Wifia lapurtzen ote dizuten jakiteko moduak
Wifia lapurtzen ote dizuten jakiteko moduak –
Hainbat forma existitzen dira norbaitek zure wifi konexioa kentzen dizun jakiteko. Auzokidearen konexioa lortzea ez da oso zaila, batzuek pentsatzen duten moduan, eta erabiltzaileentzat kezka bat izan daiteke haien seinalea askoz motelago ibiltzea. Baina hori (interneta moteltzea) ez da wifia pirateatu dizuten pista bakarra.
Badaude beste hainbat pista:
Seinalea trabatzea edo tartetakoa izatea: egunean zehar momentu zehatz batzuetan astiroago edo tarteka joaten hasten bada, -arazo tekniko bat egon barik- susmagarria izan daiteke zure konexioari dagokionez. Beste pista bat gure routeraren WLAN adierazlea (indikadorea) keinuka jarraitzea gailu guztiak konektatu barik egotean.
Ekipamendu ezezagunak zure seinalera konektatuta: oso esperientziadun ez diren wifi lapurrak adierazle bat ez dute kontuan hartzen. Haien ekipamenduak erabiltzailearen etxeko wifi zerrendan agertzea.
.
Nola jakin nork erabiltzen duen nire Wifia
Wifia nork lapurtzen duen jakinarazteko laguntzen duten programak: wifia nork lapurtzen duen jakitea eta routerra konfiguratzeak lan handia darama eta duzun baino denbora gehiago hartu dezake. Horregatik badaude hau egiteko laguntzen duten programak:
- Mahaigaineko ordenagailuak: Angry IP Scannereta Wireshark (Windows, Linux eta MacOS X-entzat).
- Zehazki Microsoft Windowsentzat: Wireless Network Watcher, Microsoft Network Monitor.
- Zehazki Mac-arentzat: Mac OS X Hints
- Badaude Android gailuentzat programa zehatzak: (Fing, Network Discovery, Net Scan)
- iPhone / iPad (Fing, IP Network Scanner, iNet).
- Beste interesgarri bat (Nor dago nire Wifian), bigarren planoan exekutatzen dena eta zuzenean nor dagoen konektatuta esaten du Who is on my wifi
Programa hauek zure wifia nork lapurtzen dizun jakiteko lagundu dezakete, baina bakarrik konektatuta badago eskaneatzen den momentuan. Edozein momentuan wifia lapurtzen badiguten jakiteko, normalena routerrean sartzea da.
.
Routerrean nola sartu eta konfiguratu
Router barruan sartu eta konfiguratu: Windowsekin routerraren barruan sartzeko eta konfiguratzeko, nabigatzailean idatzi behar da, normalean 192.168.1.1, baina modu honetan ere: joan “Hasiera”ra, idatzi ‘cmd.exe’ bilatzailean (lupa duen kutxa), irekitzen den leihoan ‘ipconfig’ idatzi eta kopiatu Internetaren bilatzailean agertzen den ‘aurrez zehaztuta dagoen esteka’ (‘Puerta de enlace predeterminada’) lekuan.
Erabiltzailea eta pasahitza routerrarekin etortzen zirenak dira. Hauek galduta egotekotan edo hona heltzen jakin ezean, operadorea laguntzeko prest egon behar da.
Routerrera sartzean, DHCP eta ‘log’ atalak daude, konektatuta dauden helbideak adierazten dituztenak. Ziur aski IP helbideak ere, horregatik hoberena MAC-etara zuzentzea izango da, haririk gabeko gailuen (gailu inalambrikoen) firma edo horrelako bat dena:
Badaude Mac, Linux, iPhone/iPad eta Android guztientzako egiteko modua.
Gomendio bat Routerra bakarrik MAC-en helbide konkretu batzuentzat konfiguratzea da (erabiltzailearena).
.
Zergatik wifi pasahitza aldatu?
Kontuan izan behar da wifi pasahitzak pilatzen eta gordetzen dituzten hainbat webgune existitzen direla, hori dela eta, noizean behin aldatzea gomengarria da.
Oharra: Wifia bi modutan esan ahal duzu: “guifi” edo “guaifai”. “Guaiagoa” bazara “guaifaia” ondo geratzen da, baina ingelesez horrela esaten dute guztiek.