Xabier Mercade zendu da, Kataluniako rock eszenaren argazkilaria
Xabier Mercade zendu da, Kataluniako rock eszenaren argazkilaria –
Xabier Mercade zendu da, 54 urterekin eta minbiziak jota, kasik lau hamarkadaz Kataluniako rock eszena argazkitan harrapatu zuen gizona, tartean bertan jo izan duen zenbait euskal talde.
The Rolling Stones taldeko Charlie Watts bateria jolea zendu dela jakitearekin batera, Xabier Mercaderen heriotzaren berri izan du gaur rockzaleak. Gizona rock argazkilari ezaguna genuen, 1984tik hona 14.000 zuzeneko fokupean hartu eta milioi bat argazkitik gorako biltegia utzi duena.
Xabier Mercadek Enderrock izeneko argitaletxea sortu zuen, eta taldeko aldizkarien alde grafikoaren arduraduna zen, David Argindarrek egin zion elkarrizketan irakurri diogunez.
Gainera, makina bat musika aldizkaritan argitaratutakoa da: Ruta 66, Metal Hammer, Rockdelux…
? Gràcies per tot Xavier (@rockviu)
Fins sempre.Festa Per La Independència
(Nit de la inaguració dels JJOO)
Ripollet, 25 de juliol de 1991+1 pic.twitter.com/PoJd7BelV7— Negu Gorriak (@negugorriak) August 24, 2021
Erakusketak aipatzen hasita, Bartzelonako Palau Robert-en “Rock Viu” (egin klik ikusteko) izenekoa du eskegita datorren igandera arte, 300 argazki hautatuz osatua, egilearen ohar eta guzti. Tartean badira ospe itzela izan duten Euskal Herriko aspaldiko talde batzuk, argazkilari bat omentzeko modurik onena bere argazkiez gozatzea delakoan azpira dakartzagunak:
Xabier Mercade zendu da, Kataluniako rock eszenaren argazkilaria