Iñaki Antiguedad: “Independentzia ezin dugu eskaini lar utopiko, beharrezko bezala baizik”

Iñaki Antiguedad: “Independentzia ezin dugu eskaini lar utopiko, beharrezko bezala baizik”

Iñaki Antiguedad

Bulego gehienetan bezala, Iñaki Antiguedad Auzmendi bilbotarraren unibertsitateko txokoan han eta hemen barreiatuta daude paperak. Kongresuko diputatu karguak irakasle lana eten ez dion seinalea da. Aurrerantzean are denbora gehiago izango du Leioako Zientzia fakultatean, Kongresua utzi berri baitu. Amaiurreko kideekin batera Madrilen esperientzia berriak izan ditu, gaziak eta gozoak. Egoera berriari hauspoa emateko baldintzak elikatzen eta masa kritikoa sortzen segitzeko beharra nabarmendu du Iñaki Antiguedadek. Ez du inoiz politikatik bizi izan nahi, baina, unibertsitatetik politikan jarduten segiko duela dio, baita Amaiurreko kideei laguntzen ere. 

1.Zergatik utzi du Iñaki Antiguedadek Kongresuko diputatu kargua?

2.Nor egin duzu lagun Madrilen?

3.PPko norekin hitz egin duzu?

4.Telebistan, zuzeneko emisioan, galdera egiteari uko egin zizuten bi kazetarik. Nola bizi izan zenuen une hura?

5.Amaiurri talde parlamentarioa ukatu zioten, amarru bidez. Noiz arte jasango dituzue Madrilen horrelakoak?

6.PSOE eta ETAren artean 2011an ustez egon ziren konpromisoez.

7.Zer ekarri du eta zein arrasto utzi du borroka armatuak?

8.Nor da zuretzako lehendakarigai egokiena?

9.Euskal Herriaren independentziaz.

 

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Ekaitza bainuontzi batean

12 pentsamendu “Iñaki Antiguedad: “Independentzia ezin dugu eskaini lar utopiko, beharrezko bezala baizik””-ri buruz

  • Iñaki Antigüedadi egin diotenak oso ondorio garbia uzten du, berriro ere; haienak diren instituzioetan espainolistek nahi dutena eta nahi duten bezala egiten dutela; beraiek ezartzen dituzten arauak noiz aldatu eta nola interpretatu eta nor geratzen den barruan eta nor kanpoan.
    .
    Eta gauza bera gertatuko da hurrengo hauteskunde autonomikoak eta gero; berdin dio nor izango den Euskadiko Lehendakaria; Ibarretxe, Urkullu, Erkoreka, Antigüedad, Otegi…… Espainiaren Legediaren aurka, eta batez ere Euskal Herriaren burujabetzaren alde hartuko den edozein erabakia berehala utziko dute bertan behera Madriletik eta kartzela eta ilegalizazio mehatxuak hasiko dira euskal ordezkarien aurka. Zer egingo da orduan? Ez dut inolako planteamendurik entzun gaur arte.
    .
    Ibarretxeren ditxosozko kontsulta (nork gogoratzen du gaur egun?) birgogoratu beharra dago. 2008an Gasteizko Legebiltzarrean onartu eta gero Madrila eraman eta han ezetza eta kartzela mehatxuak jaso eta gero….. lagatuta eta ahaztuta.
    .
    Argi dago, egun estrategiaren zutabe nagusia den hauteskunde eta instituzio borroka, beharrezkoa izanda ere, ez dela nahiko, duela 10, 20, 30, 40….. urte bezala, Euskal Herriaren askatasuna lortzeko. Espainiolistek behin eta berriro uzten dute argi baino argiago bide itxia dela.
    .
    Amaitzeko¸ borroka moldeei buruz berarekin ados ez egoteagatik milaka ezkerreko abertzaleri publikoki “artaburu” deitu zigunari bere ipurdi instituzional jakintsuan eman dioten ostikoa paradoxa politiko txiki bat iruditzen zait.

  • Aurreko iruzkinean “paradoxa” idatzi ordez “ironia” esan nahi nuen.

  • Bueno baina orduan… ba al da proiekturik independentziarantz? Eta baldin bada zein? Joder… euskal politikariei gauza batzuz hitz egitean asko gustatzen zaie abstrakzioa.

  • Zorionak elkarrizketaren egileei eta ZuZeuri. Esklusiba lortu edo, eta gainera elkarrizketa oso bat daukagu gai ezberdinak jorratuz. Gainera, bideo formatuan!

    Gaur egun jendeak irakurtzeko denbora gutxi hartzen duela kontutan hartuz, asmatu dezuela esan daiteke.

    Segi horrela!

  • Neuk ere jakin nahi dut independentziarako bidea zein den. Hainbat urtez PNVren autonomismoa kritikatu eta gero, zer egingo da orain apurtzailea dena, eta Espainiatik delegatzen den boterea kudeatzera mugatuko bada ORAINTXE jakin nahi dut.

  • Zer espero daiteke bulegoan CAVeko mapa erabiltzen duen “politiko” batetaz? Ikusi atzekaldean daukan mapa.
    Asko ez!

    • Amonamantangorri 2012-04-25 17:03

      Ni, ba al dakizu zer den “geologo” bat? Bila ezazu wikipedian.

  • Barkatu “Ni”, baino eredugarria izan da oro har Antiguedaden jarduna politika instituzionalean. Nahiko nituzke bera bezalakoak kolore guztietako alderdietan.

  • Fermin Galparsoro 2012-04-27 17:16

    Antiguedaden helburua politika insituzionalean eginiko jarduna eredugarria izatea bada, egia da lortu du.
    Baina bere burua herri honen politikotzat daukan politiko bati hori baino apur bat gehiago exijitu beharko litzaiokela uste dut.
    Helburu bakarra herri honen estatu propioa berreraikitzea beharko litzateke eta tamalez helburu hau ez dute ez Antiguedadek ez Madrilen erridikuloa egiten dabiltzan “euskal politiko”etako batek ere bete. Ezta beteko ere (Bide instituzionalari ekiten jarraituta behintzat)

  • Goiko erantzunak irakurrita argi dago hau Antiguedaden ikasle errepikatzailez bete dela… EAEko maparena bezalako astokeriak soltatzea ere…

    Nire ustez Antiguedad une honetan ezker abertzalean dagoen politikari onenetako bat da, eta espero dut lehen lerroan jarraituko duela aurrerantzean ere.

    Eskerrik asko ZuZeuri elkarrizketagatik!

    • Ados.
      Soberanisten blokearen buru izan daiteke hurrengo hauteskundeetan, zeren “Bateragunekoak” kaleratzen badituzte ere, Otegiri politikan jarduteko gaitasuna kenduko baitiote.

      Zorionak, ZuZeu.

  • Ibairen erantzuna irakurrita argi dago hau Antiguedaden ikasle pelotaz betetzen ari dela. Madrildik botata izateak ematen duen ikasgai hobe ez aztertzea eta kritikoa ez agertzea; nahiago irakasle maitatuari xaboia eman eta ikasle bihurriak atzamarrarekin seinalatzea.
    Abagune berriaren berezko ezaugarria dela dirudi.
    Eskerrik asko ZuZeuri elkarrizketagatik! (Besteok ere badakigu xaboia ematen)