Sexu-identitatea eta aniztasuna

Sexu ezaugarriak

“Sexu-identitatea eta aniztasuna”

Aitziber Garmendia, Kepa Errasti eta Garazi Urkola aktoreekin, Berde Produkzioak-ek egindako “Sexu-identitatea eta aniztasuna” ikus-entzunezkoak 5 minutuko 5 pilula ditu, ezagutza, umore pixka bat eta maitasuna borborka. Naizen, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen elkarteak sustatua eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat bereziki zuzenduta dagoen proiektua, gomendagarria jende guztiarentzat… 

 

Naizen

Sexu ezaugarriak

Seriefiloa naiz.

4 pentsamendu “Sexu-identitatea eta aniztasuna”-ri buruz

  • “Darse” ez da esaten “ematen da” euskaraz, erderakada da, eta bost minutuan 20 aldiz esaten dute… eta “harremandu”???

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&lang=eu&id=478

  • Amonamantangorri 2023-01-31 17:25

    “Denok dauzkagu ezaugarri femenino zein maskulinoak”. Esaterako, emakume askok ezpain gainean duten bixarra ezaugarri maskulinoa da. ABER.

    BUENO, EZ. Hori da azkenean (pildoraka pildoraka, hurrengo bideoetan azalduko da) ondorioztatzeko bizar lodi-lodia daukaten emakumeak ere existitzen direla, noski. Are gehiago, bizar lodia eta ugaltze-aparatu intseminatzailea duten emakumezkoak ere existitzen direla. Klaro.

    “Sexu-adierazpena” = “Genero-adierazpena”. Esaterako, sentibera izatea eta panpinekin jolastea sexu-adierazpen femeninoa da, sexu/genero-identitatea gorabehera. Mobida hau oso progrea da.

    Hau hoberena da: “Ezaugarri femenino eta maskulinoekin SEXUATZEN JOATEN GARA BIZITZA OSOAN ZEHAR”. Oraindik uste al duzue SEXUATZEA fetoaren gestazioan gertatzen dela? Faborez, ez zaitezte atzerakoiak izan!

    Aitziber Garmendiari, nire maitasun platonikoari, esan nahiko nioke AITZIBER, KORRI, ALDE EGIN EZAN SEKTA HORRETATIK, lehenbailehen.

    Naizen sekta magufo bat da. Egia esan, ez dakit nondik hainbeste baliabide, kontaktu politiko eta oihartzun mediatiko talde arriskutsu horrentzat. Edonola, etorkizunean arduradunek kontuak kitatu beharko dituzte eragindako kalteengatik.

  • aitonamantangorri 2023-01-31 17:40

    aitonamantangorri dixit…

  • Amonamantangorri 2023-02-01 14:19

    Bideo hau zaharra da. “Chrysallis Euskal Herria” elkarteak emandako hitzaldia. Chrysalis, Espainia mailako elkartea, orain EHn Naizen da.

    Morroi hau orain ETBko albistegietan agertu da hezkuntza programa honen aurkezte ekitaldian. Blokeatzaile hormonalak, aurrena, eta hormonatze gurutzatua, ondoren, adin txikiekin probatzearen aldeko agerraldia.
    https://twitter.com/Estacadebares/status/1598591827455737857?t=wzcHwqRIqK1QsJqFEmsMSQ&s=19

    Espainiar Telebista publikoko haurrentzako programa batean, NAIZEN elkarteko bozeramaileak: “Norberaren sexualitatea, GAREN SEXUA da nola gustatzen zaigun jantzi eta orraztea, zein keinu egiten dugun, nor naizen, zer gustatzen zaidan, nola espresatzen naizen, hori guztia”.
    https://twitter.com/Zolinlarra/status/1490658017003679746?t=zZ4Nq71yq-w63Uyp7YxNrw&s=19

    Bea Sever izena du. Bere aludun “semeari” igarri omen zion zeozer BI URTEREKIN, baina trantsizio soziala egin arte lau urtera arte itxaron zuten. https://www.deia.eus/actualidad/2019/12/08/bea-sever-le-acompanas-sera-4738219.html

    Zerbitzu sozialek estuki kontrolatuta eduki beharko lituzketen familia disfuntzional horiek, hiru-lau urte badaramatzate EH Bildu, EAJ, Xabi Solano & Esne Beltza, Skakeitan, Gara/Naiz, Noticias, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernu eta abarren txaloak eta sosak jasotzen. Hau desastre hutsa da.