WIKIMARATOIA, euskal wikipedia handitzeko topaketa gaur, EHUn
WIKIMARATOIA, euskal wikipedia handitzeko topaketa gaur, EHUn
Gaur, WIKIMARATOIA Donostiako Carlos Santamariako mediatekan EHU-Wikipedia euskarazko Wikipedia handitzeko topaketa egingo du
Euskal Wikilariek eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duteWIKIMARATOIA, editatoia, Wikipedia handitzeko topaketa; Euskarazko Wikipedia sustatzeko eta unibertsitate mailako testuak Euskarazko Wikipedianugaritzeko helburuarekin. Ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak izanik, bien arteko elkarlana sustatu nahi du topaketak: Jakintza alor ezberdinetako edukiak euskarazko Wikipedia handitzeko eta hobetzeko erabiliz.
Wikipedia lan boluntarioz egindako entziklopedia da, eta boluntarioz osatutako komunitate baten lanari esker da hori posible. Interneteko edozeinerabiltzaileren askotariko ekarpenekin elikatzen da entziklopedia askea, eta, horregatik, jasotako informazioa gainbegiratu, zuzendu eta antolatzeko administratzaileak daude.
Edonor izan daiteke artikugile, eskatzen zaiona da arau batzuk betetzea, gutxienez bete beharreko bi baldintza: euskaraz txukun egitea eta idazten denaz jakitea. Informazio txukuna duten datu baseak bilatu ohi dira, eta horietatik sortzen dira sarrera asko. Bada programa informatiko bat datu base horretatik informazioa hartu eta Wikipediako forma emateko prestatuta dagoena; horrela nahiko erraza da artikuluak sortzea. Hainbat hizkuntzatako Wikipediek egiten dute gauza bera.
Wikipedia-topaketa: Donostiako C.Santamaría Liburutegian, egingo dute apirilak 6an, osteguna, arratsaldeko 15:00tik 19:00ak arte.
Egun hauetan ere Euskal Wikipedia elikatzeko ekimen ezberdin antolatzen ari dira Euskal Herriko Unibertsitatean, beste batzuen artean berriki Medikauntza fakultatean egin dutena.