Ane [trailerra+]
Ane [trailerra+] –
Euskadi, 2009. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bilatzen, konturatuko da ez duela benetan bere alaba ezagutzen …
David Pérez Sañudok (Bilbo, 1987) Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentzia lortu zuen Madrilgo Carlos III Unibertsitatean, eta zuzendaritza zinematografikoko masterra egin zuen ESCACen. 10 film labur baino gehiago zuzendu ditu, zeinak 400 zinema-jaialditan baino gehiagotan egon diren, hala nola Clermont-Ferrandekoan, Gijóngoan, Málagakoan, Brestekoan edo Manchesterrekoan; sari eta izendapen ugari izan dituzte bere lanek. Besteak beste, hauek dira bere nabarmentzekoak: Indirizzo (2011), Malas vibraciones (2014), Artificial (2015), Tiempos muertos (2017) eta Aprieta pero raramente ahoga (2017), Kimuak sailean bildua eta Donostia Zinemaldian aurkeztua. Aurtengo EiTB galan aurkeztuko den Alardea telesaila ere zuzendu du. Ane da egilearen opera prima eta lehen film luzea, zuzendari, gidoilari eta ekoizle gisa.
Gidoia David Pérez Sañudo, Marina Parés Pulido, ekoizpena Amania Films, Katixa De Silva Ruiz De Austri, Elena Sánchez Maeso, Agustín Delgado Bulnes, David Pérez Sañudo, salmentak Latido Films, banaketa Syldavia Cinema. Argazkia Víctor Benavides, muntaketa Lluis Murúa, musika Jorge Granda eta antzezleak Patricia López Arnáiz, Jone Laspiur, Mikel Losada, Luis Callejo, Nagore Aramburu, Fernando Albizu, Gorka Aguinagalde, David Blanka.