HispanTV Hego Amerikarako kate iraniarrak Euskal Herriari buruzko dokumentala egin du
HispanTV Hego Amerikarako kate iraniarrak Euskal Herriari buruzko dokumentala egin du
HispanTV kate iraniarrak ezker abertzaleko eragileei egindako elkarrizketez osatutako dokumentala egin du euskal nazioaren inguruan. Hego Amerika osoak ikusi ahal izan du telebistan.
Kutsu partidista izanagatik ere (Amaiurren baitako eragileak ageri dira soilik) interesgarria da Euskal Herria zer den azaltzea gure mugetatik at.
“La nueva Izquierda Abertzale” deitzen bada, Amaiur ezker abertzale berri hori bada, non dago ‘kutsu partidista’? Dinot.
Bai, berdina komentatu nahi nuen. Dokumentala ez da Euskal Herriari buruz, nahiz eta zer den azaltzen duen kontestuan jartzeko.
Zuk esan duzu. De cajón edo blanco y en botella… hori ez bada partidista!
Argi eta garbi Euskal Herriaz ari da une oro.
Euskalduna izateaz.
Euskal nazioaz.
Korronte ezberdinez.
Beste gauza bat da zer izenburu duen.
Kontua ez da zertaz ari diren, nortzuk ari diren baizik.
“La nueva izquierda abertzale” horretako kideak mintzo dira bakarrik, gaia dena delakoa izanda ere.
Zerbait leopratzekotan, propaganda edo sasi-propaganda dela esan daiteke, baina jokoan talde bakarrak parte hartuta, partidista ez, behintzat.
EHren sintesi badaezpadako eta guzti, eta soilik mugimendu politiko honen ikuspegia azaldu arren, uste dut erreportajeak ezker abertzalearen proiektua eta historia ezagutzeko balio duela.
Egia da, bestalde, ezker abertzaleak lortu duena erabat gauza eszepzionala dela. Merezi du atzerrian haren berri ematea.
Hego Amerikarako kate iraniarra? Ze kontzeptu bitxia, ez?
Niri, titulutik, “nueva” hori gustatzen zait.
Nahiko nuke ezker abertzale hau berria izan dadin benetan. Zaharra ez baitzait batere gustatzen, dokumentalean islatzen diren hainbat gauzengatik.
Ea berria den. Euskal Herriaren onerako.
Independentzia eta oszialismoaren alde borrokatzen duen herritar mugimenduaz ari dira dokumentalean. Zer da ulertzen ez duzuena? Askatasun osoaren aldeko herri proiektua, bat da. Ez dago ez berria ez zaharra izaterik. Berria izan daitekeena, mugimendu honen estrategia da, besterik ez. Eta lehengo ezker abertzalea gustoko ez zuena, berak jakingo du zergaitia, baina oraingo berdina da. Hori bai, benetazko ezkertiarra eta abertzalea izatea marrazten duten marra gorritik haratago, gure herri honetan egon diren korronte politikoek nekeari eta inpotentziari besterik ez diote erantzun. Eta noski ez dela partidista dokumental hau, partido politiko ezberdinek osatzen duten koalizo soberanista batetaz ari bait dira. Gure herri honetako beste eragile guztiek hipokresia, demagogia, estatu terrorea, espainiar inperialismoa eta oro har, burgesiaren diktaduraren apologetak eta militanteak baitira. Besterik ez.
Besarkada beroa borrokan diharduten lagun guztiei. Kaleetan ikusiko dugu elkar!