Utzi behingoz telefono zikin hori!

telerfZenbat aldiz despistatzen gara telefonoarekin lagunarteko solasaren erdian? Zenbat haserre? Ziur bideo honetako protagonistekin identifikatuta sentituko zarela, zeu zarelako horietako bat.

Smartphone-ek sortzen duten menpekotasunak unean uneko leku eta konpainiatik urruntzen gaituzte. Kasu okerrenean hizketaldi aldeanitzetik bakarrizketara pasa zaitezke. Etsipen handia sortzen du horrek, eta agerian utzi ingurukoen errespetu falta. Horrez gain, gertatzen denari baino garrantzia handiago ematen diogu hori kontatzeari. Hausnarketarako gonbitea egiten du bideoak, eta batez ere, testuinguru sozialetan sen onak agintzen dituen arauak eta neurriak hartzeko beharraz ohartarazi.

Zuk hartzen al duzu smartphone-a albo batera uzteko neurririk? 

(Bideoa via @xme64)

7 pentsamendu “Utzi behingoz telefono zikin hori!”-ri buruz

  • Kuriosoa. Artikulu hau smartphonean irakurri dut, lagun bat krixton txapa sartzen ari zen bitartean.

  • Iker Sumendiaga 2013-08-25 18:49

    Iritsiko da momentua non ez garen gogoratuko nolakoak ziren harremanak internet eta mugikorrik ez zeudenean. Niri jada kostatzen zait.
    Lagunekin geratu nahi genuenean aurreko egunetik planak egiten genituen: Bihar lauretan plazan…! Orain planak aurreko ordu laurdenean egiten dira. Etxeko tinbreak postariari bakarrik balio dio. Watsapp-a ez duena plan guztietatik kanpo geratzen da.
    Eta egia da garrantzia gehiago ematen diogula benetan pasatzen ari zaigunaz gozatzeari baino, besteei erakusteari. Guk disfrutatzea baino besteei emango diegun inbiria garrantzitsuago izango bailitz. Gero eta egozentrikoagoak izango gara nolabait.
    Eta bere garaian japoniarrez egiten genuen barre, argazki makinaren bidez ikusten omen zuten bidaia… mmm…
    Facebook bere garaian kendu nuen eta Twitterren orain dela gutxi ireki nuen kontu bat. Ezberdina ote den esperantzarekin. Facebook-ak gure datuak biltzen zituela eta kendu nuen batez ere, baina baita bertan sortzen ziren harremanak artifizialegiak zirela ohartzen nintzelako. Sekulako lagun pila, denekin ongi konpondu… Urtebetetzeetan denak gogoratzen ziren bapatean!
    Twitterreko kontua politika eta gizarte gaiez enteratzeko asmoz sortu nuen. Hala ere, izugarria da zenbaterainoko inozokeriak argitaratzen diren. Baita politikari, analista, kazetari… “baliotsuenek” ere.
    Argi dagoena zera da: tekonologia berri hauek ez dira desagertuko. Alderantziz.
    Baina harreman berri hauek nola erabili, zenbaterainoko garrantzia eman eta gugan duten eragina neurtzeko heziketa handi bat beharrezkoa da. Oraindik ez baikaude prestatuak.

  • Iker Sumendiaga 2013-08-25 18:51

    Hau zaharra da baina oso ondo dago: “Doble Check”
    https://www.youtube.com/watch?v=XjCUrU-9eIU

  • jajajajaja…ikaragarri gustatu zait artikuloa eta bideoa. Smarphonik ez duen eta nahi ez duen pertsona arraro horietako bat naiz. Neskaren egoera guztietan identifikatua sentitu naiz. Errealitate gordina!

  • Ba niri betiko pelmada iruditzen zait, betiko esagerazioa… amona zaharren antzera: uuuu, traste zahar horiek, uuuu ze beldurra….

    Ez da egia horrelako mobilak ditugunok horren alienatuak garenik. Normalean jendean egoki erabiltzen ditu, eta aldi berean badaki ondo pasatzen zuzeneko harremanetan. Txorakeria gutxiago. Sermoiak entzuten nekatuta nago.

    Smartphonerik nahi ez izatea zilegi da. Garai batean ere asko ziren mobilak nahi ez zituztenak… edo telebista, edo auskalo…

  • Iker Sumendiaga 2013-08-29 12:29

    Hor uzten dut:

    https://twitter.com/VanessaVelezDep/status/372896807699103744

    Bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.

  • Argi dago, mobilgarren mendean bizi gara:
    http://www.youtube.com/watch?v=0Nxu4w5JhC8