Indurain, orain 25 urte [Bideoak]
Indurain 25 urte –
25 urte dira Miguel Indurainek Frantziako Tourra bosgarren aldiz irabazi zuenetik, garaipenok jarraian lortu dituen txirrindulari bakarra da. 1991-1995 urteen artean egin zuen balentria, eta hemen duzu berbizitzeko bideo sorta, ikusi eta gogora ekarri nahi baduzu.
Olano eta Indurain Kolonbiako mundiala izan zen esperientzia mundiala gogora …
gogora …
1991
Frantziako Tourra 12. etapa garaipena Pourtalet, Aubisque, Tourmalet, Aspin eta Val Louron. Mitoaren hasera…
1992
13ª etapa Sestriere Chiapucci-rekin norgehiagoka gogoangarria…
1993
Bigarrenez Tourra eta Giroa irabazi zituen urte berean.
1994
Périgueux-Bergerac erlojupeko historikoa … 40 gradu … Rominger-i 2 minutu sartu zizkion, Chris Boardman-i 5 minutu, Zülle-ri 9 minutu, Bugno-ri 10 minutu eta Pantani-ri 11 minutu.
1995
Zülle nola harrapatu zuen La Plagnen, 9. etapa, Le Grand-Bornand … La Plagne. Alex Züllek alde eginda lau minutu eta erdi baina gehiago abantailaz, eta harrapaketa hasi zen … Gauzak bere tokian jarri eta Historia egin zuen 5 Tour irabazitako Jacques Anquetil, Eddy Merckx eta Bernard Hinault-ekin batera, garaipenak jarraian lortu dituen txirrindulari bakarra.
igoera osoa …
1994 … indurain … in the rain … 🙂
Indurain 25 urte
Orain hogei urte Indurain Frantziako Tourrean horiz jantzi zenekoaren bideoa
La Plagneko etapa hori izan zen txirrindulari bati ikusi diodan potentzia erakustaldi nabarmenena.
Itzuliak erlojuaren aurka irabazteko “fama” zuen Indurainek. Baina benetan mendian irabazten zituen.
Goiko bideoan, EITBko kazetaria Abrahamekin euskaraz hitz egiten ari da eta Indurain iristearekin batera dena aldatzen da, dena españolez. Miguel Indurain kirolari bezala handia izango zen ziuraski, baina pertsona bezala? Atarrabiakoa, bizilagun euskaldunak, emaztea euskalduna du… eta EITBri euskarazko hitz batzuk eskaintzeko ere ez da. Jokatuko nuke noiz edo noiz fratsesez ere hitz egin duela. Baina euskaldunontzat ez du ezer. Eta berriro diot: nafarra da. Hori handia izatea da?
Bai. Indurain handia da eta ez da diskusiorik…Zeuretzat Indurain ez da euskalduna?
Kontua ez da niretzat euskalduna den edo ez den. Indurainek berak ez du izan nahi euskalduna. Berak izan nahi ez badu, nola izango da ba euskalduna? Bideoan ikusten da garbi Indurainen aurrean kazetaria berriro Abrahamekin euskaraz hasten denean: bien arteko elkarrizketa zerbait ulertu ere egiten ez duenaren planta dauka, normalean besteen elkarrizketa ulertzen duzunean, zeu isilik egonagatik, emozioak azaleratzen dituzu eta ikusi egiten da jarraitzen ari zarela. Hau ez, postea bezala dago beraiei entzuten, berataz loreak botatzen ari dira eta bera postea bezala. Eta baditu urte batzuk. Niri galdetu gero ea euskalduna den. Galde iezaiozu berari. Navarrisimo, hori bai, hori izango da.
Eta penaz esaten dut, ez iraintzeko edo atakatzeko asmoarekin. Makina bat aldiz esan izan dut, Nafarroak, gaur egun, merezi ez dituen nafarrak dituela. Ba horixe.
Galdera bat, bere sema-alabek badakite (galdera da, nik ideiarik ere ez)?
Hori esan dut ezen benetan penagarria iruditzen zaidana da beste hainbatek egindakoa: euskara bizi-bizi eta ederra izanagatik, seme-alaba seko erdaldunak dituzten nafarrak (edo ez-nafarrak, berdin dio).
Dena dela, euskaldun/euskaltzale ez izateak ez du esan nahi pertsonaia bat handia izan ez daitekeenik.
Betikoa… seme-alabetara jo. Badakizu… gurasoak hain zaharrak izanik, betiereko Franco heren atzaparretan euskara ikasteko aukerarik ez, eta Franco ondoren, bizimodua aurrera ateratzeko lan egin behar eta badakizu… euskararako denborik ez. Barkatu, baina “ya no cuela”. Ondotxo dakizu Indurainek nahiko balu, denbora, dirua eta ingurunea ez zaizkiola falta euskara ikasteko. Ez dakizula semeak badakien… nik ere ez, baina gauza bat badakit: emaztea Lazkaokoa du, euskalduna. “Todavía cuela menos”, biela. Semeak euskaraz jakingo duen… ziuraski bai, agian amaren eraginez eta badakizu… “esto del euskera se esta moviendo mucho y por si acaso, no vaya a tener problemas en el futuro”. Baina horregatik soilik, Lingua Navarrorum gutxi. Beraz, semea ez jarri tartean. Indurainek euskaraz zipitzik ez badaki (ez gara EGA eskatzen ari), euskara zipitzik ere interesatzen ez zaiolako da, eta ondotxo dakizu! Eta bizi den lekuan euskararen unibertsoak interes zipitzik ere ez sortzeak garbi erakusten du pertsona horren katadura morala zein den. Badakit nafarrontzat Indurain armarriko kateak bezainbeste dela, baina egia bat eta bakarra da: ez du nahi izan, bizkar ematen dio. Zer nahi duzu, mediku ona ala mediku euskalduna? Eta nik diot: gizarteari bizkar ematen dion medikua ez da mediku osoa, eta oso ez den heinean ez du nire konfidantzarik.
@Neu-rekin oso ados, pentsa 90eko hamarkadan nafar ez euskaldun kirolari batek, herri oso baten idoloa zenak, euskarari lotu izan balitzaio, edozein kanpaina baino mila aldiz potenteagoa… Baina berak guztiz eman zion bizkarra mundu horri, penagarria benetan.
Ba nik ulertzen dut goian esaten dena: adibidez, Indurainen seme-alabak euskaldunak balira, eta nik ere ez dakit ze hizkuntza dakiten haiek, nahiago nuke dudarik gabe Indurain bat Retegi bat baino, nahiz eta Retegik euskara menderatu, eta bikain gainera.
Datu gisa, Indurainek Nafarroa Oinez kanpainan parte hartu zuen, gogoangarri ere baden grabazio ezin amusikalago horretan.
Miguel Indurain Nafarroa Oinez kantatzen:
https://m.youtube.com/watch?v=o5I2CTd2LSc
Ez du oso ongi kantatzen, baina euskararen alde zeozer egiten saiatu zen. Gogoratu hau egin zuenean Frantziako Tourrak irabazten ari zela, bere une gorenean zegoela!
Euskalduna erraz ilusionatzen da gero! Nafarroa Oinezen euskaraz agertzen dela eta etxafuegoak. Ni ere orduan nire inguruko erdaldun guztiei elkarrizketaren amaieran “agur” entzuten diedanean etxafuegoak bota behar al ditut?! Mesedez! Kanpaina hori egin zutenean, Nafarroako pertsona esanguratsuenengana joko zuten fabore eske eta Indurainek nola esango zien ezetz?! Nik ez dut esan euskara gorrotatzen duen fatxa bat denik, nik esan dudan gauza bakarra da Linguae Navarrorumekiko ez duela batere interesik, atxikimendurik, begirunerik… deitu nahi duzuen bezala. Baina beno, ni ez nintzaion ogi papur eske joango. Bakoitzak jakingo du mundu honetako pasartea nola egin nahi duen.
“Nola esango zien ezetz?” Ba, ezetz esanez besterik gabe, edo edozein aitzakia merke bat jarrita.
Euskaraz ez dakiela ondo dakigu, euskararekiko “ez duela batere interesik, atxikimendurik, begirunerik”,,, hori da argitu nahian nabilena.
Euskara ez jakitea edo ez ikastea bada hori ebazteko neurri bakarra, zuzen zaude zu, jakina. Baina beste biderik ere ba ote dagoen…
Nire aldamenean bi familia ditut etxepean ezker-eskubi (ni erdiko atean bizi naiz). Bi familietako lau gurasoetatik batek bakarrik daki euskaraz. Guraso erdaldunek (beste hirurek) ez dute euskara ikasi, ezta saiatu ere. Guraso euskaldun bakarra duen familiak B ereduan ditu seme-alabak, eta gaztetxo guztiz erdaldunak dira, seko; lehenago ere aipatua dut Retegi. Beste familiako umeak ikastola batera doaz eta, etxean euskara eman ez badiote ere, eta nahiago/baloratuko nuke hala izan balitz noski, alaba beti animatu izan dute euskarazko jardueretara, besteak beste nire alabarekin batera, eta neska guztiz funtzonala eta nahiko aktiboa da euskaraz.
Nik ere nahi nuke jarrera aktiboagoa izan zezaten pertsonalki guraso haiek beren hizkuntza gaitasunarekin, baina euskara jakin/ikasi gabe, bada gauzak baloratzeko beste faktore batzuk, eta Indurainen kasuan horiei buruz galdezka ari nintzen, besterik gabe.
Barkatu, purrila,baina ez dakit zer iradoki nahian zabiltzan.
Ez dizut ezer ulertu. Esplika ezazu zure jarrera, mesedez.
ba, oinarrian zuekin nago, bai..
baina, bielak esan duenaren haritik, grisak ere badira gure gizartean, eta adierazi nahi nuen euskara ez ikasi izana ez dela derrigorrean “ez duela batere interesik, atxikimendurik, begirunerik” euskararekiko. Batere. Euskara ikasi ez dutenen artean jokaerak eta jokaerak daudelako euskararekiko. Adibidez, umeei euskara ematean edo ez emateko hautuan. Eta jokaera horiek jakin nahiean nenbilen, besterik gabe.
Bai, dena ez dela zuria edo beltza, ados. Baina umeei euskara emateko jokaera horretan ere ez egin zuri edo beltz, hau da, ez pentsa emateko hautua egiten duenak begirunerik/interesik/atxikimendurik/kontzientziako alhadurarik duenik. Izan dezake edo ez, eta irudipena dut gehienetan ume horri etorkizunean arazoak saihesteko dela, hau da, euskaldunok egiten dugun presio apurrarengatik dela.
Beno,
behintzat pasatu gabe ez duela “batere” esatetik “izan dezake edo ez” esatera. Horixe aipatu nahi nuen.
Hori bai, txirrindulari handietan oso handia izan zela, ez dago grisik hor 🙂
*gabe > gara
Baina niri grazia egiten dit: Indurainetaz ari gara hitz egiten eta bere umeetara desbideratzen gara. Beti herrian bizitu den medikuak ez du euskaraz zipitzik ikasi eta baserriko amona erdaraz artatzen du baina hori bai, semea ikastolara bidali du. Eta horrekin dena konponduta: dena ez da zuria edo beltza, baina amonak hala nola adierazi behar bere ajeak kontsultan. Amonarentzako ez dago barkamenik, dena zuria edo beltza jartzen zaio. Askotan egiten da hori, arazo bat dagoenean eta konpontzeko zaila, “dena ez da zuria edo beltza” esan eta nolabait konponduta gelditzen da. Dena erlatiboa da, “dena ez da zuria edo beltza”…bizi dugun gizarte likido honen isla? Indurain ez da eskolik gabeko garai bateko xenperrak pasatako pertsona bat, hori da esan nahi dudana. Ez du justifikaziorik niretzat. Euskarak “se la trae floja” Vamos que si desaparece tampoco va a perder el sueño.
Esaiezu hori seme-alaba euskaldun aktiboak gizartean txertatzea lortu duten milaka guraso erdalduni. Eta esaiezu dena zuri edo beltza denez berdin-berdina izango litzatekeela, euskararentzat eta euskaldunontzat, seme-alaba seko erdaldunak hazi izan balituzte.
Eta honekin, akabo nire jarduna hemen.