Zer da “Motion design” delakoa?

Zer da “Motion design” delakoa?


Pelikuletako letrak, esango luke gure amamak. Baina hori baino gehiago ere bada, jakina. Grafistaren artisau ofizioak, artista plastikoarenarekin eta kontatzailearenarekin bat egiten dueneko miraria dela esanen genuke guk. Parisen ari dira Motion Design bilduma garrantzitsu bat gordeko duen erakusgune bat antolatzen. Bideo honetan erakusten dira ederrenetako zenbait.

Sortzaileak, ikasleak, zaleak… daude eztabaidara, ikasketara eta lanketara gonbidatua. Artista gazteak eraman nahi dira, Motion Designaren alorrera. Hementxe duzu gunea.

Airetik bizi naiz. Ia.

2 pentsamendu “Zer da “Motion design” delakoa?”-ri buruz

  • Zuzenketa bat bakarrik: ez da motion desing, motion design baizik.

  • Izugarria! Nik beste gauza eerdra ikusi nuen paperezko aldizkariak eta teknologia batuz, ez horren aurreratua hala ere. “Amelia’s magazine” Londoneko aldizkariarekin batera, plastikoaren barnean, USB-ko pen-drive dekoratu bat oparitzen zuten, eta barruan abesti batzuk zeuden, CD moduan funtzionatzen zuen ordenagailuaren USBra entxufatuz. Eta guztira 10 pound!Gorantziak, twitterren jarraitzen zaitut!