Tetris 25 urte

Tetris jolasak 25 urte betetzen zituen atzo. Bideo-joko ezagunenetako bat da. Jolasaren dinamika oso erraza da: pieza ortogonal batzuk biratu eta mugitu egin behar dira pantailan goitik behera doazen bitartean.

Blokeak ilara horizontalean kokatu eta osatzen denean, ilara desagertzen da jokorako espazio gehiago sortuz; era honetan eten gabe beheraka datozen piezak kokatzen jarrai dezakegu.

Errazena ikustea eta jolastea da; hortxe tetris on-line

Arantza San Sebastian

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude