Zure identitate digitala seguru

Zure identitate digitala seguru –

Interneteko identitate lapurretak jende askoren kezka dira, baina badago horri aurre egiteko modurik.

Zure identitate digitala seguruSare sozialetako segurtasuna geroz eta gehiago kezkatzen gaituen kontua da. 2.070 milioi erabiltzaile ditu Facebookek eta askotan gure buruak baino hobeto ezagutzen gaitu, gure gustu eta jarrerak zeintzuk diren kontuan izanda.

Facebookek neurriak hartu ditu hori galarazteko eta gainera, modu erraz eta praktiko batean egiten ahalegindu da.

Segurtasunaren atalean dago aldaketak egiteko aukera. Bertan honako gauza hauek zehaztu ditzazkezu: gertuko lagunen baten izena eman daiteke, arazoren bat izanez gero berak konpondu dezan; Facebookera zure erabiltzailetik egindako sarrerak zeintzuk diren ikusteko aukera ere badago; sarrera horien abisua jaso daiteke… Hona hemen segurtasun neurrien azalpena:

.

Konfidantzazko lagunak aukeratu

Hau ez da beharrezkoa izango Facebookek eskaintzen dizkigun segurtasun aukera guztiak martxa izanez gero. Hala ere, ez dator gaizki zure gertuko lagunak, konfidantzazkoak (hiru eta bost bitartean) zeintzuk diren zehaztea. Hala, zure kontuko sarbidea galtzen baduzu, beraien bitartez konpoduko da arazoa.

.

Saioa hastea

Gure kontura sartu diren gailu guztien zerrenda eskaintzen du Facebookek. Horrez gain, saio guztietatik ateratzeko aukera ere ematen du. Hala, zure kontura egindako sarreraren batekin zalantzaren bat izanez gero, kanporatzeko aukera daukazu.

.

Saioa hastearen jakinarazpenak

Aurretik azaldutako aukerez gain, saioa hastean jakinarazpen bat jaso daiteke. Hala, norbait zure kontuan sartzen bada, unean bertan jakingo duzu, neurriak hartzea ahalbidetuz.

.

Autentifikazioa

Plataforma digital ugarik eskaintzen dute segurtasuna areagotzeko aukera hau. Hala nola Paypal, Dropbox, Google, Amazon, Twitter zein Instagram batu dira, eta Facebookek ere gauza bera egin du.

Oso erraz egiten da; Facebooken sartzean, erabiltzaile eta pasahitza jarri ostean, kode bat emango zaio erabiltzaileari. Kode hori jasotzeko bi modu daude: SMS bidez edo aplikazio baten bitartez, Googlen Authenticator, esaterako.

Argi dago sare sozialek badakitela segurtasun behar hori dagoela eta horri erantzuten saiatzen ari dira. Ordu laurden behar da aldaketa batzuk egin eta kontu guztiz seguruak izateko. Merezi du ezer baino lehen denbora hori eskaintzeak, gerora arazorik ez izan eta denbora gehiago ez galtzeko.

Zure identitate digitala seguru