XIX. mendeko emakume zientzialariak Zumalakarregi Museoan
XIX. mendeko emakume zientzialari batzuk jorratuko dituzte Zumalakarregi Museoan –
XIX. MENDEKO EMAKUME ZIENTZIALARI BATZUK JORRATUKO DITUZTE ZUMALAKARREGI MUSEOAN
- Otsailaren 11an Emakume zientzialarien eguna dela eta, Zumalakarregi Museoak XIX. mendeko emakume zientzialariak aztertuko ditu Familia tailer baten bidez
- “Emakumeak XIX. mendeko zientzian” Familia tailerra larunbat honetan, hilaren 15en, arratsaldeko 16:30tan ospatuko da museoan bertan
Zumalakarregi museoak karlistaldiak jorratzeaz gain, XIX. mendearen historiari buruz ere hitz egiten du. Aspalditik museoak garai honetan bizi izan ziren emakumeen bizipenak, errealitateak eta istorioak zabaltzen ditu, baita ere kulturan, politikan, eta gizartean izan zuten eraginaz.
Oraingoan, otsailaren 11an Emakume zientzialarien nazioarteko eguna izanik, museoak ekimen honetan parte hartu nahi izan du haren aportazioa emakumeak XIX. mendeko zientzian jokatu zuten papera publiko familiar bati jakitera emanez.
“Emakumeak XIX. mendeko zientzian” Familia tailerra hilaren 15an, arratsaldeko 16.30tatik 18:30etara ospatuko da Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan eta 6-12 urteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago. Aurrez izen eman beharra dago mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan. Tailerraren prezioari dagokionez, sarrerak 3€ balio du haur bakoitzeko eta 1,50€ Zumalakarregi museoko Familia txartelarekin. Gurasoen edo haurrekin datozten helduen sarrera doakoa izango da.
XIX. mendeko emakume zientzialari batzuk jorratuko dituzte Zumalakarregi Museoan