ToyStory filmak hirugarrena izango du

sciondriver.wikimedia
sciondriver.wikimedia

Film batek hirugarren atala izango duela idazteak ez duela garrantzirik irudituko zaio bati baino gehiagori.

Baina ToyStory ezberdina da. Izan ere, berau dugu ordenagailuz oso-osorik eginiko lehenengo luzemetraia. Beraz, gaur egun ezagutzen ditugun marrazki bizidun konputerizatuen aita dela esan genezake. Garrantzitsua, ez duzue uste?

Oraindik urte bat dugu aurretik zinemetan ikusgai izateko, baina trailerra zintzilikatu dute iadanik gure arreta bereganatzeko edo.

Zalantzarik gabe, ikusgarria izango delakoan nago (Pixar ekoiztetxekoa izanik zer bestela!), baina gaindituko ote dute Wall·e garaitezina? Nire uste apalean, ezinezko helburua da azken hau, baina berdina pentsatzen nuen Buscando a Nemo ikusi ostean, eta Los Increibles ikusi ostean, eta Monstruos S.A. ikusi ostean …

Garbi dago Pixar-ekoek berriro ere aho bete hortz utziko gaituztela. Zer nolako irrika!!!

Grafista, errealizadorea, editorea... "Macmaniaco" sutsua, iPhonean daramat mundua!!!