Xabier Montoia: “Nik ez dakit arrakasta zer den”
Xabier Montoia: “Nik ez dakit arrakasta zer den”
Xabier Montoia ren kasua bakana da gure kulturgintzaren panoraman. Ez dugu gogoan nork egiten duen igeri hainbeste apar ateraz bi putzu desberdinetan: literaturan eta musikan. Eta ez da oraingo gauza, izan ere, Montoiarentzat historia David Bowiek ilea moztu zuen egunean hasi baitzen. 80ko hamarkadan Punk mugimenduak dena egiteko baimena ematen zuenez, halaxe etorri ziren Hertzainak, M-ak eta bakarkako bide oparo bezain luzea ere. Edo, bederen, saiatua. Montoia idazleak elkarrizketarik ematen ez duenez, Montoia kantariari egin dizkiogu zazpi galdera.
1- Zer zabiltza zure adinean kontzertuetan bueltaka?
2- Nola sortzen dira kantuak?
3- Egiten dituzun letrak “zerbitzuko literatura” al dira?
4- Zer zara zu, musikaria, kantaria, koblakaria…?
5- Zaren sortzailearen baitan zeinek irabazten du idazleak ala kantariak?
6- Nola hartzen dute gazteek zure musika?
7- Zein da zure lekua euskal kantagintzan?
Xabier Montoiaren aurreko taldeetako bat ez zen Emeak, M-ak baizik.
Barkamena eskatzen diogu Xabier Montoiari lehenbizi eta zeuri gero, irudien gutxieneko kalitatean ez dugulako asmatu.Ikasten ari gara eta horixe dauka ikasteak: akatsarekin ikasten dela asuntua. Hala ere, iritzi diogu hobe zela lan hau argitaratzea bertan beheratzea baino. Hurrengoan hobeto. Ustez, behintzat.
Niri gustatu zait elkarrizketa. Hurrengoan hobe! Animo!
Zorionak elkarrizketengatik.
Akatsak ere badu bere xarma, edota gordinkeria, atzetik gazteleraz ia jarraitu daiteken elkarrizketa kasu. Hurrengoan hobeto estaliak izango dira.
Ze akats? Montoiaren erantzunek nire atentzio osoa erakarri dute. Formatu interesgarria, lastima bideo bakoitza martxan jartzean “zuzeu-sarreratxoa-ahozkosoinuz” pasa behar izana…
Animo!