Nondik dator zeure kafea?

Kafe aleakKolonbiako kafea erosten duzunean, ziur al zaude benetan Kolonbiakoa dela? Urtero, munduko supermerkatu guztietan hainbat analisi eta kontrol egiten ditu Kolonbiako Kafe-biltzaileen Federazioak kafearen jatorriaren inguruko iruzurrak eta faltsutzeak aurkitzeko. Baina orain, teknologia berri bati esker, kafearen jatorria eta kalitatea ezagut dezakete segundo gutxi batzuetan eta hutsik egin gabe.

Teknologia hori Errioxako Unibertsitateko bi doktorek (Consuelo Pizarrok eta José María Gonzálezek) garatu dute eta gertuko infragorriaren  espektroskopian  oinarritzen da, edo bestela esanda, espektro arrasto baten moduan erabil daitekeen neurketa ematen du. Hau da, guztiok ulertzeko moduan esanda, arrasto digital baten antza duen arrastoa lortzen da; modu horretan, berehala eta berme osoz identifika daiteke kafe lagin baten jatorria –alea nahiz ehoa, eta xigortua nahiz berdea–.

Ikertzaileek Kolonbiako Kafe-biltzaileen Federazioko ingeniariak trebatu dituzte teknologia hori ahalik eta hoberen aprobetxa dezaten. Modu horretan, kontsumitzaileok ez dugu kafearen benetako jatorriari buruzko dudarik izango. Tira, momentuz, Kolonbiakoa behintzat…

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azkenak

Ikusienak

Eztabaidak