Eguraldiko mapa aldatu du berriz ETB-k

Berriz ere aldatu dute ETBko eguraldiaren mapa. Ez da lehendabiziko aldia, saiakera ezberdinak egin baitituzte Euskal Herriko mapa desitxuratze aldera. Oraingoan, lehengo mapa bera ageri zaigu, baina Euskal Autonomia Erkidegoa nabarmendurik, gainontzeko hiru probintziak lekuz kanpo utziz. Behin EAEko eguraldia iragarri dutelarik, Nafarroa Garaia, Iparraldea eta Espainiako hainbat lurraldetako eguraldiaren berri ematen dute. Astelehenetik dago ikusgai mapa berria Euskal Telebistan.

MzI4MQ==

Irudia | Andoni Aizpuruk mapa berria gibelean duelarik | zz | Creative Commons By SA

Leioan kazetaritza ikasten dabilen iruindarra naiz.

4 pentsamendu “Eguraldiko mapa aldatu du berriz ETB-k”-ri buruz

  • Eskerrak hemen kontatu duzuela. Hilabeteak dira EITBko informatibo bat ere ikusten ez dudala (lehen ere ez nituen gustuko baina etxekoak astuntxo jartzen ziren, orain ez). Norbaitek al daki EITBren Gaurregun eta Teleberrien audientzia-datuak nola lortu?

  • Erramun Gerrikagoitia 2010-09-09 11:22

    Onhartzen dut ezein engararik gabe intenzioa daukatena gure etsaiek nabarmentze horrekin baina bestetik begiraturik gure euskal nafar ikuspegi historikotik aitzitik ez dut ikusten zergatik ez duen egon behar Errioxak -non kokatu bait zen aldi batez kapitala hon Nafarroako Erresuma- sarturik batera kin Nafarroa (Goinafarroa edo Nafarroa Garaia) eta Iparrraldea. Iduri du ze memoria historikoa galdu dugula euskaldunok, gure nafar referentzia historikoak eta ere territorialak. Ez al dira esaterako nafar -euskal- sustraikoak Bureba, Gaztela Zaharra, Kantabria, Aragoi, Bearno, Landak, …? Behar dugu replanteatu zerbait baino gehiago, Zazpiak Bat-ek ez du ezein base historikorik por supuesto.

  • Aipatzen dituzun lurraldeok ez dira jadanik euskal lurraldeak, ez dago euskaldunik ez eta euskal nortasunik haietan. Historikoki begiratu nahi duzuna, baina egungo Euskal Herriak sei probintzi baizik ez ditu (eta urratsak eman ezean, aurki gutxiago izaten ahal dira). Gainera, ETBren jarrera argia da. Ez dituzte Nafarroako Erresumako lurraldeak paratu mapan, Espainiakoak baizik.

  • Erramun Gerrikagoitia 2010-09-09 13:04

    Zure prespektiva, niretzat Iker Tubia, da arras murritza eta ez arras patriotikoa eta lotua historia realari (nola irakatsi behar da euskal historia, soilik ondorengoa Gerrate Karlistak? ala globalago eta zabalago dimensione guzietan?, zein paradigmatan?). Historiak, horregatio, ez gaitu lotu behar obsolutuki. Aitzitik esaten duzunaz buruz ETBren jarrerea nago total konforme duozunaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azkenak

Ikusienak

Eztabaidak