Sua Enparantza [“Irabazi arte”]

Sua Enparantza – 

Sua Enparantza ["Irabazi arte"]
Argazkia: Joseba Parron

Dantzan, antzezten eta abesten aritzen da Sua Enparantza (Antiguo, 2003). EITBren “Irabazi Arte” deituriko telesaileko protagonista da gazte donostiarra. Txikitatik musikarekin eta dantza munduarekin egon da harremanetan; anaiarekin musikan aritzeaz gain Kukai dantza konpainiaren kide baita. Aurreko udaran hasi zen aktore lanetan Pausokak ekoitzitako telesailean.

Bihar amaituko da “Irabazi Arte” telesailaren lehen denboraldia. Ostiralero atal bat eskaini dio etb 1-ek ikuslego gazteenari. Futboleko taldea sortu nahi duten neska taldea du protagonista telesailak. Institutuan, zelaian eta etxean gainditu beharreko erronkak dira nagusi bertan. Sua Enparantza, Joana Garitano, Nahia Sillero, Ane Garmendia, Ainhoa Azpitarte, Ander Rovira, Ibai Ugarte, Ane Iturrate eta Aritz Basterra dira protagonista gazteak gorpuzten dituzten aktoreak. Horiez gain, Jose Ramón Soroizek, Álvaro Garayaldek, Iker Galartzak, Tessa Andonegik eta Patricia Urrutiak hartu dute parte telesailean, besteak beste. Maite Duque eta Julene Aranburu dira gidoilariak eta Javi Vikuña zuzendaria. Pausoka ekoiztetxeak sortu du telesaila.

[“Irabazi arte”]

ZUZEUko erredakzio kide