Sky News-eko kazetariek TweetDeck erabiliko dute

MTEyNw==

2009 urtea Twitterren ‘boom’-aren urtea bezala ere gogoratuko dugu. Egunkari garrantzitsuak ere hasi dira tresna hau albiste iturri bezala erabiltzen. Erresuma Batuko Sky News telebista katea ordea pauso bat haratago joan da. Erredakzioko ordenagailu guztietan TweetDeck aplikazio jartzeko agindu dute, kazetariek eguneroko lanean,  albisteak bildu eta idazteko,  sare sozialak erabiliko dituzten esperantzarekin.

TweetDeck tresna 2008ko Uztailean sareratu zuen Iain Dodsworth britainiarrak. Bertan zuk kudeatzen dituzun Twitterreko hainbat kontu integratu ditzakezu aldi berean (pertsonala, enpresakoa…) eta nahi adina zutabe sor ditzakezu nahi duzuna uneoro monitorizatzeko. Adibidez, zutabe bat zure jarraituen tweetak ikusteko, bestea zuri egiten dizkizuten aipamenak jarraitzeko edo zuzeneko mezuak ikuskatzeko. Jarraitzaile berriekin, zure tweet faboritoekin, zerrendekin edo gai jakin batekin (#erabiliz) ere egin ditzakezu zutabeak. Gainera Facebook , MySpace eta LinkedIn ere integratu daitezke.

Oraindik ezagutzen ez baduzu, merezi du proba egiteak. Hementxe lor dezakezu TweetDeck.

Irudia | TweetDeck | Ethek | Creative Commons By SA

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.