Euskal selekzioen ereserki berria entzun duzu? “Txanton Piperri”
Ekainaren 23an Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioak Eslovakia hartuko du Anoeta estadioan jokatuko den partiduan. ESAIT, euskal selekzioaren aldeko iritzi taldeak, erabaki du Toribio Altzagak (1861, Donostia – 1941, Donostia) idatzi eta Buenaventura Zapirainek (1873, Lekeitio – 1937, Donostia) konposatutako “Txanton Piperri” opera izango dela Euskal Herriko selekzioaren ereserkia. Aurrerantzean ere abesti hori erabiltzen jarraituko dutela jakinarazi du ESAITek.
Letran moldaketa egin dute. “Semea” esan beharrean “seme-alabak” abestuko dute.
Euskal herriko semeak gera
zor dioguna bizia.
Beraren alde emango degu
zainetako odol guztia (Bi).
Bere lege ta hizkuntza ederrari
diogu maitasun guztia.
Hil arte oihu egingo degu
bizi bedi Euskalherria (Bi).
Gernikako Arbola jo eta kantatu beharko litzateke. Hori baita herriak beretzat hartu zuen euskal himnoa.
Nik, aukeran, nahiago dut zainetako odolaz ez diharduen beste kantaren bat. Zerebro gehiago eta odolezko sakrifizio gutxiago, mesedez. Eskerrik asko.
Niri ere ez zait gustatu.
ESAITek lan handia egiten du Euskal Selekzioen ofizialtasunaren alde baina nire ustez Euskal Herriaren hinmoa zein izan behar duen erabakitzea ez dagokie beraiei.
Doraemon, ESAITek ez du Euskal Herriaren himnoa erabaki, euskal selekzioarena baizik. Eta nire ustez, hortxe egon da huts egitea, selekzioak ez baitu himnorik behar… Herriaren himnoa jo eta kantatu behar da. Eta himno hori, Gernikako Arbola da.
Ba niri Gernikako Arbola bai ez zaidala egokia iruditzen. “Bedeinkatua”, “Arbola Santua”… ezer anakronikoagorik?
Ez dut esaten aukerarik onena egin dutenik, baina Gernikako Arbola bezain ona edo hobea bai, nere ustez. Ulertzen ez dudana Nafarroako Gorteetako ereserkia zergatik ez duten hartu, horratx
“Selekzioaren ereskerkia” aukeratzeko ESAITek jendearen parte hartzea bila zezakeen, petit comite batean egin beharrean. Ez zen hain zaila izanen.
Eta nola da hori? “Euskal Herriko seme-alabak zor dioguna bizia”?
Beste proposamen bat: Ikusi mendizaleak.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Ikusi_mendizaleak
Kirol ekitaldietan (futbola, saskibaloia, …) askotan entzuten da. Niri gustatzen zait. Ze iruditzen zaizue?
bedeinkatua, arbola santua… anakronikoa dela ados. baina odolari buruz mintzo den abesti bat aukeratzea 2012. urtean. lekuz kanpo guztiz.
Mikel Laboaren abesti askok duten indarra eta jendearengana iristeko ahalmena
Baina, ze arraiotarako hautatu behar da selekzioaren himno bat? Ze Mikel Laboa, Ikusi Mendizaleak, Txanton Piperri eta zer krixto… Euskal Herriko selekzioa bada, Euskal Herriko himnoa kantatu behar da.
Zein den himno hori?
Lehen esan bezala, herriak Gernikako Arbola hautatu eta erabiltzen zuen de facto gure himno modura (txikia nintzen baina hala ere gogoan dut zutik jarri eta solemneki kantatuz amaitzen zirela garai bateko bertsio saioak eta bestelako jende bilera handiak).
Herriak egina zuen aukera hori baztertu eta supermoderno jartzen bagara, Ikusi Mendizaleaken ondoan norbait “Hemendik At”en Goazen proposatzen hasiko da.
Gernikako arbolaren erreferentzia erlijiosoak soberan daude nire ustez eta ez dut egoki ikusten XXI. mendeko Euskal Herria ordezkatzeko.
Ez dut uste Ikusi mendizaleak supermodernoa denik. Bila ibili naizen arren ez dut aurkitu bere jatorriari buruzko informaziorik, baina XX. mendekoa dela esango nuke (edo asko jota XIX. mende amaierakoa). Eta mesedez ez konparatu Hemendik At-en Goazen-ekin.
Edozein delarik ere bere jatorria ezin da ukatu herrikoia denik eta herriak sentimenduz kantatzen duenik. Ikusi adibide batzuk:
Iruñean San Ferminetan:
http://www.youtube.com/watch?v=D0fAaISw4uo
Euskal Selekzioa-Venezuela partidua Bilbon:
http://www.youtube.com/watch?v=7vL8341O8jA
Baskoniako afizioa Madriden:
http://www.youtube.com/watch?v=H7a7ufW31Sk
Athleticeko zaleak Manchesterren:
http://www.youtube.com/watch?v=pL5q32Y2zAc
Bilboko aste nagusian txosnetan:
http://www.youtube.com/watch?v=TAUIbMX66S4
Donostiako aste nagusian Xabi Solano:
http://www.youtube.com/watch?v=klh5YNy7omE
Ados Derzurekin. Lagun baten ideiari jarraiki, eta musika aldetik motel xamarra den arren, “Martxa baten lehen notak” abestiaren letra oso egokia iruditzen zait . Erreferentziarik ez odolari, loriari edo gerrari; horren ordez, gizatasunari, elkartasunari eta askatasunari gorazarrea.
Eta balizko Euskal Herriko ereserkiari buruz ari naiz, ez euskal selekzioaren ereserkiaz…
Lo hartzeko litzateke hori. Ez du gatzik, ez du indarrik, ereserki bat izateko.
Nik pentsatzen nuen XXI. mendean bizi nintzela, baina ematen du ezetz. Hori baino ereserki kutrerik ez dakit dagoen. Letrarekin sartu barik, i-ka-ra-ga-rri-a. (Bide batez, ESAIT nor da euskal selekzioaren ereserkia hautatzeko). Orain dela urte batzuk eman zuten ere bere gustu musikalen berri, baina hau demasa da.
http://www.youtube.com/watch?v=QRQ9X9KrIYk
Batzutan tradizioaz aritzen gara berau goratzeko baina gero gure tradiziora joan eta lotsatu egiten gara, gure aurrekoek zer egiten zuten edo nondik gatozen ikusi ondoren izututa edo (onartuz batzutan lotsatzeko moduko gauzak ditugula gure tradizioan, beste edozein tradiziok dituen bezala). Baina ez dut uste kasua denik. Inondik inora ere, Txanton Piperri kanta ederra eta bizia baita, hainbeste eta hainbeste abesbatzek kantatzen dutela horren erakusgarri. Ez dakit asmatu duten edo ez selekzirako hautatzen, baina niri izugarri gustatzen zait eta gainera emozionatu egiten naiz kanta hau koroen ahotsetan entzunda. Are gehiago gure zaharrek hain pozik eta indarrez kantatzen zutela oroituta. Adibidez:
* hemen
http://www.youtube.com/watch?v=Fa8p6rniFmQ
* edo hemen:
http://www.youtube.com/watch?v=g84_GNikvfE&feature=related
Bide batez, askoz kutreagoak iruditzen zaizkit askotan pairatu behar izaten ditugun hainbeste eta hainbeste kanta erdi-malko-negareragile-hunkigarri “herrikoiak”…edo orain modan jartzen ari den “Ikusi Mendizaleak” parbulitoseko kanta…hobe honen alaitasuna eta indarra, dudarik gabe.
Sexista ez izateko seme-alabak esango duten bezalaxe, igual euskara ere zuzendu beharko litzateke. Badago hortik jarri gabeko pluralen bat, gipuzkeraz dago, etc.
Nik behin Andoni Egañari entzun nion (edo irakurri), eta bere proposamenarekin ados nago. Estadio oso bat “Xalbadorren heriotzean” kantatzen izugarria izango da. ni Urepeleko artzainaren alde: ez du hizkera sexistarik, hizkuntza egoki eta zehatza, ez odolik, ez bestelakorik.
Bai. Beharbada irlandarren “Danny Boy” da gure “Xalbadorren Heriotzean”.
Bien bitartean, Iparraldeko errugbi zelai batean: http://www.youtube.com/watch?v=mbrpxVf0fI4
“Xalbadorren Heriotzean” ez da inola ere ereserki bat. Izan daiteke orain hain modan dagoen futbol britainiarrari imitatu behar horren irtenbide bat (Danny Boyren erreferentzia lekuko), nolabaiteko kanta solemne eta hunkigarriak harmaila guztiak kantatu beharra, moda hori.
horretarako balio luke Xalbadorren Heriotzean, ez ereserkirako.
Niri pertsonalki nahiko kanta enpalagosoa iruditzen zait.
Britaniarra? IRLANDARRA! Demonio.
Ez du esanahi politikorik. Irlanda irla britainiar bat da, eta futbol britanikoan sartzen dut Eskozia, Gales eta Inglaterrarekin batera, are gehiago selekzio mailan (kontuan hartuta Irlandako selekzioan Michael Robinson moduko “oriundoak” jokatzen dutela).
Semealabak? Nola sar daitezke bost silaba hiruren lekuan? Termino neutroa erabiltzeko ez al da egokiagoa “Euskal herriko umeak gera” esatea?
Jendea gera, sendia gera, koadrilla gera, artaldea gera, ganadua gera,… Aukera asko dago.
Ardura ez da Esaitena bakarrik izan. Txanton Piperriren aukera EUSKAL HERRIA KIROLA, KONTSEILUA eta ESAITen artean adostu dugu. Noski gu ez garela inor Euskal Herria ordezkatu behar duen ereserkia aukeratzeko. Baina ze demontre! momentuz ez dago Euskal Herria ordezkatzen duen ereserkirik, bihar Eslovakiaren kontra jokatu behar dute gure neskek eta nazioarteko futbol partidetan ereserkiak jotzen dira beti hasieran. Beraz aukera bat egitera behartuta geunden. Ez dakit asmatu dugun ala ez baina asmorik zintzoena izan dugula ziurtatzen dizuet.
Halako batean gure politikoek ereserki bat adosteko gauza izango balira, eurek aukeratutakoa erabiliko genuke. Momentuz, ea bihar jendeak “Txanton Piperri” atsegin duen.
A eta horrela abestuko da bihar:
Euskal Herriko seme-alabak zor diogunak bizia
Beraren alde emango degu zainetako odol guztia
(bi aldiz)
Bere lege ta hizkuntza ederrari diegu maitasun handia
Hil arte oihu egingo degu bizi bedi Euskal Herria
(bi aldiz)
Aldaketa edo hobe esanda zuzenketa gehienak ereserkia grabatu duten Bilboko abesbatzakoek egin dituzte.
Eta jendeak ba al daki horrela kantatu beharko dela? Egiatan?
Seguru zaudete asmo hau ongi eraman dela?
Bihar ikusiko da, azkenik, zer moduz ateratzen den, eta hurrengorako zer aldatu beharko den.
Ereserkiaren hitzak sarreran banatuko diren 10.000 orrietan egongo dira ikusgai.