Nahia: “Aralarrek alderdi batena baino, enplegu agentzia baten itxura gehiago du”



Euskal Herrian perretxikoak bezala sortzen dira alderdi berriak. Aurretik genuen alderdi abertzaleen amalgamari Nahia gehitu zaio, Aralarren eszisioa. “Ez da sekretu bat dagoeneko, 10 urte hauetan Aralar izan garenon gehiengoa jada ez gaudela Aralarren”, ahoan bizarrik gabe mintzo dira epostaz bidalitako komunikatuan. ZuZeuk idatzi horren pasarteak dakartza hurrengo lerroetara, Nahia alderdiak ofizialki hitza hartzen duen lehen aldi honetan.

Gipuzkoan Aralarrek daraman bide politikoarekin bat egiten ez duten aralar kide ohiek sortu dute Nahia. Aizkorri korronte kritikoaren testigua hartuta datoz, Aralar “izan zen alderdi independientetik ezer gelditzen ez dela” argudiatuta: “Alderdi batena baino, enplegu agentzia baten itxura gehiago du”, diote komunikatuan.

Nahia alderdiak “argi” utzi nahi du Aralarrekin izandako desadostasunek ez dutela zer ikusirik izan Amaiur koalizioarekin. “Ez du, ezta ere, zer ikusirik Bildurekin elkarlana izatearen aurkako gure jarrerarekin, Aralarretik hala saldu nahi izan duten arren”, azaldu dute. “Are gehiago, Aralarrek Amaiurren afera erabili nahi izan du barne krisiaren benetako arrazoiak ezkutatzeko”. Nahiaren aburuz, “boterea eskuratzeko barne borroka, demokrazia falta eta egun, zuzendaritza dutenek erakutsitako jokabide desegokia” izan dira banaketa ekarri duten “benetako arazoak”.

Gipuzkoako Aintzane Ezenarroren aldeko sektoretik sortu da zehazki ekimena. 2011eko urrian Aralarren Gipuzkoako Batzarreko hauteskundeak galdu zituzten, Ernesto Merinok defendatutako ildoaren aurka. Honek alderdiaren barreneko tentsioak areagotu zituen, Iratzarriren banaketa polemikoa eta Aizkorri ildo kritikoaren sorrera tarteko.

Pastelaren ginda legebiltzarrean Ezenarrok proposatu zuen Bake Ponentzia izan zen. Bertan, ezker abertzaleak idatziz egindako ekarpenen bidez soilik parte hartu zezakeenez, Aralarrek ez babestea erabaki zuen eta Ezenarrok aurka egin, Oxel Erostarbe eta Mikel Basaberen laguntzaz. Hiru legebiltzarkide disidenteak alderditik kanporatuak izan ziren.

Testuinguru honetan jaio da Nahia. Printzipioz Aralarren “umezurtz gelditu diren kargu publikoei” babesa eskaintzeko bokazioarekin. “Aralarrek utzitako espazio politikoan kokatzen gara, baina horrek ez du esan nahi datorren hauteskundeetarako beste aukera bat bezala aurkeztu nahi dugunik”, azaldu du alderdi berriak.  

Non du iparra Nahia alderdiak? Zertarako sortu dute alderdi politiko berri bat? Aintzane Ezenarro izango al dute buru? Galdera asko datozkigu burura. Zuk zer iritzi duzu?

 

Prentsa oharra osorik:

Nahia Prentsa Oharra

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

47 pentsamendu “Nahia: “Aralarrek alderdi batena baino, enplegu agentzia baten itxura gehiago du””-ri buruz

  • Inpresentable koadrila bat direla iruditzen zait.
    Bai formetan bai fondoan.
    Lekuz kanpo daude eta ez dute oinarri politikorik,
    Hamaika bat-ek bezala.
    Ez dizuet okerrena opa, berez etorriko baitzaizue.

  • Pertsonalki ez zaizkit batere gustatu Aintzane Ezenarrok egin dituen adierazpenak eta hartutako bideak. Elektoralki Amaiurren ondorengo koalizioari ez diola eragingo uste dut, baina politikoki ez da berri ona indar metaketaten alde dabiltzanentzat.

    Halare, uste dut etxeko suak etxeko hautsez estali behar direla, eta anti-Ezenarrotar guztiei dei egiten diet polemika honetan sar ez daitezen, bakoitzak bere bidea jarrai dezala eta listo!

    Igande on pasa!

  • Gaur Berria egunkariak Basabe legebiltzarkideari egindako elkarrizketa argiratu du.

    Nahiaz hitz egiten ari garela, Nahia alderdiaren osaketarekin zerikusirik baduzue?

    Errespetuz ikusten dugu aukera hori, baina ez gaude eta ez gara egongo, eta ez dugu beste hauteskunde eskaintzarik egingo. Hiruron izenean hitz egiten ari naiz.

    • Amonamantangorri 2012-05-13 17:26

      Eta beste hau? “Burura datorkit Sanchez Gordilloren kasua: Andaluziako Izquierda Unidaren militanteen erabakia izan zen PSOEren hautagaiari eman behar zitzaiola botoa, eta berak ezetz esan zuen, eta boto baliogabea eman zuen. Berak bere koherentzia lehenetsi zuen. Txarto egin zuen? Debekatuta zeukan hori egitea?”

      1. IU ez da Aralar bezalako alderdia, koalizioa baizik. Sortu zeneko momentu beretik sekulako barne-istiluak bizi dituen koalizioa, gainera. Haren barnean dago CUT-BAI (ezkerreko nazionalista) Sanchez Gordilloren alderdia.
      2. Ezkerreko koalizio sendo, indartsu, bateratu, kohesionatu baten adibidea al da Izquierda Unida? Alaporai!

  • Nahia-ko eta Hamaika bat koadriletakoak afaria aparte ematekoak dira. Ez dute inolako ahalmenik, inolako indarrik eta inolako ordezkatzerik. Euren burua ordezkatzen dute bakarrik. Biak futbolin partida batean elkarren aurka ongitxo leudeke.
    Protagonismoa eta sosak, besterik ez dute bilatzen. PSOE-n bukatuko dute, edota nork daki, Jon Juaristiren antzera, UPN-n edo PP-n. Non alpapa hortxe astoen muturra.

  • Amonamantangorri 2012-05-13 15:56

    Nik ez dut erabat zuek bezala pentsatzen. Pragmatismoaren izenean, independentismoarentzat ez da hain notizi txarra jende hori ongi antolatua egotea eta dagokien ordezkaritza eskuratzea. Poztu eginen nintzateke Ezker Batuak, Nahiak eta bestek elkar hartuko balute, euskal politikan “hirugarren espazio” esaten zaion hori batzeko. Zorte pixka batekin, ea Bernardo Atxaga konbentzitzen duten kanpainako kartel batzuk bere muturrarekin ateratzeko, EBk orain dela urte batzuk egin bezala.

    Bi errealitateak ez dira berdinak, baina Nafarroa Garaian gertatu dena ekarri nahi nuke hona: lehenik Bildu eta NaBai, eta geroago GeroaBai eta Amaiur, bereizita aurkeztu ziren. Horri esker lortu zituzten nafar abertzaleek hauteskundeetan inoizko emaitzarik hoberenak.

    Euskal Herrian jende asko dago EAJtik kanpo kokatzen dena eta ezker abertzaleari botoa sekulan emanen ez liokeena, ezta mozkortuta ere. Alegia, baliteke ezker aldean txoko ttiki bat egotea, nolabait bete beharrekoa.

    • Zurea, Amonamantagorri, orain arte ikusitakoetan, ikuspegi zentzudun bakarra. Ez al gaude, etengabe, ideia guztien adierazteko eta antolatzeko askatasunen alde? Ez al da hori oraindik ere legez kanpo daudenen leloa, justu baino justuagoa? Baina, hara, norbaitek hauen lerroetatik ateratzea eta bere kabuz bertze bidetik saiatzea erabakitzen duenean, zer irainak, zer aurre-iritziak, zer profeziak, zer intrantsigentziak ez ote dituen jaso behar! Zerikusirik ez dut Nahiakoekin, ez eta Aralarrekoekin ere, ez eta alderdi zehatz batekoekin ere, baina utz dezagun talde edo korronte politiko-ideologiko bakoitzak bere bidea korri dezala horretarako adorerik badu, eskubide osoak aitortu behar dizkiegulako (ez bakarrik botereak, “kontra-boterekoek” ere, eta zinez demokratiko izan nahi dugun gainerako guztiok). Ala ez? Batasun gunerik okerrena alderdi bakarra baita, nik dakidanez.

  • Mikel Basabek egi batzuk ere esan ditu, gutxi, Berriako elkarrizketan. Hona interesgarriena, nire ustez: «Argi zegoen legealdia amaitzean hemendik joatea zela gu hiruron borondatea eta ez genuela parte hartze aktiborik izango bestelako apustu batzuetan». Alegia, «beste» ezker abertzalearekin bat egitearen kontra zaudetela. Pake ederra eman behar dezue hiruok ere…

  • Lehenengo eta behin, esan beharra daukat ez daukadala zerikusirik ez Aralarrekin, ez Nahiarekin, ez ezker abertzailarekin, ez inorekin ere… inork ez dezan pentsa alderdi baten interesen arabera nabielela… baina benetan harritu egiten naute foro honetan irakurri ditudan iritziek.

    Honezkero dakidanez, azken egunetan prentsan irakurrita, Nahia ez da alderdi politiko bat, baizik eta plataforma bat Gipuzkoan Aralarretik kanporatutako karguek babesa izan dezaten. Printzipioz, dakigunagatik, Nahia ez da hauteskudeetara aurkeztuko, eta Basabek, Ezenarrok eta Erostarbek esan dute ez dutela parte hartuko.

    Beraz, uste dut oso ezberdinak direla HAMAIKABT eta nahia delako hori, eta ia kritikak errespetuz egiten ditugun behingoz herri honetan! Ez dugu onartzen iritziak libreki emateko eskubidea, artaldean bat gara, gureek esaten dutena ondo dago, besteek egiten dutena, txarto. Hausnarketa apur bat!

    • Amonamantangorri 2012-05-13 23:18

      Eskertuko nioke Zuzeuri pdf-ko textua eskura jarriko baligu.

      Eskertzen dizut, Aiene, gu guztion ezjakintasuna agerian jartzea (eske egia da!), baina Nahia ez dela hauteskundeetara aurkeztuko esatea, gaur gaurkoz gehiegi esatea dela iruditzen zait. “Aralarrek utzitako espazio politikoan kokatzen gara, baina horrek ez du esan nahi datorren hauteskundeetarako beste aukera bat bezala aurkeztu nahi dugunik”, horrelaxe omen dio dokumentuak. Kontuz esaldiaren ñabardura anbiguoarekin: ez dio “ez gara aurkeztuko”, baizik “horrek ez du esan nahi aurkeztu nahi dugunik”. Esaldiak esan nahi dezake “aztertzen ari gara”, “ez dakigu”, edo “auskalo, ikusiko dugu”.

      • Nire kritika ez dago zuri zuzendua, amonamantagorri.

        Eta ez nator inoren ezjakintasuna agerian uztera, gauza bat bakarrik esatera baizik: esaten duguna zentzuz esan dagigun, ondo informatuta eta errespetuz.

        Enfin, horixe bakarrik. Kritika eraikitzailea egin nahi izan dut, besterik gabe.

        Ondo ibili

  • Nork bere txokotxoa osatzeko eskubidea duela ukatzen duenik ez dut hemen aurkitu. Baina txoko horietaz zer iritzi dugun erraterik izanen dugu, ezta? EAEko mapa politikoan argitze-prozesu handi eta taigabekoa ari da gertatzen, eta halako alderdiek zail dute borroka armaturik gabeko agertokian berezko proposamenik eskaintzea, pertsonalismoak pertsonalismo. Batek daki legebiltzarkideren bat edo bertze erdietsiko ote luketen, azkenean aurkeztuko balira, baina Sabin Etxeari horrek eraginen liokeen ezin ordainduzko mesedeaz harago, kosta egiten zait horretarako justifikazio politikorik kausitzea.

    Bertzalde, ongi letorkieke kontuan hartzea ezker abertzalearekin lehiatzen saiatu den oro, haren hautesle-esparrua bereganatze aldera galtzaile atera dela, EAEn, bederen. Eta ez dirudi lehia horretan ezker abertzalearen legez kanporatzea baliatu nahi izan dutenak jenderik aproposena denik giza-eskubideen inguruko irakaspenak emateko. Horrek, menturaz, lagungarria gertatuko da legebiltzarkide horiek emandako ikuskizuna hobeki entelegatzeko. Eta galdera kontrafaktikoa: PSE-PP ituna hautsitzat eman ez balute, karguari uko egiteko borondaterik agertuko al zuten hiru legebiltzarkide horiek?

    Bidenabar: “Aralarrek alderdi batena baino, enplegu agentzia baten itxura gehiago du”. Txantxa ederra, noren eta “umezurtz gelditu diren kargu publikoei babesa eskaintzeko bokazioarekin” sortu den taldetxoaren ahotik entzunik! Subkontzienteak gaina hartu die, nonbait.

  • Gorkainpresentrableazara 2012-05-14 11:04

    Bada hori, Gorka, inpresentablea zuzeu zarela.
    Faxista gehiegitxo bazterretan.

  • Peru Dulantz 2012-05-14 15:21

    Egia da hamaikabat-en istoriaren errepikapena ematen duela. Ez dute onartu haien alderdian gehiengoak erabaki duena, eta bazterrak nahasteari ekin diote, ea hortik zer ateratzen den…

  • >>”Ez dute onartu haien alderdian gehiengoak erabaki duena, eta bazterrak nahasteari ekin diote”

    Hombre, nik uste dut alderdiaren gehiengoak markatu duen ildoarekin ados ez bazaude, onestoena dela alderdi horretatik ateratzea, baina ez botatzen zaituztelako, borondatez baizik. Alderdi bat proiektu bat aurrera ateratzeko tresna baita. Ez du zentzurik proiektua zurea ez den alderdi batean egoteak.
    Hain justu, kupulek esandakoa kritizismorik gabe tragatzen delako daude alderdi eta instituzio (eliza adibidez) asko sinesgarritasunik gabe.

  • Eliza berriak baitira alderdi politikoak, euren jainkotxo eta jainko usteko eta iskribau guztiekin.

  • Eta Nahia ez al dute egin hiru jainko-jainkosa horiek gurtzeko? Aldare gainean ezartzeko?

  • Beñat Muguruza 2012-05-16 10:06

    “PSOE-n bukatuko dute, edota nork daki, Jon Juaristiren antzera, UPN-n edo PP-n. Non alpapa hortxe astoen muturra”; “Egia da hamaikabat-en istoriaren errepikapena ematen duela” (Alegia, EAJn bukatuko dute); eta abar, eta abar.

    Halako espekulazioak egitea oso koldarra da, gero hala ez gertatzekotan inork ez baitu erantzukizunik hartzen. Aralarri sarritan egozten zitzaion EAJrekin bukatuko zuela, edo Euskadiko Ezkerra berria zela eta PSEri lotuko zitzaiola. Orain Aralar Ezker Abertzalearekin dago, eta ez dut inor entzun aitortzen “Begira, barkatu, hau esan nuen, argi dago ez dudala asmatu, eta mingarria izatera ere iritsi zitekeen Aralarkideentzat”, edo horrelako zerbait.

    • Ez dut uste “espekulazio” hutsa denik Aralar Amaiurren sartzea 2011ko maiatzaren 22ko emaitzen ondorio interpretatzea. Hau da, Aralarrek EAEn izan zuen erabateko porrota ikusirik, eta, Nafarroan, Bildu nolako indarrez sartu zen aintzat harturik, ez dirudi oinarririk gabeko aierua denik ondokoa ikustea: alderdiaren gehiengoak Bildurekin bat egin zuela, hala egin ezean, epe luzean, Bilduk eremua janen ziolakoan. Nola azaldu, bertzenaz, bozen aurretik Aralarrek eta EAJk EA kanporatzea Nafarroa Baitik, eta handik gutira Aralar EAren bide bera hartzea? (Bidenabar, nolako hautagaia jarri duen zuzendaritzak Amaiurreko zerrendan; Palestinaren aldeko taldeak pozez gainezka egonen dira; EAk egin bezala, bertzalde, ugaltze- eta gay eta lesbianen eskubideen aldeko taldeen bozkariorako).

      Abertzaletasunaren baitako hautagaitzen ugaritzeari dagokionez, ez diezaiogun ziririk sartu geure buruari: Nafarroan botoen %25 inguru bildu dute Amaiurrek eta Geroa Baik. Zerrenda horiek botoen %40a erdietsi izana legeak eraginiko txiripa izan da. Ondo letorkiguke gogoratzea zer gertatu zen 1977ko bozetan: 500 boto ingururengatik UNAI kanpo geratu zen, eta bortzgarren jarlekua UCDrendako izan zen, eta horrek gehiengo osoa eman zion (PSOE garai horretan Hegoaldearen batasunaren alde zegoen). Garai horretan, Euskal Erakunde Herritarra zen ezker erradikaleko eta ezker abertzaleko alderdien bilgunea. Azkenean, nor bere kasa joatea erabaki zuten guztiek (EHASek, LAIAk, eta Nafarroako EIAk abstentziora jo zuten), eta halakoxeak izan ziren emaitzak: UCDk hiru (botoen %28,5 eta gehiengo osoa!) eta PSOEk (%21) bi. UNAIk: %9,5, ORTk babestutako zerrenda, %5,1 (eta horiei ezkerreko karlistek babestutako zerrenda, LKIkoa, eta bertzeren bat gehitu beharko litzaieke). Oro har, Hegoalderako estatutu bakarra nahi zutenek botoen %57, eta 5etik 2 jarleku (geroago “nabarrista” bihurtuko zirenak). Horra hor nora daraman bozetara bakarka joateak. Erakunde Herritarreko alderdiak batera joan balira, jarlekua erdietsiko zuten eta hagitz gertu geratuko ziren PSOEtik. Horrek guztiak Hegoaldearen batasunaren aldeko gehiengoa emanen zuen, eta zailagoa izanen zen PSOErendako jaka aldatzea.

      Berriz diot: ez diezaiogun ziririk sartu geure buruari, Geroa Baik jarlekua erdietsi izana oso boto gutik eragindako karanbola hutsa izan da, azken batean deusetarako balioko ez duena, Espainian PPk gehiengo osoa duelako, eta oraingo PSOE “nabarrista” delako. Eta Nafarroan bi esparru abertzale horietarako lekurik izan daitekeen arren, EAEn, nekez. Aitzitik: txoko berririk sortzeak EAJri baino ez dio mesede eginen.

      • Oso ongi gogoratzen duzu zer gertatu zen 1977an Nafarroan, eta ezkutuko ganbaretan- edo gertatu ziren gauzatxo batzuk aparte utzirik, ados, guztiz, zurekin. Baina ez dago konparatzerik azkeneko hauteskunde orokorrekin, bertzeak bertze 1977koen ondorioz hain zuzen, gauzak izugarri aldatu direlako ordutik hona. PPren gehiengo absolutuaren aurrean Geroa Bairen eserlekua hutsaren hurrengoa baldin bada, berdintsu erran beharko genuke, horrelako ikuspegitik, edozein gutxiengori buruz, Amaiurrekoa barne. Nere ikuspegia oso bertzelakoa da: gehiengo absolutuen aurrean ere, balio handia dute gutxiengoek, euren planteamendu politiko-ideologiko-sozialak baliagarriak diren bitartean bertze eredu politiko bila. Eta, bertzalde, benetan uste al duzu gaurko Nafarroan, Geroa Bai aurkeztu izan ez balitz, Amaiurrek bi eserleku lortu zitzakeena eta UPNeri bat kendu?

        • Kaixo, Bixente:

          1977ko bozen kontua aipatu dut zerrenden ugaritzea abertzaletasunarendako onuragarria den argudioaren harira, hau da, zatiketak alderdi nagusiei baizik ez diela mesede egiten argudiatzeko, eta 2012ko azaroko hauteskudeen kontraetsenplu gisa. Hau da, txiripaz eta gutigatik geratu zen kanpo UNAI, orduan, eta txiripaz eta gutigatik ere sartu da Geroa Bai orain (baina orduan ondorio larriak izan zituen txiripa horrek, eta orain, aldiz, Geroa Bai zein Amaiur sartu izanak ez du eragin handirik izanen). Nire ondorioa da zerrenden ugaritzea, oro har, kaltegarria dela ezkerreko abertzaletasunarendako. Dena den, erran bezala, Nafarroan baliteke bi aukera abertzalerendako lekua izatea (gainera, Geroa Bai EAJk babesten du, eta horrek aldarazten du kontua), baina zeharo galdurik ez banago, EAEn EAJz eta Amaiurrez bertzeko eskaintzarako tarterik ez da. Eta Nahia moduko taldea, azkenean aurkeztuz gero, EAJk baizik ez luke etekinik aterako.

  • Beñat, okerrena ez da asmatu ez izanagatik barkamena ez eskatzea. Okerrena da asmatu dutela. Hau da, EAJ edo PSOErekin bat egin balute: “ikusten, poltroneroak dira, alpapa eta ez dakit zer”. Baina Ezker Abertzale tradizionalarekin bat eginez gero, ez dago, antza, ez poltronarik eta ez alpaparik. Dena da guaia.

  • Peru Dulantz 2012-05-16 17:07

    Ni naiz horietako bat, neuk ere esan nien ingurukoei (erdi txantxetan erdi egiatan) “horiek PSOEn bukatuko dute”. Badirudi oker nengoela, Aralarreko gehiengoari dagokionez, eta zinez pozten naiz horregatik. NAHIArekin zer gertatuko den? Ikusteko dago, baina hartu dituzten lehenengo erabakiei (alderdiaren iritziaren aurkako botoa ematea Legebiltzarren, ekainaren amaierara arte beren karguei atzikitzea) ez diet traza onik hartzen.

  • Jokabide politikoak alde batera utzita, argi esan beharra dago Nahiako hauek ez dutela oso ongi asmatu izena jartzerakoan, zeren eta, txistea ezin errazagoa baitu. Hamaika-bati ere neurriko zapata bailitzan etorri zitzaion izena, hamabi hautetsirekin gelditu zirenean.

    Gauza horiekin tentuz ibili beharra dago.

  • Ezenarrorekin norbaitek zalantzarik bazuen, hona hemen datu argigarria (ez dut euskaraz aurkitu, hona erderaz, Gara-tik)

    Argi dago zein askatan ari dira jaten hiru hauek. Alferrik, ordea. Bukatu da haien denbora, gereziak gorritzen hasi dira eta biltzeko ez dugu Ezenarroren baimenik behar. Horregatik ez dituzte ekainaren 30a arte entregatuko, hauek ziren “martxan dauden lanak”. Politika-zabor, politikari zaborjaleak.

  • Ikusirik Ezenarro zertan ari den, Aralarren izena erabiliz, oso garbi dago dena.
    Zein izango da horren ordainez PPkoen eta PSOEkoen eskutik jasoko duen saria? Hori ere etorriko da, denborak argituko du dena.

    Ezenarro etxera! Aprobetxategiak kanpora!

  • Hona hemen zantzutxo bat, oharkabean igaro dena: http://paperekoa.berria.info/euskalherria/2012-04-08/009/002/pse_eek_dio_ezenarro_izan_litekeela_lantaldeko_buru.htm

    Hori bai “hartzaren besarkada”…

    Bertzalde, irakur ezazue hau: http://paperekoa.berria.info/harian/2012-04-04/007/001/ezenarrok_basabek_eta_erostarbek_ez_dute_karguak_uzteko_asmorik.htm

    Apirilaren 4an karrikaratu zuten informazio hori. Zer kasualitate: Basagoitik PPk PSErekin duen ituna hautsitzat eman (hau da, legegintzaldiari lau teleberri geratzen zaizkiola iradoki) eta handik pare bat egunera zeharo aldatu dute jarrera Ezenarrok eta enparauek, orain kargua uzteko prestasuna agertuz…

  • Asko esaten da Nahia ezerezean geratuko den zerbait dela, beste H1 bat. Baina esaten ez dena da Aralar “ofiziala” ere ezerezean geratuko dela. Fagozitazio batek kritika eta barrea eragiten dio askori, beste fagozitazioa ohoragarria eta kontsekuentea da. Noski…
    Bestalde, Zabaleta eta konpainia barnean zituen Aralarrek Odonen PSOEko alkatetza sostengatzen zuenean, hor ere argi al zegoen ‘ze askatatik jaten zuten’? Zein ari da fagozitazio jai hauetan kabriola gehiago egiten?

    • Amonamantangorri 2012-05-18 11:57

      Egia da: Aspaldi ez da inor sartzen Txentxo Jimenez himalayistarekin. Zabaletari GARAren azken orrialdea eman diote Nafarroaren konkistaz artikulu sorta bat argitaratzeko. Lehen putreak ziren; orain, ezker subiranistaren mahaian daude eserita. Joanak joan, eta pakea.

      Nahia eta legebiltzarreko disidenteei dagokionez: haiek, hain juxtu, ez dira alderdiko aparatuan goxo gelditu. Aralar ez omen da lehengo alderdi bera, eta umezurtz daude.

    • Aralarrek orain diputatu bat du Bizkaitik Espainiako Kongresuan (bertze kontu bat da zuzendaritzak izendatu duen izen konkretua ezin desegokiagoa izatea, ezker abertzaleak eta Alternatibak sekula onartu beharko ez zutena). Bakarka –edo EBrekin batera– joanik nehoiz ez zuen halakorik erdietsiko. Baliteke 2011ko maiatzetik azarora bitartean Aralarrek eginiko biran oportunismorik izatea, baina ongi etorri oportunismo hori ezkerreko abertzaletasunaren bateratze-prozesuan parte hartzeko akuilu baldin bada! Bateratze-prozesu horri esker, Aralarrek babesturiko zerrenda EAEko lehen indar bilakatzeko zorian da. Gaizki oroitzen ez banaiz, Aralarren jatorrizko helburua zen “ezker abertzale zibil eta zabal berri bat” eratzea (eta Amaiurrek HBk nehoiz izan ez zuen indarra bildu du), nahiz eta eskuin autonomistak, jakina, txoko huts jarraitzea nahiago.

  • Ezker Abertzale zeroakatstarrak ohitura zahharrei ezin uko eginda, iraina irainaren gainean. Banoa izena ematera, a ze giro “sanoa” eta maila politiko “gorena” aurkituko dudan bertan! Eta putre-ohi andana! Parke tematikoa.

  • Zarrapori

    Eta hi tiranosaurus galanta.

  • Tiranosaurus mordoa bildu zarete jada Mikelot. Beste hau ez doa zuen parkera, guztiontzako leku nahikorik ez dago eta.
    Eta besteri iraintzen eta deskalifikatzen jarraitu ordez, entzun euren arrazoiak, eta gero, ahal baduzue, egin errespetuzko kritika politikoa. Oso ariketa osasungarria da.
    Horra hor Aintzane Ezenarro Azpimarran:
    http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1638822313001

    • Hor ikusten ahal dudan gauza bakarra da ETBk ia ordubeteko elkarrizketa eskaini diola ezker abertzalearen “ezkerreko” aurkariari. Mundiala zer aurpegi jarri duen Ezenarrok aurkezleak ohartarazi duenenean kargua uzten dutenerako Legebiltzarra desegitear egonen dela!

      Hitzetik hortzera daraman “ETAren indarkeriarekiko isiltasuna” ?non da orain ETAren biolentzia?, bere txokoa elikatzeko bertze argudiorik ez al du?? berorrek ez dio gauza handirik legez kanporatzeez, horrela nolako normaltasunez aritzen den ospatzeko ez bada. Gordinkeria osoz onartu du: alderdi guztiak biltzen dituen Legebiltzarrerako bozak antolatzea “ez garamatza inora” (Euskadi Irratiko gaurko elkarrizketan); hau da, 100.000 boto bazterturik osaturiko Legebiltzarrean ez da arazorik (hori bai: gero “giza-eskubideen iraultzaren” inguruko irakaspenak eman nahirik agertuko zaigu). Akaso ezker abertzalea legez kanporatu ez balute, berak sekula ez zuelako lortuko izan duen itzala. Eta bere “arrazoi” handiena ezker abertzalea legez kanporaturik Legebiltzarrean aritu izana zuritzeko Aralar 2003tik halaxe aritu dela baldin bada, bejondeiola. Eta zeuk gehiago! Inplikazioz, kontzientzia txar-txarra duela adierazten du horrek.

      “Alderdiaren gehiengoa” Bildu osatzen duten alderdiekin bat egitearekin alde dagoela onartu du, baina ?kontuz!? “ez boto-emaileen gehiengoak”. Jakina, bera da boto-emaileen nahikundearen interpretatzailea. Ez dago erran beharrik ez diola fitsik ere erran D3M baliogabetu izanaz 2009an Aralarrek jaso zituen “64.000 botoak” bereganatzean. Zehaztu ez duen irizpidea honakoa izanen da, menturaz: harekin ados daudenek “gizartearekin” alderdiak duen “konpromisoari” eusten diote; harekin bat ez datozenak, aldiz, “urrundu” egin dira “gizartetik” eta, beraz, nahiz eta alderdiaren gehiengoa izan, ez zaie zertan jarraitu, eta, beraz, nork nahi duena egiten ahal du bere karguarekin.

      Bapo aprobetxatu du Ezenarro andreak bere ibilbide politikoa, manipulazioaren artearen maistra bilakatu baita. Zera baizik ez zuen gehitu beharko: hurrengo bozetara joanez gero, Amaiur Legebiltzarretik kanpoko zerrenda bihurtuko litzatekeela, eta eurek gehiengo osoa erdietsiko luketela. Manipulaziorako erakutsi duen trebezia ikusirik, azkenean hori ere sinetsiko genuen…

      Azken kontutxo bat: bere konbertsio-prozesuan, hagitz erranguratsua EAE “Euskadi” bihurtu izana (ETBko elkarrizketako 48. minutuan).

  • Gaur (maiatzaren 18an) Euskadi Irratiko goizeko saioan ibili da Ezenarro andrea. 5 hitz baino ez emakume honen aurpegigogorrismoa definitzeko: In pre sio nan tea.
    Tradizio politikoan sartzen da bere diskurtsoa, zuzen-zuzenean, entzuten nuen hitz bakoitzak beste zerbait esan nahi zuela ikusten da, argiki. Elkarrizketa, denon artean, adostasuna, bazterketarik gabe, biktimak…. neolingua bat asmatu du Ezenarro Andreak.
    Eta inpresionantea azken galdera: “EAJn bukatuko duzu?” entzun ezazue, “Gora ezker abertzale berria!” oihukatzen zuenak zer erantzun du????
    http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/888393/aintzane-ezenarro–euskadi-irratia/
    Barregarriena zera da, denok dakigu non bukatuko duen: eman dioten lana bukatuko, orain goraipatzen dutenek ostikada emango diote, ez dute halako peoirik behar. Batzuen eskertxarra eta besteen mezpezu polituikoa baino ez du aurkituko: nire ustez, gezurtiek merezi dutena. Hamaikabatekoen bizarrak ez al ditu ikusi ala????

  • Zarrapo maitea, hemen besteek iraintzen ditek, hik ez. Larru lodikoa haiz gero.
    Irakur ezak hire mezua:

    Ezker Abertzale zeroakatstarrak ohitura zahharrei ezin uko eginda, iraina irainaren gainean. Banoa izena ematera, a ze giro “sanoa” eta maila politiko “gorena” aurkituko dudan bertan! Eta putre-ohi andana! Parke tematikoa.

    Hi bai giro sanoko mutila, eta bestesak putre-ohiak eta parke tematikora.
    Eta lehen esan diadana errepikatzen diat orain: Eta hi tiranosaurus galanta!

    Mesedez, Zarrapo. Bakarrik falta zaik yo-yo bat esku artean.

  • Nik uste dut Uxue Barkosen jokaldia errepikatzen saiatuko dela. Nik, sasoi hartan, ez nuen nafarrarengatik xemaikorik ematen -are gehiago, Hamaika 1ekin parekatu nuen- baina emaitza ona lortu zuen… Gero Rosa Diez ere hor dago matraka ematen… batek daki!

  • Ez duk mezuaren mamia harrapatu Mikelot. Zuen botikatik probatzera eman nahi nizuen soilik. Segi zuen yoyoekin argiaren bide arrakastaz josian aurrera.

  • Peru Dulantz 2012-05-18 20:19

    Senitzen dut, baina saiatuta ere ezin dut ulertu ezker subiranista batzen ari den garai honetan batzuk bestelako ezker subiranista bat, aurrekoari lehia egingo diona, babestea, are gutxiago Basagoitik berak ere sinatuko lituzkeen argudioetan oinarrituta. Hain zaila da iraganeko benetako eta ustezko irainak eta erresuminak gainditu eta elkarrekin aurrera egitea. Hori egiteko gauza ez denak ez du balio etorkizuneko politika egiteko: baztertu dadila bidetik eta ez dezala trabarik jarri behintzat!!

  • Zarrapori:

    Nik gauza bera eman nahi nian hiri, besteentzat aldarrikatzen duken botika.
    Segi hi hire kandelekin iluminatuen bidea argitzen!

  • Baina bidea eta kandela guztiak etziren ba zuenak, Mikelot?

  • Zarrapo, jakin ezak Aralarrekoa naizela, baina ezin dudala jasan orojakileen hitz merkea, kasu honetan hirea. Denak iraindu eta iraintzaileak besteak direla esan. Horrelakoa haiz hi. Bidea, kandelak eta parke tematikoa hiretzat. Hasiera-hasieratik esan nian tiranosaurus galanta hintzela, eta hire hitzek gauza bera zekarkidatek, behin eta berriro, gogora.

  • Zarrapo, ene egiazko izena jarri diat goitizen baten gibelean gordetzen ez naizela jakin dezaan.

  • Hiretzako guztiak Gorka. Hi bai ausarta.

  • Ez diat gu bion arteko hizketa honekin jarraitu nahi, ero gurpila baitzirudik bion aldetik. Ez diat hirekiko inolako errarik, beraz, osasuna hiretzat eta euskaldun guztiontzat. Beste bat arte.

  • Ados. Izan ongi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azkenak

Ikusienak

Eztabaidak