Zabalik da CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea

Zabalik da CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea –

  • Lanak aurkezteko epea uztailaren 1ean amaituko da.
  • 13.000 euro banatuko dira, 4 kategoriatan.

Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu CAF-Elhuyar sariketak. Konta(kta)tu da aurtengo goiburua, eta uztailaren 1a arte izango da lanak aurkezteko aukera, honako helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus

Sariketa Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin, eta lau kategoria hauek osatzen dute: dibulgazio-artikulua, doktore-tesiaren artikulua, zientzia-kazetaritza eta sorkuntza-beka.

Dibulgazio-artikulua kategoriako irabazleak 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko ditu.

Doktore-tesiaren artikulu onenak 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta eskultura bat eskuratuko ditu.

Zientzia-kazetaritza arloko lanak. 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta eskultura bat eskuratuko ditu.

Sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuen egileek 5.000 euroko dirulaguntza jasoko dute hura gauzatzeko, baita eskultura bat ere.

Horrez gain, NEIKER saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da, eta bateragarria da beste sariekin.

(Aurreko urteetako lanak cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean daude ikusgai).

Zabalik da CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea

Zabalik da CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude