Hirugarrenean, aidanez

MTA2MA==

Mieltxo Saralegik marka guztiak hautsi zituen 329 kiloko harria jasotzean, 2001. urtean. Inaxioren aitak, Iñaki Perurenak, 320 kilotan zuen errekorra jarrita 1994. urteaz geroztik. Josemari Otaegi, Gigibitegi da 300 kiloko harria jaso dutenen zerrendan hirugarrena.

Entrenamenduetan tamaina hartua zion harriari Inaxiok, baina atzokoan, harriak hartu zion berari tamaina. Ondo eutsia izanagatik, hirugarren kolpearen ostean, gutxitan gertatutakoa atzokoa: harriak ihes egin eta zatitu. Izuzko oihu bat baino gehiago entzun ahal izan ziren une horretan. Irudiak ikusgarriak dira, zinez.

Irudia | Inaxio Perurena 300 kiloko harria jasotzeko saiakeran | . | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.