Mikel Zabalzaren torturaren audioak [Galdutako Objektuak webseriea]
Mikel Zabalzaren torturaren audioak azaleratu dira –
Público egunkariak Luis Alberto Perote CESID-eko koronel ohiaren eta Pedro Gomez Nieto Intxaurrondoko koarteleko Guardia Zibilaren kapitainaren arteko konbertsazioa azaleratu du.
Audioan entzun daitekeen bezala, Mikel Zabalzaren heriotzaren zergatia Intxaurrondoko kuartelean pairatu zuen tortura izan zen “eskuetaik joan zaigu” esaten baitu Pedro Gomez Nietok. Tortura modu sistematikoan erabiltzen zela oraindik onartu gabe badago ere, tankera honetako frogek gero eta ageriagoan uzten dute ezkutatu nahi den egia.
Galdutako Objektuak 7.atala
Mikel Zabalzaren auzia ikergai duen Miguel Ángel Llamas eta Amaia Merinok zuzendutako Non dago Mikel? film dokumentala ostiral honetan (hilak 26) estrenatuko da Iruñea, Bilbo, Donostia, Bartzelona eta Madriden.
“Mikel Zabalzaren heriotzaren zergatiak eta inguruabarrak ezagutzeko zailtasunak direla kausa eta egiaren bila ari direnak Espainiako agintari eta epaileengandik jasaten ari diren utzikeria eta trabak direla-eta, gaur den egunean ez dago jakiterik zer gertatu zen zehatz-mehatz, eta, ia 35 urte igaro badira ere, oraindik ez da inor ere epaitu Orbaizetako bizilagun honen heriotzagatik”
“EGIN y las cloacas de Intxaurrondo” [Galdutako Objektuak Webseriea]