Zer da jendeari interesatzen zaiona?
Munduko bilatzailerik erabilienak, Googlek, aldiro-aldiro gehien errepikatzen diren bilaketen ranking-a kaleratzen du.
Googlen gehien bilatutako hitza edo hitzak zeintzuk diren uste duten galdetu dut inguruan. Eta askok ni bezalaxe gehien bilatutako “sex” izango zela pentsatu dugu. Baita oker pentsatu ere. Edota Googlek ez dio egia guztia, sexurik ez baita ageri ranking-ean lehian, ez lehen eta ezta azken postuetan ere.
Google.com-en azken urtean igoera handiena izan duten hitzak honakoak dira:
1.michael jackson
2. facebook
3. tuenti
4. twitter
5. sanalika
6. new moon
7. lady gaga
8. windows 7
9. dantri.com.vn
10. torpedo gratis
Google news-en aldiz honakoak izan dira AEBtan gehien bilatu diren albisteak:
1. swine flu
2. susan boyle
3. jon and kate
4. adam lambert
5. rihanna (chris brown)
6. new moon
7. inauguration
8. michael jackson
9. nadya suleman
10. missing link found
Antzerako datu ugari ematen ditu Google-ko blogak. Hala nola, Google maps en gehien bilatu diren lekuak, edota ospe gehien galdu duten bilaketak.
Kuriosoa munduan zehar jendeari gehien interesatzen zaiona zer den jakitea, ez?
Lastima Euskal Herriko datuak jakin ezin izatea. Ausartuko zinatekete zuek ranking bat egitera?