Asteburu honetan: Tomate eta urdaiazpiko pintxoa (ogia tomatearekin xabier eran)

Tomate eta urdaiazpiko pintxoa (ogia tomatearekin xabier eran) –

pagotxa errezetak - Tomate eta urdaiazpikoa (ogia tomatearekin xabier eran)

Asteburu honetarako RZ erraz-erraza, ama eta izeba datozenerako, parranda osterako edo noiznahi jateko modukoa. Tomate eta urdaiazpiko pintxo goxo honi, ogia tomatearekin xabier eran ere deitzen zaio, pan tumaca famatua urdaiazpikoarekin. Erraztasunagatik, xinpletasunagatik eta zapore nahasketa goxo horregatik geure RZ gogokoenetako bat. Gozatu eta on egin!  🙂

Tomate eta urdaiazpiko pintxoa

(ogia tomatearekin xabier eran)

Tomate eta urdaiazpiko pintxoa (ogia tomatearekin xabier eran)


Osagaiak

  • Ogia
  • Olibolioa
  • Tomate bat
  • Urdaiazpikoa

 

Errezeta

  1. Lehenengo ogiazko txirrindola bat moztu eta zartaginean xigortu.
  2. Gero tomatea moztu eta… txirrindola igurtzi.
  3. Ondoren, olibolio pixka bat bota.
  4. Azkenik urdaiazpikozko bi zerra jarri.

Errezeta gehiago…

Piperrada

Antxoa frijituak

Tomate eta urdaiazpiko pintxoa (ogia tomatearekin xabier eran) –

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!