILE – La alegria ya vuelve

Eskozia eta Kataluniako independentzia amerikarren esku