2010eko lehen goizaz

MTA1OA==

Ez dakit zergatik, baina gaur lehen goiza da. Lehen goiza akaso gauza batek bakarrik baldintzatua, baina lehena. Lehen goiza 2010. urtean. Urtarrilak 1eko goiza. Egunkaririk gabea.

Gaur egun berezia da, gaur ez dute gezurrik salduko kioskoetan, gaur kafetegiak hutsagoak daude eta oheak beteagoak. Baita tripak ere. Gaur baten batek 2010eko lehen astelehena izango kopetean zizelkatua. Gaur baten batek lehen kafe hutsa dastatuko du beharraren beharrez.

Lehen goiza baita…

Irudia | Astelehena | O.A | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean